Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardun Ekonomikoaren Adierazleak
Gizartea
Kudeaketa ikuspegia
Kutxabank eta bankuaren jabe eta akziodun bakarrak diren hiru Kutxen (BBK,Kutxa eta Vital) artean dagoen harremana oso estua da. Finantza-jarduera, Kutxabankek baino ez du burutzen, eta zenbait eremutan burutzen gizarte ekintzak eta jarduerak (laguntzakoa, gizarte bazterketa ekiditera zuzendutakoak, osasunekoa, kulturala, prestakuntzakoa, kirolekoa ... ) hiru Kutxek garatzen dituzte nagusiki, haien Gizarte Ekintzen bidez.
Jarduera plano horretan, eta gizarte eremuarekin konprometituta, Kutxabankek eta hiru aurrezki kutxek zenbait printzipio partekatzen dituztela adierazi dute, solidaritatea, gizarteratzea, laneratzea, etika eta jasangarritasuna, besteak beste, baita komunitatearen garapenean laguntza emateko asmoa, eta gizarte ekintzaren abangoardia izatekoa ere.
Jarduera ildo horretatik, 2013ko ekitaldian, zenbait ekimen burutu dira, bereziki bideratuak egoera zaurgarrian dauden familiei eta pertsonei, esaterako, “Etxelan” ekimena abiarazi da. Ekimen hori bere etxebizitza galdu duten pertsonei eta bazterketa bizi duten edo bizitzako arriskua dutenak. Beste zenbait jarduera titulaziodun gazteek lan esperientzia har dezatela sustatzera bideratu dira. Prestakuntza praktiken bidez eta Erasmus beketarako laguntza osagarrien bidez burutzen dira laguntza horiek.
Babes jarduera handia burutzea ere Kutxabanken beste ezaugarrietako bat da. Tokian tokiko kultura eta kirol ekimenak babesten ditu, esaterako, kirol probak, musika jaialdiak eta kultura ekitaldiak, Nazioarteko Zinemaldia Donostian edo hiri horretako Beldurrezko Zinemaren Astea, besteak beste.
Hortaz, gizarte eremuan, Kutxabankek eta bankuaren jabe diren hiru Kutxek elkartasun, etika eta jasangarritasun printzipioak partekatzen dituztela erakutsi dute, komunitatearen garapenari bere ekarpena egiteko eta gizarte ekintzaren abangoardian parte hartzeko.