K Kutxabankeko markaren simboloa

Ekonomia eta Finantza Informazioa

Balantzearen Analisia

Kreditu-inbertsioak

Hipoteken kontratazioan %36tiko gorako kuotaz, tokiko merkatuetako bere lidergoa finkatu du

Desapalankatze gogorra ezaugarri duen urte batean, Kutxabank Taldeko Kreditu Inbertsio Garbiak %6,5eko erorketa izan du, 45.694 milioi eurora heldu arte (48.721 zenbaki gordinetan). Kredituen murrizketa askoz esanguratsuagoa da Handizkako Sareetan, Taldeak arrisku-mailen nahita izandako birkokatze-estrategiaren ondorioz. Bestalde, Xehekako Sareetan kreditua askoz gutxiago murriztu den arren (%5,7), eskaeraren ahuleziak ez du ahalbidetu kredituaren amortizazio eta murrizketa naturalak orekatzea. Izan ere, erorketa hau gorabehera, Kutxabankek kontratazio-kuotari eutsi dio bere erreferentzia-merkatuan, eta horrela, Euskadin egin diren hipoteka maileguen %36 baino gehiago Kutxabanki dagokio, bere lidergoa indartzen duena. Era horretan, Kutxabankek jarraitu egiten dio ohiko bezeroak artatzeko duen estrategiari, produktu-sorta lehiakorraren bidez. Gainera, Kutxabank Kredituen integrazio osoz, 2013an xehekako bezeroentzako kontsumorako kredituen eskaera sendotu da.

SAREBera pasatutako kreditu-arrisku kaltetuei onurarik atera ez arren, Zalantzazko Aktiboak gainontzeko banku-sistemarenak baino erritmo motelagoz hazten dira, eta berankortasunaren tasa %11,6koa da. Kreditu-arriskuaren kudeaketaren azken aldia, aktibo higiezinen kudeaketa da, "Salgai dauden Aktibo ez-korronteak" eta "Aktibo Materiala" ataletan zenbatuak, eta guztira %10,6 jaitsi direnak.

Kreditu-inbertsioak
mila € 2013 2012
ARLO PRIBATUA 46.943.436 50.652.642  (7,3)
Ondasunezko bermedun zordunak 36.115.239 38.357.791  (5,8)
Eperako beste zordun batzuk 4.188.708 5.686.131  (26,3)
Ageriko zordunak 846.060 1.130.411 (25,2)
Merkataritza-kreditua 215.396 307.629  (30,0)
Finantza-errentamenduak 100.117 114.044  (12,2)
Zalantzazko aktiboak 5.477.916 5.056.636 8,3
ARLO PUBLIKOA 1.777.177 1.681.700 5,7
BEZEROEI EMANDAKO KREDITU GORDINA 48.720.613 52.334.342  (6,9)
BALORAZIOAGATIKO DOIKETAK  (3.026.327)  (3.453.740)  (12,4)
BEZEROEI EMANDAKO KREDITUA 45.694.286 48.880.602  (6,5)
Beste finantza-aktibo batzuk 233.472 291.229  (19,8)
BEZEROEI EMANDAKO KREDITUA GUZTIRA 45.927.758 49.171.831  (6,6)