Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardun Ekonomikoaren Adierazleak
Gizartea
Ustelkeria
SO2: Aztertutako negozio-unitateen portzentajea eta kopurua, guztira, ustelkeriarekin lotutako arriskuei dagokienez.
Kutxabankek Nazio Batuen Mundu mailako Itunaren ustelkeriaren aurkako printzipioa izenpetu du, eta gainera, EGE Kodeak, "Zuzentasuna hirugarrenekiko harremanetan" gaiari buruzko atala sartu du. Atal honetan zehaztasunez arautu dira, edozein motako opari, hobari edo mesede onartzearen edo dohaintzan ematearen arazoak.
Kode horren balioa, edozein barne-araudiren balio bera da, Kutxabanken Goi Zuzendaritzak onartu baitu, eta Kutxabanken negozio arlo eta unitateen %100i ezar dakioke.
SO3: Erakundearen ustelkeriaren aurkako politika eta prozeduretan prestakuntza duten langileen portzentajea.
2013an, Kutxabankeko langileriaren %26,68k prestakuntza jaso du ustelkeriaren kontrako politika eta prozeduretan, zehazki Kapital Zuriketaren Prebentzioan oinarrituta.
2012 | 2013 | |
---|---|---|
Zuzendaria / Tarteko agintea | 745 | 904 |
Teknikaria | 764 | 159 |
Administraria / Komertziala | 2.577 | 150 |
GUZTIRA | 4.086 | 1.213 |
SO4: Ustelkeria-gertaeren aurrean hartutako neurriak.
Ez da mota horretako inolako gertakaririk izan.