K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Merkatariza eredua

Segmentuak

Bezeroak, Kutxabanken jardueraren ardatza

"Gaztedi" edo "A Plana": milaka jardueratan, ikastarotan eta sustapenetan parte-hartzeko aukera

Bezeroak dira Kutxabanken atal garrantzitsuena. Erakunde honek konfiantzan oinarritzen ditu bere merkataritza harremanak eta elkarren arteko ezagutzan. Kutxabank bere bezeroen ondoan dago, umeak izan, gazteak, helduak nahiz nagusiak, haien bizitzaren ziklo desberdinetan, irtenbide, produktu eta zerbitzu berezien bidez. Bere bezeroen beharrizanak ezagutzea eta horiei erantzutea lehentasun goreneko kontua da Kutxabankerako.

Neska-mutil asko dira Kutxabanken bezero, oroitzen dutenetik. Txikienentzat diseinatutako erreferentzia produktuak "Gaztedi Aurrezki plana", "Plan A" deritzona Euskaditik kanpo, eta "Gaztedi kontua", "Cuenta A" izenekoa Estatuan, dira.

Finantza-taldeak ahalegin handia egin du 2013an, txikienentzat diseinatutako produktu, zerbitzu eta jardueren eskaintza homogeneizatzeko, baina jatorrizko lurralde bakoitzaren berezitasunei eutsiz. 

Kutxabankek zenbait finantza-prestazio eskaintzan dizkie bere bezero gazteenei, baita eskaintza ez finantzarioak ere. 10.500 neska-mutilek gozatu ahal izan dituzte programatutako aisialdirako jarduerak eta hezitzaileak, esaterako, Sukarrieta, Briñas eta Arotz-Eneako udalekuak, udaberriko eta udako jarduerak, hizkuntza ikastaroak eta bestelako ekitaldiak eta sustapenak ere. Gainera, nomina helbideratuta dute familiak zozketa esklusiboetan hartu dute parte, newsletter-en bidez.

Milaka sarrera gazteentzako kontzertuetarako eta kirol eta kultura jardueretarako

Kutxabanken bezero gaztea izateak abantaila garrantzitsuak ditu, finantzarioak nahiz ez finantzarioak. 18 eta 30 urte arteko bezeroen erreferentzia produktuak "K26" eta "K26+" gazte-txartelak dira. Txartel horiek musikaldietarako, kirol eta kultura ekitaldietarako sarrera-txartelen zozketetan parte hartzeko aukera ematen dute eta oparitan nahiz erosketetako deskontutan truka daitezkeen puntuak sortzen dituzte.

"Kontu Gaztea" eta "Gazte plana" produktuen bidez Online Bankara sar daiteke, baita ikasketetarako, autoa edo etxebizitza erosteko, edo gida-baimena lortzeko finantzaketa berezira ere. Hala ere, Gizarte-ekintzekin lankidetzan garatutako programa zabala dago.

"Kutxabankmusictour" kanpainak erakundeak babesten dituen musika jaialdietarako sarrera-txartelak zozketatu ditu: "Azkena Rock Festival", "BBK Live" eta "Kutxa Kultur Festibala". Kanpaina horiek, batez ere, sare sozialen bidez bultzatu dira, Facebook, adibidez, horko profil gazteak 12.000 jarraitzailetik gora baitu.

"100%Kutxabank":60 urtetik gorakoentzat milaka jarduera, abantaila eta produktu

"%100 Kutxabank" markapean, Euskadiko hiru kutxetariko bakoitzak adinekoentzat programatzen zuen onena batu du Taldeak, ikuspegi finantzariotik, nahiz segurtasuna, osasuna eta aisialdiaren ikuspegitik.

Hazkunde kolektibo horrek zenbait abantaila berezi ditu, esaterako, pentsioak kobratzeko aurrerakinak, produktuak baldintza berezitan, sarreren zozketak edo bidaia programa zabala. 60 urtetik gorako pertsonentzako bidaia katalogoak 10.000 plaza eskaini ditu 230 ibilbide eta 53 helmuga desberdinez osatuak.

Kutxabankek 60 urtetik gorako milioi erdi bezero ditu eta %50ek baino gehiagok dute pentsioa helbideratuta erakundean. "Info 100%Kutxabank" izeneko hiruhileko buletina jasotzen dute. Aldizkariak kolektibo horrek eskura ditzakeen abantaila guztien gaineko informazioa biltzen du, besteak beste, hilabete bakoitzaren 1a baino lehen pentsioa aurreratzea, maileguak eskuratzeko aukera, hipotekak eta aurrezki produktuak lortzeko baldintza bereziak, baita ikuskizunetarako edo kirol lehiaketa edo ekitaldietarako sarreren zozketak ere.

"Kontu Hurbilak" erraztasunak eta abantailak eskaintzen dizkie bezero


Etorkinek hartzen duten arreta berezia eskura dago Kutxabanken eragin eremu osoan. Lotura-maila gero eta altuagoa duen segmentua da.

Kutxabankek bereziki segmentu honi bideratuta dagoen produktu-katalogoa du, eta bertan, zenbait abantaila eta deskontu eskaintzen dira. Gehien eskatzen diren zerbitzuen artean, jatorrizko herrietara egiten diren transferentziak daude eta herriratze-asegurua.

Saltokiak: krisia gainditzeko lankidetza, salmentak errazteko

Ekonomiaren abiadura nabarmen moteldu da testuinguru ekonomiko honetan eta eragin sakona izan du, besteak beste, hirietako merkataritza espezializatuan. Horregatik, Kutxabankek kontsumoa sustatzen metatu ditu bere ahaleginak, merkatari elkarteekin lankidetza akordioak sinatuz, eta finantzaketa aukera desberdinak baliatuz, bezeroentzako nahiz bezero ez direnentzat ere.

Kreditu arinak bezalako ekimenen bidez, Kutxabankek "merkataritza kreditu" sistema gaitu du, lankide dituen 2.500 saltoki ingurutan. Lan lerro horren helburua saltokiei abantailak erraztea da, euren bezeroei ordaintzeko erraztasunak eskain diezazkieten. Kutxabankek telefono lerro berezia sortu du, gainera, merkatariek finantza eragiketak arin eta erantzun denbora laburretan bidera ditzaten.

2013an, Taldeak dituen zenbait lankidetza hitzarmen berritu dira: "Gasteiz On", Vitoria-Gasteizeko Merkatari Elkartea, Bizkaiko merkataritzaren patronala CECOBI, "Bilbao Dendak" elkartearekin eta Getxo Enpresa eta Merkataritza elkartearekin, besteak beste. Gainera, zenbait ekimen sustatu dira, "Kultura Bonoa", "Bono Dekor" eta "Bono Denda", esaterako, saltokietako kontsumoa sustatzeko diseinatuak.

850 milioi euro arteko finantzaketa-lerroa gaitu da, Euskadiko patronalekin batera

Bere berezko eremuetako ehun produktiboaren garapenarekin eta zerbitzuen sorrerarekin duen konpromiso historikoari fidela zaio Kutxabank eta enpresa elkarteekin hainbat lankidetza hitzarmen sinatu ditu 2013an.

Lankidetza marko horien helburua finantza produktu eta zerbitzu sorta zabala eskuratzeko erraztasunak ematean datza, lehiakortasuna hobetzea eta gaur egungo egoeran sektoreak dituen erronkei aurre egitea ahalbidetu diezaien. Horregatik, 850 milioi euro arte mugitzeko konpromisoa hartu du erakundeak, Euskadiko enpresarako kreditutan, CEBEK, Adegi eta SEA patronalen eskutik. Kopuru hori honela banantzen da: 400 milioi Bizkaian, 300 Gipuzkoan eta 150 Araban.

Oinarrirekin zuen akordioa ere berritu du, eta horren arabera, enpresei nahiz autonomoei finantzaketa eskuratzea erraztuko dien abal-lerroa merkaturatuko du.

Jarduera ekintzailea eta autoenplegua sustatzeko helburuz, Kutxabankek hainbat lankidetza hitzarmen ditu finantzaketa arloan, erakunde publiko nahiz pribatuekin, eta enpresa eta merkataritza elkarteekin.

Era berean, ETEen zerbitzura jarri du bere enpresa-kudeatzaile sare zabala, neurrirako finantza-irteerak bilatzeko helburuz, eta nazioartekotze proiektuetan, estalduretan, dibisetan, ibilgailu flotetan eta aseguruetan behar duten aholkularitza emateko helburuz.