Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen Analisia
Kreditu-inbertsioak
Hipoteken kontratazioan %37 inguruko kuotarekin, tokiko merkatuetan lider jarraitzen du
Desapalankatze handiko garaian, Kutxabank Taldearen Kreditu Inbertsio Garbiak %6,1eko jaitsiera izan du, eta 48.881 milioi eurotara heldu da (52.334 balio gordinetan). Balorazioagatiko doiketen eboluzioa isolatutakoan, Bezeroei emandako Kreditu Gordina %6,6an kokatu da. Kredituen murrizketa askoz garrantzitsua izan da Handizkako Sareetan, integratutako hiru Kutxen egoeren agregazioaren ondoren izan den arrisku mailen birjartze-estrategia, jakinaren gainean egindakoa, dela eta. Xehekako Sareetan, aldiz, kreditua askoz gutxiago murriztu bada ere (%3,9an), eskari kaudimendunaren ahultasunak ez du amortizazioak eta kredituaren murrizketa naturalak konpentsatzeko aukerarik eman. Izan ere, jaitsiera hori gorabehera, Kutxabank Taldeak kontratazio kuota %37tik hurbil mantendu du, eta horrek Euskadin eta Kordoban duen lidergoa sendotu du. Kutxabank Taldeak horrela, betiko bezeroei zerbitzua emateko estrategian dihardu oraindik bere produktu-sorta lehiakorraren bidez.
| mila € | 2012 | 2011 (*) | % |
|---|---|---|---|
| ARLO PRIBATUA | 50.652.641 | 54.394.532 | (6,9) |
| Ondasunezko bermedun zordunak | 38.357.791 | 41.355.607 | (7,2) |
| Eperako beste zordun batzuk | 5.686.131 | 6.937.549 | (18,0) |
| Ageriko zordunak | 1.130.411 | 1.108.270 | 2,0 |
| Merkataritza-kreditua | 307.629 | 508.121 | (39,5) |
| Finantza-errentamenduak | 114.043 | 137.630 | (17,1) |
| Zalantzazko aktiboak | 5.056.636 | 4.347.354 | 16,3 |
| ARLO PUBLIKOA | 1.681.700 | 1.659.270 | 1,4 |
| BALORAZIOAGATIKO DOIKETAK | (3.453.738) | (4.007.616) | (13,8) |
| BEZEROEI EMANDAKO KREDITUA | 48.880.603 | 52.046.186 | (6,1) |
| Beste finantza-aktibo batzuk | 291.228 | 349.731 | (16,7) |
| BEZEROEI EMANDAKO KREDITUA GUZTIRA | 49.171.831 | 52.395.917 | (6,2) |
(*) Proforma saldoak 2012.01.01ean

