Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen Analisia
Bezeroen baliabideak
Xehekako bezeroen baliabideak hazi egin dira, ageriko aurrezkiak, inbertsio-fondoek eta pentsio-planek bultzatuta
Kudeatutako Bezeroen Baliabideen bolumena 62.280 milioi eurokoa da, aurreko ekitaldiaren zenbatekoarekin alderatuta oso antzekoa dena. Taldearen likidezia-egoera sendoak pasiboaren kudeaketa egokia ahalbidetu du, "pasiboaren gerran" sartu gabe, epeak luzatuz eta produktuak dibertsifikatuz. Horretarako, egituratutako gordailuak eta Inbertsio Fondoetarako traspasoak ere indartu ditu. Transakzio arrazoiengatiko ageriko gordailuen hazkunde indartsuak, aldiz, bezeroek Kutxabank Taldearekin duten lotura berresten du. Bestalde, atal honek lagatzaile anitzeko Hipoteka-zedulak batzen ditu, saldoak ekitaldian nabarmen amaituta eta berriztatu gabe dituztenak. Hipoteka-zedula hauen eragina isolatuta, Kudeatutako Bezeroen Baliabideen hazkundea %1,7koa izan da.
Xehekako Negozio Sareen baliabideak %3,6 hazi dira, eta Inbertsio Fondoek zein Pentsio Planek %35,4ko eta %8,8ko hazkunde nabarmena izan dute, hurrenez hurren. Beste alde batetik, Handizkako Sareek, kontratazio-prezioen kudeaketa zuhurra dela eta, %14,3ko jaitsiera izan dute. Handizkako merkatuen finantzaketa %25 inguruan dago, eta 2012an %30 inguruan zegoen.
mila € | 2013 | 2012 | %Δ |
---|---|---|---|
ARLO PRIBATUA | 42.395.645 | 44.780.713 | (5,3) |
Ageriko gordailuak | 17.279.922 | 16.779.646 | 3,0 |
Eperako gordailuak | 23.487.136 | 25.951.155 | (9,5) |
Aktiboen aldi baterako lagapena | 1.043.623 | 1.256.439 | (16,9) |
Balorazioagatiko doiketak | 584.964 | 793.473 | (26,3) |
ARLO PUBLIKOA | 1.739.759 | 1.815.860 | (4,2) |
BALIO NEGOZIAGARRIEK ORDEZKATUTAKO ZORRAK | 5.567.162 | 5.306.585 | 4,9 |
MENPEKO PASIBOAK | 85.648 | 325.584 | (73,7) |
BEZEROEN BALIABIDEAK BALANTZEAN | 49.787.852 | 52.228.742 | (4,7) |
Balantzetik kanpoko baliabideak | 12.491.649 | 10.130.775 | 23,3 |
BEZEROEN KUDEATUTAKO BALIABIDEAK | 62.279.501 | 62.359.517 | (0,1) |
mila € | 2013 | 2012 | %Δ |
---|---|---|---|
Inbertsio Fondoak | 7.372.867 | 5.244.499 | 40,6 |
BGAEak eta Pentsio Fondoak | 5.074.604 | 4.716.495 | 7,6 |
Aseguru mistoak eta beste batzuk | 44.178 | 169.781 | (74,0) |
BALANTZETIK KANPOKOA GUZTIRA | 12.491.649 | 10.130.775 | 23,3 |