K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Produktu nabarmenak

Aurrezkia

Gordailuak eta planak erakunde sendo baten konfiantzaz

Finantza-sistemarekiko mesfidantza gogorra izan den testuinguru honetan, bereziki nabarmena urtearen lehen sei ileetan, gora egin du haien aurrezkiak gordetzeko Kutxabank aukeratzen duten bezeroen kopuruak. Aurrezkia erakartzeko izandako emaitza onak, neurri handi batean, sistemako Finantza Talde kaudimendunenaren produktuek ematen duten segurtasunean oinarritu dira.

Merkataritza-irizpideak integratzeak aurrezki-aukera zabalaren ekarpena egin du, erabilgarritasuna eta errentagarritasun altua batzen dituena.

Kutxabankek gordailu eta aurrezki-plan dibertsifikatuak ditu, epeak konbinatzea ahalbidetzen dutenak eta inbertsio eta fiskalitate igurikapenen azterketa pertsonalizatua ematen dutenak.

2012an gordailuak erakartzeko joera positiboa mantendu da, xehekako sareko ageriko saldoen %0,8ko igoeraz.

Inbertsio-fondoak

"Kutxabank Gestión" BBK, Kutxa eta Vitalen aktibo-sozietateak integratzen ditu

"Kutxabank Gestión", Finecoren kudeatzailearekin batera,Taldeko aktiboen kudeaketarako sozietateak dira. Estatuko bostgarren kudeatzaile handiena dira, 5.000 milioi euro inguruko ondarea dute eta 110.000 bezero inguru.

"Kutxabank Gestión" erakundeak urtean kaleratu dituen fondoen artean, harrera bikaina izan dute errentagarritasun helburudun errenta finkokoek. Horien abantaila nagusia errentagarritasun potentzial altua eta erabilgarritasuna dira.

Kudeatutako ondarea %7,9 igo da urte-arteko terminotan, Finecoren bilakaera nabarmenak ere bultzatu duelako, banka pribatuko arloan duen jarduera Kutxabanken eragin eremu osora zabaldu baita.

"Kutxabank Gestión", BBK, Kutxa eta Vitalen aktibo-sozietateak integratzen ditu, inbertsio beharrizan desberdinei erantzuten dien fondo-sorta zabala administratzen du, profil kontserbatzailetik hasi eta bezero ausartenetaraino.


Finantzaketa

Kutxabank lider da EAEn %37ko hipoteka-kuotarekin

Kutxabankek testuinguru nahasi honi egokitutako finantza-erantzunak eman ditu, azken urtean %32 baino gehiago murriztu den hipoteka-merkatu honetan.

Kredituak kontratatzean abantaila garrantzitsuak eman ditu, berriz ere, interes minimorik edo "zorurik" ez duen eskaintza bat. Horregatik hipoteka-maileguak dituzten bezeroek Euribor indizeak azken hilabeteetan jasan duen etengabeko erorketa aprobetxatzen jarraitu dute.

Kutxabankek sendotu egin du bere lidergoa EAEko hipoteka-merkatuaren kuotan, %37ko portzentajea baitu. Hipoteka-mailegu hauek gehienak 35 urtetik beherako gazteei eman zaizkie, lehenengo etxebizitza eros dezaten.

Kutxabanken hipoteka-maileguen eskaintza abantaila garrantzitsuekin batera doa, beste mota bateko produktuekin konbinatzen bada, aseguruekin, esaterako. Bizitza eta ordainketa-babes aseguruez gain, Kutxabankeko bezeroek interes-tasetarako estaldurak ere izan ditzakete.

Kontsumorako finantzaketa

15.000 milioi aldez aurretik emandako mailegutan 850.000 bezerorentzat

Kaudimen eta finantza sendotasun bere kokapenetik, Kutxabank kontsumoa dinamizatzen saiatu da, kreditu pertsonalak ematearen bidez, bezeroa ezagutzeko, aztertzeko, kontrolatzeko eta kredituak esleitzeko bere eredu historiko arduratsuari jarraiki.

2012an esanguratsu hazi da aldez aurretik emandako maileguak aprobetxatu dituen jendea, 850.000 heldu arte. Kutxabankek eskaintza interesgarriak eskaini dizkie bezero hauei, beren loturen arabera, eta 15.000 milioi erraz kontratatzeko moduko kreditutan. Honela, kontsumorako maileguen kontratazioan %3 hazi da merkatu-kuota joandako ekitaldian, merkatua nabarmen murriztu arren.

Merkatu-kuotaren hazkundea sustatzea erakundeak jarri duen helburuetako bat da, azken urteetan, mailegu pertsonalen arloan BBK-k, Kutxak eta Vitalek lortutako jakinduria integratuz. "Kutxabank Kredit" erakundearen erronka Euskadin erakunde liderra izatea izango da, eta aldi berean, Estatuan duen presentzia igotzea.

Aurreikuspena

"Baskepensiones" erakundeak orotarako BGAEen %46 kudeatzen du eta 300.000 bazkide ditu

Aurrezki txikia eta sistematikoa buru izateko gure bokazioan gure bezeroen konfiantzaren ondorioz 2012 urte ona izan da Kutxabanken aurreikuspen produktuetarako, partaide berriak erakarri nahiz merkaturatutako planen errentagarritasunean. Kutxabanken aurreikuspen plan indibidualen ondarea 4.616 milioi eurotan kokatu da, %7,2 hazi ostean.

Kutxabankek sustatutako BGAEak egitura bakarrean integratu dira, "Baskepensiones EPSV" deritzona. Bategiteak Kutxabankek sistema indibidualean duen lidergoa sendotu du, lehenengo postua baitu partaide kopuruan, 300.000 bazkide ingururekin eta kudeatutako guztirakoaren %46tik gorakoa den ondarearekin.

Aseguruak

Lotura gehiago dituzten bezeroek aseguruetako deskontuak aprobetxatzen dituzte

Kutxabanken sare osoak hartu du bere gain aseguruen merkaturatzea, urtean bete behar den beste lehentasunezko helburu bat den aldetik, hipoteken kontratuarekin zerikusia duten aseguruena, baita jarduera honekin zerikusirik ez dutenena ere.

Finantza-taldearen estrategietako bat, erakundearekin lotura maila altua duten bezeroen kasuan, aseguruen primetan deskontu garrantzitsuen eta gero eta abantaila gehiagoren bidez saritzea izan da

Ekintza komertzial honetan metatutako aseguruak bizitzakoak, etxebizitzakoak eta autoenak izan dira, baita ordainketa-babes aseguruak eta prima bakarreko bizitza-aseguruak, loturadun maileguaren printzipalaren bidez finantzatzen baitira.

Ordainbideak

Ordainketa geroratua, estaldura zabaleko aseguruak eta merkatuko baldintza onenak, Kutxabank txartelen abantailak

Katalogoa oso heterogeneoa dute abiapuntu, eta Kutxabank osatzen duten sareek ahalegin esanguratsua egin dute 2012ra arte merkaturatuta zituzten kreditu eta zordunketa txartelen baldintza eta funtzionaltasun desberdinak mailaz maila hurbildu eta berdintzeko.

Doiketa prozesua amaituta, Banku Taldeko lehentasunezko merkataritza-helburuetako bat, 2013ari begira, txartel-sortaren egoera hobetzea izango da.


Kutxabanken kreditu-txartelen abantaila anitzetariko bat, erosketen ordainketa epe erosotan geroratzea ahalbidetzen dutela da, behin eragiketa onartu ostean, berdin da saltokietan zein on-line bankaren bidez egin diren.


Kutxabank txartelek mantentze-kuota oso lehiakorrak dituzte, eta hobari bereziak dituzte loturadun bezeroentzat. Halaber, iruzurraren aurkako neurri garrantzitsuak dituzte, telefono bidezko alerta zerbitzu prebentiboa doan eta estaldura zabalak dituzten aseguruak ere. Kutxabank Taldeak 2 milioi txartelez osatutako txartel-sorta du.