K Kutxabankeko markaren simboloa

Bulego sarea

Bezeroak ezagutzera bideratutako bulegoak

Banka mugikor berriarekin ohiko eragiketak eta kontsultak eskuko-telefonotik edo tabletetik

Arreta pertsonalak, hurbilak eta zuzenak definitzen du Kutxabanken bulego-eredua. Kudeatzaile adituen lehentasuna euren bezeroen epe ertain eta luzerako beharrizanak ezagutzea da, horrela, pertsona bakoitzak behar dituen aurrezki eta finantzaketa irtenbide onenak zehazteko, irtenbide operatiboetatik haratago.

Kutxako eragiketa-mota guztietarako, Kutxabanken bezeroek orotarako kutxazainak dituzte eta bide finantzarioak, zenbait finantza eragiketa egitea ahalbidetzen dutenak, erosotasun, segurtasun eta arintasun osoz.

2013ko itxieran, Kutxabank Taldeko kutxazain sarea 2.007 unitatek osatzen dute, eta horietatik, 167 orotarakoak dira. Gainera, bulego sareak 658 libreta eguneragailu ditu.

Integrazio operatiboaren ostean, Kutxabanken "online banka" zerbitzuak bultzada erabakiorra jaso du eta internetez produktu kopuru gero eta altuagoa kontratatzeko aukera eskaintzen du. Zerbitzu honen erabilera anitzean eta segurtasunean konfiantza duten bezeroen kopurua hazi egin da: Kutxabanken bezero partikularren %50ek "Urruneko Banka" kontratua du; 3,3 milioi konexiotik gora egiten dira hilero eta traspaso eta transferentzien %70 bide horretatik egiten dira.

Enpresen kasuan, milioi erdi konexiotik gora egiten dira hilero, 3.000 milioi eurotik gora hileko mugitzen duten eragiketetan. Izan ere, bidalketa guztien %70 online egiten dira.

2013an azpimarratzekoa izan da "Banka mugikorra" jardueraren hazkunde esanguratsua, aplikazio erabat berritua baitu, bezero partikularrentzat nahiz enpresetarako. Plazaratu eta hilabete gutxitara, erabiltzaile kopura %11 hazi da eta web orrira egiten diren sarreren %25 eskuko telefonoen bidez edo tableten bidez egiten da dagoeneko.

Bide berri horrek produktu guztien saldoak kontsultatzea ahalbidetzen du, kontu eta txartel bidezko eragiketa ohikoenak egitea, balore merkatuen informaziora eta eragiketetara sartzea, Kutxabanken bulego bilatzaile osoa aztertzea, edo higiezinen ataria kontsultatzea. Gainera, bezero diren enpresek egiteke dauden operazioak sina ditzakete eta egindako bidalketak kontsultatu.

Ticketing zerbitzuari dagokionez, eta BBK, Kutxa eta Vitalen sarrera salmentarako hiru plataformen integrazioaren ondoren, Kutxabankek nabarmen sendotu du bere kokapena. Gaur egun, Autonomia Erkidegoko kultura gune esanguratsuenen sarrera banatzen ditu, esaterako, Kursaal, Euskalduna Jauregia, Arriaga Antzokia, Printzipal Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia eta BBK Sala, beste askoren artean.

Bulego sarea - Bulego motaren arabera
Kutxabank Taldea Kutxabank CajaSur
- Xehekako Sareko bulegoak 1.048 665 383
- Enpresak eta Erakundeen bulegoak 18 14 4
GUZTIRA BULEGO MOTAREN ARABERA 1.066 679 387
Bulego sarea - Autonomia Erkidegoen Arabera
Kutxabank Taldea Kutxabank CajaSur
Andaluzia 377 - 377
Kordoba 165 - 165
Jaen 65 - 65
Andaluzia gainontzekoa 147 - 147
Aragoi 10 10 -
Cantabria 13 13 -
Gaztela-Mantxa  6 6 -
Katalunia 34 34 -
Errioxa 7 7 -
Madril  85 85 -
Murtzia  4 4 -
Extremadura 10 - 10
Nafarroa   10 10 -
Euskadi 436 436 -
Araba 91 91 -
Bizkaia 213 213 -
Gipuzkoa 132 132 -
Asturias 3 3 -
Galizia 10 10 -
Gaztela-Leon 15 15 -
Valentziako Erkidegoa 41 41 -
Frantzia 5 5 -
GUZTIRA AUTONOMIA ERKIDEGOEN ARABERA 1.066 679 387