Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen Analisia
Baliabide propioak
Bere kaudimena indartu du, sektoreko altuenetako bat, banku-negozioaren bidetik besterik ez
Kutxabanken Ondare Garbia 4.913 milioi eurokoa da, eta horri esker, Taldea finantza-sistemaren erakunderik kapitalizatuenen artean dago oraindik. Kaudimen-ratioak sistemaren onenetarikoen artean dago, eta bere Core Tier I zein Kapital Nagusia %12,0koa da. Bere Kaudimen-koefizientea %12,4koa da. Horrela, bai Europako agintarien bai Espainiako Gobernuaren gutxieneko eskakizunen gainetik dago oso. Kaudimenaren hobekuntza funtsean arriskuaren arabera neurtutako aktiboen kudeaketaren bidez lortu da, eta ez laguntza publikoen, kapital-zabalkuntzaren edo tresna hibridoen jaulkipenaren bitartez.
mila € | 2013 | 2012 | %Δ |
---|---|---|---|
Fondo propioak | 4.676.556 | 4.602.213 | 1,6 |
Kapital soziala | 2.000.000 | 2.000.000 | - |
Jaulkipen prima | 2.545.553 | 2.545.553 | - |
Erreserbak | 22.684 | - | - |
Taldeari egotzitako emaitza | 108.319 | 84.560 | 28,1 |
Dibidenduak eta ordainsariak | - | (27.900) | (100,0) |
Balorazioagatiko doiketak | 223.402 | 143.384 | 55,8 |
Gutxiengodunen interesak | 12.612 | 83.898 | (85,0) |
Ondare Garbia | 4.912.570 | 4.829.495 | 1,7 |