K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Merkatariza eredua

Segmentuak

Bezeroak, Kutxabanken jardueraren ardatza

Aurrezki-plan honek udalekuen, hizkuntza-ikastaroen eta jarduera ugariren ateak irekitzen ditu

Bezeroak dira Kutxabankeko atalik esanguratsuena, eta erakunde honek konfiantzan eta elkarren arteko ezagutzan oinarritzen ditu bere merkataritza-harremanak. Kutxabank bere bezeroen alboan dago bizitzako ziklo desberdinetan, umeak, gazteak, helduak nahiz nagusiak izan, eta bakoitzarentzako irtenbideak, produktuak eta zerbitzu bereziak ditu. Bezeroen beharrizanak ezagutzea eta hauei erantzutea, lehentasun gorena duen gaia da Kutxabankerako.

Neska-mutil asko oroitzen dutenetik dira Kutxabanken bezeroak. Finantza-taldeak ahalegin garrantzitsua egin du, haurren segmentuko bere bezeroen fideltasun hasiberria saritzeko eta adin tarte bakoitzerako opari bereziak izan dituzten kanpainak egin ditu.

3.000 haurretik gora izan dira udalekuetara joan direnak, Sukarrieta, Briñas eta Arotz-Enea, eta udaberri-udako jarduerak nahiz hizkuntza ikastaroak aprobetxatu dituztenak. Gabonetan, bezero gazteenek haien sormena erakutsi dute arte-lehiaketan, 200 bat bideo, marrazki eta argazki aurkeztu baitira.  

Gainera, "Mari Salda" izeneko pertsonaia berriak, elikatze-ohitura osasuntsuak irakasten dizkie gazteenei, jolas eta ebakigarri programa baten bidez, baita www.marisalda.net web gunean proposatzen diren jardueren bidez ere.

Balio handiena duen gazte-txartela: milaka sarrera kontzertuetarako, kirol eta kultura jardueretarako

Kutxabanken bezero gaztea izateak abantaila garrantzitsuak ditu. 2012an 6.500 sarrera banatu dira Kutxabank txartelen titularren artean. "Kutxabankmusictour" kanpainak erakundeak babesten dituen musika-jaialdietarako sarrerak eman ditu: "Azkena Rock Festival", "BBK Live" eta "Kutxa Kultur Festibala".

Kutxabank txartelen titularrak diren gazteek deskontuak dituzte beste kultura jaialdi garrantzitsu batzuetarako sarrera eta zozketetan, esaterako Donostiako "Zinemaldia", "Breackonstage", "Surfilmfestival" eta "Festival de Terror" delakoa. "Kutxabank Esperientzia" berezien artean, "Pakea Bizkaia" itsasontziz egiten diren irteeran nabarmentzen dira.

Bere bezero gazteak eskura dituzten sustapenen berri izan dezaten, Kutxabankek erakartze kanpaian burutu du, "Missing" ekimenaren bidez, eta harremanetarako bidea eman eta urrutiko banka zerbitzuak kontratatu dituztenenak saritu ditu.

Pentsioa helbideratuta duten 60 urtetik gorako nagusiek, bidaia-katalogo bakarra dute, Kutxabanken integraziotik. Katalogo horretan 10.000 plaza daude 45 leku desberdinetara, merkatuko kalitate-prezio baldintza onenetan. arekin.

Adinekoak: kalitate-prezio harreman onena duten bidaiak eta deskontuak saltokietan

Gainera, Kutxabank txartelen titularrak diren adinekoak, abantailak eta deskontuak dituzte erakundearekin lankidetza-hitzarmenak dituzten saltokietan. Halaber, deskontu garrantzitsuak dituzte BBK, Kutxa eta Vitalen Gizarte Ekintzek antolatzen duten jarduera eta bidaia programa zabalean.

Immigranteei ematen zaien arreta aditua Kutxabanken eragin-eremu osora zabaltzen da. Segmentu hazkorra da, lotura aila gero eta altuagoa duena

Immigranteak: "Kontu hurbila" Kutxabank eremu osora zabaltzen da


En 2012 se ha unificado el catálogo de productos financieros expresamente dirigido a este segmento, con una serie de ventajas y descuentos. Entre los servicios más demandados se encuentran las transferencias a los países de origen y el seguro de repatriación.

La colaboración histórica que Kutxabank ha mantenido con el sector del comercio adquiere especial relevancia en un contexto económico de profunda desaceleración en el consumo, que afecta seriamente al comercio especializado y urbano. La entidad ha continuado poniendo en manos de las asociaciones comerciales las herramientas financieras necesarias para mejorar su competitividad.

Saltokiak: krisialdia gainditzeko lankidetza

2012an, berariaz segmentu honi zuzentzen zaion produktu-katalogoa bateratu da, zenbait abantaila eta deskonturen bidez. Gehien eskatu diren zerbitzuen artean jatorrizko herrialdeetara egiten diren transferentziak daude eta aberriratze-asegurua.

Kutxabankek merkataritza-sektorearekin izan duen lankidetza historikoak garrantzi berezia du kontsumoan jaitsiera gogorra bizi duen testuinguru ekonomikoan, merkataritza berezian eta hirikoan eragin berezia duena. Erakundeak lehiakortasuna hobetzen jarraitzeko finantza-tresnak merkataritza-elkarteen eskuetan jartzen jarraitu du

Enpresak: lehiakortasuna hobetzeko laguntza

2012an zenbait hitzarmen sinatu ditu: "Gasteiz On", Vitoria-Gasteizko merkatarien elkartea, Bizkaiko merkatarien patronala CECOBI, "Bilbao Dendak" eta Getxo Enpresa eta Merkataritzarekin. Beste zenbait ekimen ere babestu dira, esaterako, "Kultura Bonoa", "Bono Dekor" eta "Bono Denda", saltokietako kontsumoa sustatzeko.

Kutxabank enpresetarako dauden produktu eta zerbitzuen katalogoa bateratu du, lehiakortasuna sustatzeko helburuz.