K Kutxabankeko markaren simboloa

Ekonomia eta Finantza Informazioa

Balantzearen Analisia

Baliabide propioak

Kaudimen eta kapitalizazio indizeek sistemako onenen artean jarraitzen dute

Kutxabank Taldearen Ondare Garbia 4.829 milioi eurora iritsi da, beraz, finantza-sistemako erakunde kapitalizatuenen artean jarraitzen du. Kaudimen ratioek sistemako onenen artean jarraitzen dute, %10,1eko Core Tier I eta %10,8ko Kaudimen koefizientea baitute, Europako agintearen, nahiz Espainiako Gobernuaren gutxieneko eskakizunetatik askoz gorago. Gainera, hau guztiau ezein motatako laguntza publikoetara jo gabe lortu da, ezta kapitala hartzera jo gabe, ez tresna hibridoetara ere, merkatuan kokatutakoa, eta are gutxiago bezeroen artekoa.

Kaudimen arloko lidergo hau, Europako Banku Zentralaren aginduz Oliver Wymanek egin zuen Espainiako finantza-sistemaren kapital beharrizanen azterketan geratu zen agerian. Azterketa hori 2012ko irailaren 28an argitaratu zen. Proba horretan hamalau banku-talde nagusienek hartu zuten parte, hau da, Espainiako banku-sistemaren aktiboen %90 ordezkatzen duten bankuak. Azterketak esan zuen Kutxabank Taldeak galdatzen den gutxieneko kapitala gainditzen duela, testuinguru makro ekonomikoa oso kontrakoa balitz ere, beraz, ez du kapital gehigarririk behar. Gainera, kontrako balizko egoera horretan, 2014ko abenduan, sistemako Core Tier I altuena izango luke, duen kapital maila altuari, itxarotako galera txikiagoari eta duen estaldura zabalari esker.

Baliabide propioak
mila € 2012 2011 (*) %igo
Fondo propioak 4.602.213 4.545.763 1,2
   Kapital soziala 2.000.000 2.000.000 0,0
   Jaulkipen prima 2.545.553 2.545.763  (0,0)
   Taldeari egotzitako emaitza 84.560 0
   Dibidenduak eta ordainsariak  (27.900) 0
Balorazioagatiko doiketak 143.384 275.200  (47,9)
Gutxiengodunen interesak 83.898 157.353  (46,7)
Ondare Garbia 4.829.495 4.978.316  (3,0)

(*) Proforma saldoak 2012.01.01ean