Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen Analisia
Salgai dauden finantza aktiboak
Partaidetuen zorroko gainbalioak 200 milioitik gorakoak izan dira
Halaber, Kutxabank Taldeak finantza aktiboen 8.369 milioi euroko zorroa mantentzen du; horietatik, 4.800 baino gehiago salgai dauden errenta finkoko tituluak dira. Errenta aldakorreko tituluen artean, partaidetza zorroa nabarmentzen da, batez ere sektore energetikoan eta komunikaziokoetan kokatuta, erakundeak inguruko industria-sarearekin eta gizartearekin duen konpromisoaren ondorioz. Nahiz eta, oro har, inbertsioek izaera estrategikoa izan, iraunkortasun bokazio argiz, horrek ez du eragozten zorroa berregituratze prozesu etengabean izan dadin, beti merkatu arrisku kontrolatuarekin bat datozen errentagarritasun maila globalaren bila. Ekitaldiaren itxieran, zorroaren gainbalioak, baita merkatu baldintza konplikatu hauetan ere, 200 milioi eurotik gorakoa izan da.
mila € | 2012 | 2011 (*) | %![]() |
---|---|---|---|
Zorra ordezkatzen duten baloreak | 4.838.338 | 3.787.945 | 27,7 |
Beste kapital-tresna batzuk | 2.835.515 | 3.209.275 | (11,6) |
Guztira | 7.673.853 | 6.997.220 | 9,7 |
(*) Proforma saldoak 2012.01.01ean