Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Segurtasuna Online Bankuan

Kutxabanken zure gakoak eta eragiketak babesteko beharrezkoak diren sistema eta neurriak ditugu:

  • Geure zerbitzua zerbitzari seguru batean dago, eta horri esker, zure ordenagailuaren eta gure zerbitzariaren artean trukatzen den informazioaren konfidentzialtasuna bermatuta dago; izan ere, bien artean konexio zifratua ezartzen da, ahal den gakorik luzeena ezarrita, eta SSL protokoloa erabiliz, eragotzi egiten da bidalitako informazioa hirugarren batek bereganatzea.
  • DNS aurreratua: Gure zerbitzariaren konfigurazioari esker, Kutxabanken izenean egin daitekeen iruzurrezko nortasun-ordeztea detektatu dezakete telekomunikazio-operadoreek.
  • Antiphishing zerbitzua: gure etengabeko monitorizazio zerbitzuak nortasuna ordezteko saiakerak detektatzen ditu, horiek gertatu aurretik ere.
  • Gakoak zenbakizko teklatu birtual baten bidez sartzea: Konektatzeko unean zein zure Gakoen Txartel Pertsonalaren (GTP) koordenatuak sartzeko orduan agertuko zaizu pantailan teklatu birtual hau. Sistema horri esker, ordenagailuaren teklatuan tekleatutako guztia erregistratzen duten programa espioiek informazioa berenganatzea saihesten da.
  • Sarbidearen blokeoa, pasahitza hiru aldiz gaizki sartzen bada.
  • Koordenatuen txartela: txartel hori ezinbestekoa da eragiketak balioztatzeko. Eragiketa bakoitzak kode desberdin bat izateko izenpetze-gakoen konbinazioa da.
  • Izenpetze-gakoa sartzea: Kutxabankek zerbitzura sartu arte ez dizu sekula izenpetze-koordenaturik sartzeko eskatuko (hau da, zeure burua identifikatu ondoren), eta eragiketak berresteko baino ez.
  • Deskonexio automatikoko sistema; hainbat minutu igaro badira eragiketarik egin gabe, sistemak automatikoki deskonektatuko zaitu.
  • Azken konexioaren data eta ordua, zeu ez beste inor konektatu ote den jakiteko modua izan dezazun.
  • Muga kuantitatiboak ezartzeko aukera: Kutxabankek muga kuantitatiboak ezarri ahal izango ditu. Behin horiek gaindituta, ez da zerbitzu horren bidez bideratutako eragiketa gehiagorik onartuko, bezeroa bulegora doan arte.
  • Segurtasun gehigarridun eragiketak: Lehenbiziko aldiz aurretik erabili ez duzun kontu batera transferentzia bat egiten duzunean, edo segurtasun-maila handiagoa behar duten eragiketak egiten dituzunean, zure sakelako telefonora bidaliko dizugu eragiketa berresteko koordenatua. Horretarako funtsezkoa da zure telefono-zenbaki zuzena guri jakinaraztea.
  • Zerbitzuaren eta eragiketen blokeoa: Segurtasun arrazoiak medio, Kutxabankek zerbitzua bera zein eragiketa jakin batzuk blokeatu ahal izango ditu baimenik gabeko edo iruzurrezko eragiketak egiten ari direla susmatzen badu.
  • Bezeroak online bankuan daukan ohiko portaera aztertzen da: ezohikoak izan daitezkeen eragiketak aztertzen dira, susmoak pizten badira, zuri berehala jakinarazteko. 

 

1. Ziurtatu Kutxabanken orrialde seguru batean zaudela: Zure nabigatzailearen helbide-barran ’https://www.Kutxabank.es’ agertuko da (ohiko ‘http://’ horren lekuan). Gainera, orrialde seguru baten helbide-barraren ondoan, itxitako giltzarrapo bat agertuko da beti, komunikazioa zifratuta dagoela adierazteko. Giltzarrapo horren gainean klik bikoitza eginda, SSL segurtasun-ziurtagiriaren xehetasunak ikusiko dituzu: ziurtagiria zein erakundek jaulki zuen, balio-epea eta zein zerbitzarireki komunikatzen ari den.

2. Errespetatu itzazu arauok zure gakoak sortu eta zaintzeko orduan:

  • Orri seguru hauetaz kanpo ez duzu sekula ere zeure datu eta gako pertsonalak eman behar. Horri dagokionez, Kutxabankek ziurtatzen dizu ez dizkizula inoiz ere datu konfidentzial hauek eskatuko posta elektronikoz, telefonoz edo halako beste edozein bitartekoz.
  • Ildo beretik, ez zaitez sekula ere zerbitzura sartu mezu elektronikoek ekarri litzaketen loturen bidez (ikus ‘phishing’ atala). www.Kutxabank.es orrialdea erabili behar duzu beti zerbitzura sartzeko.
  •  Telefonoz ere ez dituzu inoiz gakoak eman behar, bakar-bakarrik Kutxabank telefonoz zerbitzura sartzen zarenean, 900 44 55 66 zenbakira deituta. Webgune batean, mezu elektroniko bidez edo telefonoz zure sarbide-gakoak edo beste edozein informazio eskatzen badizute Kutxabanken izenean, ez zaitez fidatu, segurtasun-arrazoiengatik edo sistemak balioztatzeko dela esaten badizute ere, eta jarri zaitez gurekin harremanetan telefono horren bidez.
  • Zure gakoak konexioan edo Kutxabank telefonoz zerbitzura deitzen duzunean besterik ez dituzu erabili behar.
  • Ez erabili erraz asmatu daitezkeen gakoak, hala nola jaiotza-data, autoaren matrikula, NANa... Erabili ausazko gakoak eta aldatu itzazu aldian behin.
  • Gorde zure gakoak leku seguruan. Ez itzazu hirugarrenek erraz irakurri ditzaketen lekuetan idatzi eta ez itzazu zure ordenagailuan gorde.
  • Zaindu behar bezala koordenatuen txartela, eta ez utzi inoren esku.
  • Aldatu zure gakoa noizean behin.
  • Gogoan izan, zerbitzuaren titularra zaren heinean, zure “sarbide-gakoarekin” eta zure Gakoen Txartel Pertsonalarekin egiten den edozein eragiketaren gaineko ardura daukazula.
      

3. Kasu egin zure ordenagailua eguneratuta izateko eta modu seguruan nabigatzeko jarraibide hauei:

  • Instalatu antibirusa zeure ordenagailuan eta aldian behin eguneratu. Horrez gainera, komenigarria da firewall edo suebaki pertsonala jartzea ere, saretik jaso eta sarera bidaltzen duzun informazioa iragaziko duena.
  • Ordenagailuan dauzkazun aplikazioak ere (sistema eragilea, Interneteko nabigatzailea, posta elektronikoko kudeatzailea...) aldian-aldian egunera itzazu software egileek eskura jartzen dituzten segurtasun-adabakiekin.
  • Erabili beti zure nabigatzaile gogokoenaren azken bertsioa, zifratze-protokolo seguruena erabiltzeko aukera emango baitizu.
  • Ireki baino lehen, analizatu jasotzen dituzun mezu elektroniko guztiak. Edozelako zalantzarik izanez gero (igorlea ezezaguna zaizulako, inoiz bidali ez duzun mezu baten erantzun bezala datorrelako...), onena ezabatzea da eta ondoren zakarrontzia berehala hustea.
  • Ez fidatu segurtasun zioak, sustapenak, estatistikak eta abar direla-eta gakoak eskatzen dizkizuten mezuez.
  • Kontu handiz ibili batere fidagarriak ez diren webguneetatik deskargatzen dituzun artxiboekin edo mezuetan erantsita zein fitxategiak trukatzeko programen bidez (P2P) jasotzen dituzunekin.
  • Egin itzazu aldian behin zure ordenagailuaren oinarrizko informazioaren segurtasun-kopiak.
  • Ez erabili pasahitzak betetzeko zure nabigatzaileak eskaintzen dizun aukera, pasahitza sisteman gordeta geratuko baita, eta beraz, ordenagailua erabili dezakeen beste edozeinentzat eskuragarri egongo da.
  • Ez erabili ordenagailu publikoen edo partekatuen zerbitzurik, ez eta babesik gabeko wifi sarerik.
  • Behin ingurune seguruetan egindako eragiketak amaituta, erabili "itxi saioa" aukera deskonektatzeko, saio horretan eragiketa gehiago egitea galarazteko.
  • Softwarearen deskarga: fitxategiak sortzeko tresnen erabilerak eragiten dituen segurtasun-arriskuak arretaz zaindu beharko dituzte enpresek. Horretarako, Kutxabanken koaderno elektronikoen aplikazioa erabiltzea gomendatzen dizugu. Software horrek sinadura digitala dauka, bezeroek originala dela egiaztatu ahal izan dezaten, eta ordainketen segurtasuna bermatu ahal izateko.

4. Berrikusi aldian behin zure kontuko mugimenduak.

5. Berehala indarrean sartuko diren muga kuantitatiboak ezarri ahal izango dituzu, 0 euroko muga barne, zerbitzutik bertatik edo 900 44 55 66 telefonora deituta. Horrela, kanal horretatik egiten diren transferentziek ezingo dute muga hori gainditu, ez banakako zenbatekoa ez eta eguneko metatua kontuan hartuta ere.

6. Eragiketa edo kontratazio bat egitera zoazenean, irakurri arretaz Online Bankuaren pantailetan agertuko zaizkizun ohar eta jarraibideak, datuak nola bete behar dituzun jakiteko eta betearazpen-baldintzak, eragiketaren emaitza eta horren ondorioak zeintzuk diren ezagutzeko. Enpresen eragiketa konplexuagoen kasuan, hala nola igorpenak, mandatuen onarpenak eta abar, eragiketa lehenengo aldiz egiten bada, jarduera-prozedura baieztatzeko zure bulegoarekin edo enpresei laguntzeko zerbitzuarekin 94 401 79 07 harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu

7. Sartzeko arauak ere ezarri ahal izango dituzu:

  • Sarbide-kanala (online bankua edo telefono bidezko bankua) adierazi eta gutxieneko segurtasun-maila ezarri: sarbiderik gabe, pasahitzean oinarrituriko sarbidea edo GTPeko koordenatu baten bidez sartzeko aukera.
  • Sarbide-kanala Internetera soilik edo telefonora soilik mugatzea.
  • Sarbiderako segurtasun-maila ezartzea: Oinarrizko maila, sarbide-gakoarekin, edo sendotua, Gakoen Txartel Pertsonalaren koordenatu baten bidez.
  • Horrez gain, enpresekin loturiko kontuetarako sarbidea ere mugatu ahal izango duzu (halakorik baduzu).
  • Enpresen kasuan, kontratuaren titularrak erabiltzaile desberdinen (sartzeko gakoak dituen pertsona bakoitzaren, sail bakoitzaren, etab.) zerbitzuaren erabilera mugatu ahal izango du, edo “kontsulta egiteko” sarbide-modua ezarri. Horrez gain, eragiketak baimentzeko zein esku-hartzaileren sinadura beharrezkoa den, banakakoa edo mankomunatua, zehaztu ahal izango du, bai eta zenbatekoaren muga ezarri ere.

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago