K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Merkataritza eredua

Produktu nabarmenak

Aurrezkia

Errentagarritasun erakargarridun gordailuak eta planak

Ekitaldi osoan, gora egin du bere aurrezkiak gordailatzeko Kutxabank aukeratu duen bezero kopurua. Aurrezkia erakartzean izan diren emaitza onak, neurri handi batean, Finantza-taldearen produktuek ematen duten segurtasunean oinarritu dira, erreferentzia baita kaudimen arloan.

Kutxabankek aurrezteko aukera sorta zabala du, errentagarritasun erakargarria eta erabilgarritasuna lotzen dutenak.

Kutxabankek gordailu eta aurrezki-plan anitz ditu, epeak uztartzea ahalbidetzen dutenak eta inbertsio eta fiskalitate aurreikuspenen azterketa pertsonalizatua eskaintzen dutenak.

2013an, xehekako sareek joera positiboari eutsi diote, baliabideak erakartzeari dagokionez. Ageriko saldoen hazkundea, sare horietan, %4,0an kokatu da.

Inbertsio-fondoak

"Kutxabank Gestión" izan da gehien hazi den kudeatzailea, handienen artean

"Kutxabank Gestión" da gehien hazi den Estatuko kudeatzailea. %40ko hazkundea izan du urtean, kudeatzen duen ondarean, 6.725 milioi eurotik gora eta 200.000 bezerotik gora.

Gehien eskatzen diren produktuen artean, errentagarritasun objektiboko produktuak nabarmentzen dira. Mota horretako fondoen abantaila nagusia, errentagarritasuna eta arriskuaren artean oreka ona eskaintzen dutela da, bere ondare gehiena zor publikoan inbertitzen baitute, beraz, euren errentagarritasun potentziala gaur egungo merkatuko erreferentzia-tasena baino handiagoa da, batez ere, 12 hilabeterako Euriborra.

Hazkunde honi, zorroen kudeaketa eskuordetuaren portaera onak lagundu dio, Kutxabanken talde adituen eskuetan uzten baitu inbertsioak errentagarritasuna ateratzeko eta dibertsifikatzeko aukera onenen azterketa eta hautaketa.

Taldeak kudeatzen duen ondarea Finecoren bilakaera nabarmenak bultzatuta ere hazi da. Erakunde horren banka pribatuaren arloan duen jarduera Kutxabanken eragin eremu osora hazi baita, hau da, %27ko hazkundea izan du.

Finantzaketa

Kutxabanken hipoteka-maileguen kuota hazi egin da krisialdian

Kutxabankek testuinguru ekonomiko konplexu honetara egokitutako finantza-irtenbideak ematen jarraitu du. Hipoteka merkatuak ia-ia lau urte jarraian kateatu ditu etxebizitzen gainean eratutako hipoteka kopuruan erortzen.

Krisialdian, Finantza-taldearen hipoteka-maileguen kuotak haztea lortu du, 2013an, ostera, egonkor mantendu da, eta abenduan pixka bat igo da, beti ere, arriskuaren azterketa sakonaren eta kreditu arduratsuaren eredutik.

Oso kontrakoa izan den merkatu testuinguru horretan, EAEko hipoteka-merkatuaren kuotan bere lidergoa finkatuta itxi du 2013ko ekitaldia Kutxabankek, izan ere, %36ko portzentajea du.

Euren lehenengo etxebizitza eskuratzen duten gazteen segmentua izan da, berriz ere, aktiboenetarikoa, %23ko urte arteko igoera erregistratu baitu.

Kutxabanken hipoteka-maileguen eskaintza abantaila handien eskutik doa beste mota batzuetako produktuekin uztartzen bada, esaterako, aseguruak, nominen helbideratzea edo txartelen eta pentsio-planen kontratazioa.

Kontsumorako finantzaketa

24.500 milioi jarri ditu merkatuan, mailegu aurre-emanetan, 1,25 milioi bezerorentzat

"Kutxabank Kredit" erakundeak hartu du bere gain 2013an, kontsumorako maileguen jarduera Kutxabank Talde osorako, eta Finantza-taldearen eragin eremu guztietara zabaldu du bere egitura, praktika onak eta 2007tik kreditu pertsonalen arloan metatutako ezaguera.

Kutxabanken sareen integrazio operatiboak lagundu egin du, halaber, arlo honen kokapenaren hobekuntza saltokien arloan, eta ondorioz, zabaldu egin da saltoki kopurua eta hobetu egin da finantza-zerbitzua, saltoki askotako salmentetarako oinarrizko laguntza tresna baita.

Kontsumo arduratsua sustatzen duen filosofiaz, baita azterketa, kontrola eta kreditu arduratsuaren esleipen eredu oso definitua ere, 'Kutxabank Kredit' erakundeak ahalegin garrantzitsua egin du kontsumoa dinamizatzen.

1.250.000 lagunera arte igo du aurrez emaniko maileguak era errazean lortu ditzaketen bezeroen kopurua eta, mailegu mota honetarako, 24.500 milioi euro jarri ditu merkatuan. Horrela, kontsumorako maileguen kontratazioan merkatu-kuota mantendu ez ezik, hazi ere egin da pixka bat iazkoaren aldean, integrazioak berak markatutako ekitaldia izan arren.

"Kutxabank Kredit" erakundearen helburua, Euskadin, mailegu pertsonalen merkatuan, lider gisa sendotzea da eta Hedapen eremuetan, bere presentzia handitzea. Bere erronka estrategikoek, halaber, merkatu-kuotaren hazkundea finkatzen dute eta bezero berri potentzialekiko kontaktu-bideen garpena.

Aurreikuspena

"Baskepensiones" norbanako sistemaren liderra da, BGAEn ondarearen %40 baitu eta 280.000 bazkidetik gora

BGAEn gaineko araudi fiskal berria indarrean sartu den ekitaldi honetan, Kutxabankek merkaturatutako aurreikuspen produktuek errentagarritasun onak eta kontratazio altuak lortzen jarraitu dute.

Urtean merkaturatutako aurreikuspen produktu berrien artean, errentagarritasun objektibodun errenta finkokoan nabarmentzen dira, errentagarritasun objektibo oso erakargarriak baitituzte eta 6 edo 13 hilabeterako gordailuekin konbinatzeko aukeraz.

Kutxabanken aurreikuspen plan indibidualen ondarea 4.950 milioi eurotan kokatu dira, %7,2 erori ostean.

"Baskepensiones BGAE" lider mantentzen da, sistema indibidualean, bai partaide kopuruarengatik, 280.000 bazkide baino gehiago baititu, bai kudeatzen duen ondarean ere, guztiaren %40 gainditzen baitu.

Aseguruak

Kudeaketa integrala eskaintzen da, bizi, etxe eta auto aseguruetan

Kutxabanken sarearen integrazio informatikoak aseguruen merkaturatzean hobekuntza garrantzitsuak sartzea erraztu du, erakundeak jarduera horren aldeko apustua egin du-eta.

2013an osatu den bateratze operatiboak, sare osoan, baldintza, abantaila eta prezio homogeneoak dituzten produktu-sorta merkaturatzea ahalbidetzen du.

Taldearen estrategietako bat, erakundearen lotura maila altua duen bezeroak, aseguru-primetan deskontu garrantzitsuen eta abantaila hazkorren bidez saritzean datza.

Merkataritza-ekintza horretan sartzen diren aseguruak bizitza, etxebizitza, eta autoenak izan dira, eremu horietan kudeaketa integrala eskaintzen baitie Kutxabankek bere bezeroei.

Ordainbideak

Finantza-txartel guztiak VISAra migratu dira

Kutxabank osatzen duten sareek ahalegin handia egin dute txartelen parkearen kokapena hobetzeko, eta horien irudia bateratu egin da mailaz maila ekitaldi osoan, muga eguneratzeak, berrikuntzak edo bikoizketen jaulkipenak aprobetxatuz. Kutxabanken txartelek badute dagoeneko irudi bakarra, lurralde bakoitzaren eta jatorrizko kutxaren berezitasuna mantentzen badituzte ere.

Ekitaldian, halaber, erakundearen txartel parke osoaren VISArako migrazioa osatu da, marka liderra baita bere segmentuan, marka liderra bere segmentuan, ezaguna eta onartua mundu osoan, bere ospe handia dela-eta. Visak baditu hainbat abantaila eta berme, eta Kutxabanken bezeroen beharrizanei erantzuten dien sare zabal du.

Kutxabanken kreditu-txartelen abantaila askotariko bat, saltokietan nahiz Online Bankaren bidez egindako erosketen ordainketa epe erosotan geroratzea ahalbidetzen duela da, beti ere, behin eragiketa onartu ondoren.

Taldeak, ekitaldi osoan, zenbait kanpaian atera ditu, kontsumoa finantza-txartelen bidez sustatzeko. Txartel horien bidez erosketak egin dituzten pertsonek oparien eta bidaien zozketan parte hartu ahal izan dute, eta puntu eta oparien katalogo bateratua baliatu ahal izan dute.

Kutxabank txartelek mantenu kuota oso lehiakorrak dituzte, hobari berezidunak loturadun bezeroentzat. Era berean, iruzurraren aurkako neurri ugari dituzte, telefono bidezko alerta zerbitzua doan eta estaldura zabaleko aseguruak dituzte. Kutxabank Taldeak1,9 milioi txartelez osatutako parkea du gaur egun.