Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen Analisia
Salgai dauden finantza aktiboak
Partaidetuen zorroak gure ekonomiako enpresa traktoreekin duen bere konpromisoari eutsi dio
Era berean, Kutxabankek 6.538 milioi euroko finantza-aktiboen zorroa du, eta horietatik 3.500 baino gehiago errenta finkoko tituluak dira. Errenta aldakorreko tituluen artean, Partaidetuen zorroa nabarmendu behar da, energiaren eta komunikabideen arloetan batez ere kokatu dena. Zorro hau erakundeak inguruko industria-sarearekin eta giza sarearekin duen konpromisoaren isla da. Oro har, inbertsioek iraunkortasun asmo argiko estrategia-izaera duten arren, zorroa etengabe berrikusten da, parte hartzen dueneko proiektuen zikloetara moldatuta beti, kontrolatutako merkatu-arriskura egokitutako errentagarritasun osoko mailen bilaketa ahaztu gabe. Ekitaldiaren itxieran, errentagarritasun aldakorreko zorroaren gainbalioak 220 milioi eurotara heltzen dira.
mila € | 2013 | 2012 | %Δ |
---|---|---|---|
Zorra ordezkatzen duten baloreak | 44.772 | 100.000 | (55,2) |
Salmentarako Finantza-aktibo erabilgarriak | 5.901.703 | 7.673.853 | (23,1) |
Zorraren ordezkaritzarako balioak | 3.493.919 | 4.838.338 | (27,8) |
Beste kapital-tresna batzu | 2.407.784 | 2.835.515 | (15,1) |
Partaidetzak | 591.381 | 594.943 | (0,6) |
Guztira | 6.537.856 | 8.368.796 | (21,9) |