Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Ingurumen dimentsioa
Kudeaketa ikuspegia:
2013an, bankuko Batzorde Betearazleak bere Ingurumen Politika onartu zuen. Politika hori Interes Talde guztien eskura dago erakundearen web gunean eta intraneten.
Halaber, Ingurumen Praktika Onen Gida egin zen eta erakundearen intraneten dago eskura, Kutxabanken lanean diharduten pertsona guztiek ingurumenarekiko euren jardueraren gainean sentsibilizatu daitezen eta hobetu dezaten. Gida honek ingurumen eragina murrizten duten neurriak bultzatuko ditu, zenbait ekimenen bidez, eraginkortasun energetikoa, hondakinen banatzea eta kudeaketa, baliabideen eta materialen erabilera murriztu, eta abar.
EGE jarduera antolakuntzaren eremu guztietan, eta haien artean, bultzatzeko batzorde bereziak eratu arte, EGE Kudeaketa atalak bere gain hartu du ingurumen jasangarritasunarekin zerikusia duen funtzioa. Garatu ahal izateko, harreman erraza du erakundearen ingurumen kudeaketarekin zerikusi zuzena duten erakundearen atalekin. Aldizka, bankuko zuzendaritzari garapenari buruzko informazio osoa helarazten dio.
2012an abiarazi zen LANDK Proiektuak indarrean dirau. Proiektu hori gizarte osoan ingurumena, natura eta jasangarritasuna bultzatzeko sortu zen. Bertan, LANDK Kutxabanken plataforma bat da, ingurumenarekin zerikusia duten ekimenak sustatzera bideratua.
Eremu naturaletatik gero eta urrunago dagoen gizarte honetan, LANDK proiektuak gai horien gaineko sentiberatasuna eta hezkuntza sustatzea du helburu, bere langileetatik hasita, eta bere bezero sare guztietatik igarota, murgilduta duen gizarte osora iritsi arte. Horretarako, LANDK lau zutabetan aritzen da, nagusiki.
- Prestakuntza
- Talentua
- Parte-hartzea
- Zabalpena
LANDK proiektuaren jarduera guztiek, deialdiek eta, bereziki, LAND egunkariak ekimen interesgarrien bozgorailua izan nahi dute, ideia onak, talentua duen jendea eta giza ibilbide eta ibilbide profesional interesgarriak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Txosten honetako 1.2 atala.