Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Produktuen erantzukizuna
Kudeaketa ikuspegian
2013 urtea ere krisi ekonomikoak markatu du. Krisi honek produkzio-sare osoari eragin dio (enpresak, autonomoak, profesionalak eta saltokiak).
Bere lurralde naturaletan, sare produktiboaren garapenarekin eta zerbitzuak sortzearekin duen bere konpromisoari fidela izateko, enpresa eta merkataritza elkarte nagusiekin lankidetza akordio ugari sinatu ditu Kutxabankek 2013an.
Lankidetza-marko horien helburua, finantza produktu eta zerbitzu sorta zabalerako sarbidea erraztean datza, lehiakortasuna hobetzea ahalbidetuko diotenak, baita gaur egungo egoera ekonomiko nahasiko erronkei aurre egitea ere.
Gainera, jarduera ekintzailea eta autoenplegua sustatzeko, Kutxabankek zenbait finantza lankidetza akordio ditu, erakunde publiko eta pribatuekin, eta enpresa eta merkataritza elkarteekin.
Era berean, ETEen zerbitzura jartzen du bere enpresa-kudeatzaile sare zabala, neurrirako finantza-irtenbideak bilatzeko helburuz, eta nazioarteko proiektuetan, estalduretan, dibisatan, ibilgailu flotatan nahiz asegurutan behar duten aholkularitza emateko helburuz.
FS15: Finantza-produktu eta zerbitzuak diseinatzeko eta merkaturatzeko bidezko eraren gaineko politikak.
2013tik, Kutxabankek "Produktu Berrien Batzordea" deritzona du. Batzorde horrek ziurtatzen du merkaturatzen diren finantza produktu eta zerbitzu berriek indarrean dagoen araudi ezargarria betetzen dutela, baita erakundeak hartutako merkataritza kokapenean sartzen direla eta eman nahi duen erakunde irudiarekin bat datozela ere. Era berean, produktu berriak dakartzan arriskuak kudeatzeko gai dela ere egiaztatzen du, eta arrisku horiek erakundeak aurkeztu nahi duen arrisku profil orokorrarekiko koherenteak direla, merkaturatze baldintza ekonomikoak egokiak direla eta produktu edo zerbitzu berriaren administrazio eta kudeaketa egokirako baliabide tekniko eta giza baliabide nahiko duela.
Kutxabanken EGE sailak, aipatutako ‘Produktu Berrien Batzordea’ horretan parte hartzen duen sailetako batek, produktu eta zerbitzu berrien kokapena aztertzen du gizarte erantzukizunaren ikuspuntutik. Batzorde horrek aho batez hartu behar ditu erabakiak.