K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Merkatariza eredua

Segmentuak

Bezeroak, Kutxabanken jardueraren

‘Gaztedi’ edo ‘A Plana’, milaka jardueratara, ikastarotara eta sustapenetarako sarbidea

Bezeroak dira Kutxabanken atal garrantzitsuena. Erakunde honek konfiantzan oinarritzen ditu bere merkataritza harremanak eta elkarren arteko ezagutzan. Kutxabank bere bezeroen ondoan dago, umeak izan, gazteak, helduak nahiz nagusiak, haien bizitzaren ziklo desberdinetan, irtenbide, produktu eta zerbitzu berezien bidez. Bere bezeroen beharrizanak ezagutzea eta horiei erantzutea lehentasun goreneko kontua da Kutxabankerako.

Neska-mutil asko dira Kutxabanken bezero, oroitzen dutenetik. Txikienentzat diseinatutako erreferentzia produktuak ‘Gaztedi Aurrezki plana’, ‘Plan A’ deritzona Euskaditik kanpo, eta ‘Gaztedi kontua’, ‘Cuenta A’ izenekoa Estatuan, dira.

Gaztedi Planak mailaz mailako aurrezkia bultzatzen du, komisio barik eta ordainsari interesgarriaz, aldizkako ekarpenez, adin nagusitasunera heltzean, fondoa izan dezaten eskura. Plan horrek prestakuntza, aisialdi eta kirol jarduera programa oso bat jartzen du gazteen eskura, nahi duten horretan parte har dezaten: Udalekuak, prestakuntza eta hezkuntza campusak, hizkuntza ikastaroak, txangoak, zozketak eta sustapenak.

Desgaitasuna duten umeek era integratuan hartzen dute parte jarduera guztietan. Hala ere, programa bereziak ere badituzte, hipoterapia eta ekinoterapia, esaterako.

Bezero gazteek finantzaketa-baldintza bereziak dituzte eskura, etxebizitza erosteko, bereziki

Kutxabanken bezero gaztea izateak abantaila garrantzitsuak ditu, finantzarioak nahiz ez finantzarioak. 18 eta 30 urte arteko bezeroen erreferentzia produktuak ‘K26’ eta ‘K26+’ gazte-txartelak dira.

Kutxabanken bezero gazteek baldintza bereziak balia ditzakete etxebizitza erostean. ‘Urte Bat Zurian’ hipoteka-mailegua edo ‘Hipoteka Gaztea’ adibide ona dira.

Prestakuntzarako ere finantzaketa berezia lor dezakete. Izan ere, ikasketak finantzatzeko maileguak dituzte lehentasunezko baldintzatan, esaterako, Master Mailegua, Erasmus Mailegua eta Matrikula Mailegua.

BBK, Kutxa eta Vitalen Gizarte Ekintzen lankidetzaren bidez, Kutxabankeko bezero gazteek prestakuntza eta enplegu programetan parte har dezakete. Programa horiek euren prestakuntza akademikoa osatzeko edo lan arloko lehendabiziko esperientzia lortzeko bekak dituzte.

osatzeko edo lan arloko lehendabiziko esperientzia lortzeko bekak dituzte. Abantaila ez finantzarioen artean, Kutxabank/Gazteak Facebooken dituen 15.000 jarraitzaile inguruk jaialdietarako sarbide-bonoen zozketan hartu dute parte, Azkena Rock Festival, Bilbao BBK Live edo Kutxa Kultur Festibala, esaterako, baita Zinemaldiko pase esklusiboetarako sarreren zozketan ere.

‘%100 Kutxabank’ markapean, produktu eta zerbitzu katalogo zabala eskaintzen die erakundeak adinekoei, ikuspegi finantzariotik nahiz segurtasuna, osasuna eta aisialdiaren ikuspegitik

Gero eta handiagoa den kolektibo horrek zenbait abantaila berezi ditu, esaterako, pentsioak kobratzeko aurrerakinak, produktuak baldintza berezitan, sarreren zozketak edo bidaia programa zabala. 9.000 bezero inguruk gozatu dute 2014an ‘%100 Kutxabank’ katalogo zabaleko bidaia edo txangoetariko bat.

Erakundeak milioi erdi bezero baino gehiago ditu 60 urtetik gorakoak eta %50ek baino gehiagok dute pentsioa helbideratuta erakundean. ‘Info 100%Kutxabank’ izeneko hiruhileko buletina jasotzen dute, eta kolektibo horrek eskura ditzakeen abantaila guztiak biltzen ditu, besteak beste, pentsioa aurreratzea, hilabete bakoitzaren 1a baino lehen bezeroek erabilgarri izan dezaten, maileguak eskuratzea, hipotekak eta aurrezki produktuak baldintza berezitan, baita sarreren zozketa ikuskizunetarako, ekitaldietarako eta kirol ekitaldietarako.

‘Kontu Hurbilak’ erraztasunak eta abantailak eskaintzen dizkie bezero


Etorkinek jasotzen duten arreta berezia eskura dago Kutxabanken eragin eremu osoan. Lotura-maila gero eta altuagoa duen segmentua da.

Kutxabankek bereziki segmentu honi bideratuta dagoen produktu-katalogoa du, eta bertan, zenbait abantaila eta deskontu eskaintzen dira. Gehien eskatzen diren zerbitzuen artean, jatorrizko herrietara egiten diren transferentziak daude eta aberriratze-asegurua.

Saltokiek merkatal gune handiekin lehiatzea izan dute, erosketak finantzatzeko aukera eskaini baitute

2012an, berariaz segmentu honi zuzentzen zaion produktu-katalogoa bateratu da, zenbait abantaila eta deskonturen bidez. Gehien eskatu diren zerbitzuen artean jatorrizko herrialdeetara egiten diren transferentziak daude eta aberriratze-asegurua.

Kutxabankek merkataritza-sektorearekin izan duen lankidetza historikoak garrantzi berezia du kontsumoan jaitsiera gogorra bizi duen testuinguru ekonomikoan, merkataritza berezian eta hirikoan eragin berezia duena. Erakundeak lehiakortasuna hobetzen jarraitzeko finantza-tresnak merkataritza-elkarteen eskuetan jartzen jarraitu du

Enpresak: lehiakortasuna hobetzeko laguntza

Testuinguru ekonomiko zail honetan, merkataritza espezializatuari eta hirikoari sakon eragin diona, Kutxabankek kontsumoa sustatzen metatu ditu bere ahaleginak, merkatari elkarteen bidezko lankidetza akordioen bidez, eta finantzaketa aukera desberdinetatik, bezeroentzako nahiz ez direnentzat ere.

Kreditu arinak bezalako ekimenen bidez, Kutxabank ‘Merkataritza Kreditu‘ sistema sendotu du, lankide dituen 2.500 saltoki ingurutan. Hortaz, saltoki horiek erosketak finantzatzeko aukera eskaini ahal izan diete euren bezeroei. Horrela, saltoki horiek azalera handiko merkatal guneekin lehiatu ahal izan dute, ‘%0,0’ kanpaina bezalako tresnen bidez, esaterako. Izan ere, kanpaina horrek Gabonetako opariak finantzatzea ahalbidetu die bezeroei, kosturik gabe.

2014an, Taldeak dituen zenbait lankidetza hitzarmen berritu dira: ‘Gasteiz On’, Vitoria-Gasteizeko Merkatari Elkartea, Bizkaiko merkataritzaren patronala CECOBI, ‘Bilbao Dendak’ elkartearekin eta Getxo Enpresa eta Merkataritza elkartearekin, besteak beste. Gainera, zenbait ekimen sustatu dira, ‘Kultura Bonoa’, ‘Bono Dekor’ eta ‘Bono Denda’, esaterako, saltokietako kontsumoa sustatzeko diseinatuak.

Contactless’ kontakturik gabeko ordainketa-sistema ezartzearekin, saltokien arloan Kutxabanken apustu teknologiko nagusienetako baten lekuko izan da Araba. Arabako saltokietako datafono guztiak eguneratu dira plataforma moderno honetara, VISA txartel berriak igorri zaizkie Arabako bezero guztiei, saltoki ugari erakarri dira, eta txartelen erabilera bultzatzeko sustapen-kanpaina trinkoak eta dinamizatze-jarduerak burutu dira.

Euskadiko hamar enpresatatik seik Kutxabankekin egiten dute lan

Bere berezko eremuetako ehun produktiboaren garapenarekin eta zerbitzuen sorrerarekin duen konpromiso historikoari fidela zaio Kutxabank, eta kanpaina bizia egin du 2014an bezero-enpresa gehiago erakartzeko. Bere bezero zorroari 962 ETE gehiago batzea lortu du Taldeak, eta Estatuko geografiatik sakabanatuta dauden 12.000 konpainia baino gehiagori ematen die zerbitzua dagoeneko. Gaur egun, Euskadiko hamar enpresatatik seik Kutxabankekin egiten dute lan.

Emaitza horiek lortzeko palanka garrantzitsua izan da, Euskadiko enpresen ekoizpen ahalmena berritzeko, ekainean abiarazi den ‘Makina Berria’ plana. Euskadiko patronalekin akordioak sinatzearen bidez, 150 milioi euroko zuzkidura esleitu zitzaion lerro horri, beste 150 milioira zabal zitekeena. Lerro berri hori lehendik Euskadiko 3 patronalen esku zegoen 850 milioi euroko beste zuzkidura bati metatu zitzaion. Lehendik zegoen zuzkidura horrek enpresek zirkulatzailearen, aktibo finkoetako inbertsioetako eta nazioarteko negozio operazioetako beharrizanak estaltzea zuen helburu.

Kudeaketa aditurako talde baten lankidetza eskaintzen die Kutxabankek ETE-ei. Aditu talde horrek 200 enpresa-kudeatzailetik gora ditu eta, gainera, kudeatzaile horiek diruzaintzako, nazioarteko negozioko, aseguruetako nahiz Bank Pribatuko adituen laguntza dute. Talde horiek norberaren neurriko finantza-irtenbideak bilatzen dituzte eta beharrezko aholkularitza ematen dute nazioartekotze proiektutan, estalduratan, dibisatan, ibilgailu flotatan edo asegurutan

Jarduera ekintzailea eta autoenplegua sustatzeko helburuz, Kutxabankek hainbat lankidetza hitzarmen ditu finantzaketa arloan erakunde publikoekin ere, esaterako, 2014an Lanbiderekin sinatutakoa, enpresa-proiektuei laguntza emateko.