K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Produktu aipagarriak

Aurrezkia

Errentagarritasun erakargarria duten gordailuak eta planak

Aurrezkiak gordailutzeko orduan bezeroen konfiantza duen erakundea da Kutxabank. Aurrezkia erakartzean urtean izan diren emaitza onak, neurri handi batean, Finantza-taldearen produktuek ematen duten segurtasunean oinarritu dira, erreferentzia baita taldea kaudimen arloan.

Kutxabankek aurrezteko aukera sorta zabala du, errentagarritasun erakargarria eta erabilgarritasuna lotzen dituztenak.

Kutxabankek gordailu eta aurrezki-plan anitz eskaintzen ditu, epeak uztartzea ahalbidetzen dutenak eta inbertsio eta fiskalitate aurreikuspenen azterketa pertsonalizatua eskaintzen dutenak.

2014an, xehekako sareek joera positiboari eutsi diote, baliabideak erakartzeari dagokionez. Ageriko saldoen hazkundea, sare horietan, %4,63an kokatu da.

Inbertsio fondoak

Estatuko laugarren fondo-kudeatzaile handienaren postua sendotu du ‘Kutxabank Gestión’ek

Kutxabank Taldeak inbertsio fondoen Estatuko laugarren kudeatzaile handienaren postuari eutsi dio. 10.317 milioi eurotik gorako ondarea kudeatu du, aurreko ekitaldian baino %33 gehiago. Espainiako hiru banku handien kudeatzaileek baino ez dute gainditu.

Hazkunde horretan, erabakigarria izan da Kutxabank Gestiónek eta Finecok, Banka Pribatuko bere atalak, kudeatzen dituzten fondoen garapena. Bien bilakaera positiboak ahalbidetu du taldeak kudeatzen duen bolumena sektorearen batez bestekoaren gainetik haz zedila (%26,6).

Kudeaketa eskuordetua izan da, berriz ere, zerbitzu eskatuena. Bere erakargarritasun nagusia bezero bakoitzaren profil inbertsiogileari doitzen zaizkion zenbait aukera eskaintzean datza. Gainera, zorro eskuordetuen kasuan, Kutxabanken talde adituek aukeratzen dituzte, inbertsioen dibertsifikazioaren bidez, errentagarritasun hobea lortzea ahalbidetzen duten inbertsio fondoak.

Inbertsio fondoen hazkunde globalean errentagarritasun helburudun fondoek ere lagundu dute. Fondo mota horren abantaila nagusia errentagarritasuna eta arriskuaren arteko oreka ona eskaintzean datza, ondasun gehiena zor publikoan inbertitzen dutelako.

Finantzaketa

Kutxabanken hipoteka-maileguen kuota hazi egin da krisialdian

Hobera doala dioten zantzu txikiak erakutsi dituen merkatu-testuinguruan, Banku-taldeak malgutasuna eta tasa nahiz epealdi aukera anitz ezaugarri duten finantza-irtenbideak merkaturatu ditu. Hortaz, jarduera eremu horretan bere lidergoa sendotuz itxi du urtea Kutxabankek, %40ren inguruko barneratze-mailari eutsi baitio.

18 eta 35 urte bitarteko gazteei finantzaketa eskuratzea errazagoa izan dakiela helburu duen kanpaina abiarazi du 2014an. Eskaintzaren alderdi sendoetako bat gazteentzako bereziki diseinatutako hipoteka-mailegua merkaturatzea izan da. Hipoteka-mailegu horrek %0,25eko deskontu gehigarria du tasa aldakorrean. ‘Urte bete zurian’ mailegua ere aipagarria da.

Mota horretako kanpainek azaltzen dute bezero gaztenak izan direla aktiboenak hipotekak kontratatzean, kasu gehienetan euren lehenengo etxebizitza erosteko. Segmentu horren urte arteko igoera %30 ingurukoa izan da.

Kutxabanken hipoteka-maileguen eskaintza abantaila garrantzitsuekin batera doa, beste mota bateko produktuekin konbinatzen bada, aseguruekin, esaterako. Bizitza eta ordainketa-babes aseguruez gain, Kutxabankeko bezeroek interes-tasetarako estaldurak ere izan ditzakete.

Kutxabanken hipoteka-maileguen eskaintza abantaila handien eskutik doa, beste mota batzuetako produktuekin uztartzen bada, esaterako, aseguruak, nominen helbideratzea edo txartelen eta pentsio-planen kontratazioa.

Kontsumorako finantzaketa

Kontsumorako kredituek %22ko igoera izan dute

Kutxabank Kreditek, kontsumorako maileguen Kutxabank Taldearen atalak, ahalegin handia egin du kontsumoa bultzatzeko, beti ere, kontsumo arduratsua eta analisi, kontrol eta kreditu-esleitze arduratsuaren eredu oso zehatza sustatzen duen filosofian oinarrituta.

Emaitza %26ko igoera oso handia izan da kontsumorako kredituen kontratazioan, jarduera horretan merkatu kuota hazi egin baita, aurreko ekitaldikoaren aldean.

Kutxabank Kreditek 24.500 milioi euro jarri ditu merkatuan, aurrez onartutako mailegu pertsonaletan, sailkatutako 1,25 milioi bezero ingururentzat. Mailegu horiek erraz kontratatzen dira eta 40.000 euro arte iritsi daitezke bezero bakoitzeko.

Gainera, nabarmen hobetu da kontsumorako maileguak Online Bankaren bidez kontratatzeko aukera, bezeroarentzako nabigazio azkarragoa eta erosoagoa lortu delako. Orain, bezeroak informazio pertsonalizatuagoa lor dezake eta esanguratsu murriztu onarpena lortu eta erosketak ordaintzeko behar duen denbora.

‘Kutxabank Kredit’ erakundearen helburua, Euskadin, mailegu pertsonalen merkatuan duen lidergoa sendotzea da eta bere barneratze-maila handitzea, EAEtik kanpoko eremuetan. Bere erronka estrategikoek, halaber, merkatu-kuotaren hazkundea finkatzen dute eta bezero berri potentzialekiko kontaktu-bideak garatzea. Zentzu horretan, arreta berezia emango dio gazteen finantzaketa-beharrizanei erantzuteari, esaterako, autoa erosi nahi dutenean edo etxetik kanpora bere kabuz bizi nahi dutenean.

Aurreikuspena

‘Baskepensiones’ sistema indibidualeko liderra da, BGAEen orotarako ondarearen %40 eta 280.000 bazkidetik gora baitu

Aurreikuspen produktuek bilakaera positiboa izan dute, nahiz eta ken daitekeen zenbateko maximoa murriztu den eta araudian zenbait aldaketa egin diren. Sektorearen aurreko postuetan kokatzen diren errentagarritasunak ditu eta Baskepensionesen ondarea %5,3 hazi da, 5.210 milioi euroraino, eta Pentsio Planak 843,5 milioi euroraino iritsi dira, hau da, %14,9ko igoera.

‘Baskepensiones BGAE’k lidergo egoera sendotu du, sistema indibidualean, bai partaide kopuruarengatik, 280.000 bazkide baino gehiago baititu, bai kudeatzen duen ondarean, guztiaren %40 gainditzen baitu.

2014an, sentsibilizazioa izan da Kutxabanken jomuga. Horretarako, ekarpen simulagailua abiarazi du. Tresna horrek erretirorako aurrezkia planifikatzea eta ikustea ahalbidetzen du, erraz eta intuizioz. Aurreikuspen produktuak bezero bakoitzaren igurikapen eta beharrizanetara egokitzeko ere tresna eraginkorra da, adinaren, lan-bizitzaren eta inbertsiogile-profilaren arabera.

Aurreikuspen-produktuen eskaintza zabaldu egin da xede-errentagarritasunaren plan erakargarriei esker eta ezohiko interesa ematen duten gordailuekin uztartzeko aukerari esker.

Aseguruak

Aseguruen merkaturatzeak hobekuntza eta abantaila garrantzitsuak sartzen jarraitu du, erakundeak jarduera horren aldeko apustua egin du-eta

Bezeroei atentzio integrala emateko ikuspegiaren ildotik, Kutxabankekin lotura maila handia mantentzen duten bezeroak saritzeko estrategiari eutsi zaio. Etxebizitza, auto edo bizi aseguru berriak kontratatu dituztenek zenbait abantaila lortu dute, esaterako, deskontu esanguratsuak, diru-sarrerak Kutxabanken helbideratzeagatik eta bere aseguruen erabiltzaileak izateagatik.

Beste berrikuntza bat Sanitasen mediku-asistentzia eta osasun aseguru pribatuak Euskaditik kanpo merkaturatzea izan da. Proiektu hori urrats erabakigarria da Finantza-talderako aseguruen arloko bere eskaintza zabala osatzeko. Izan ere, Sanitas da konpainia liderra mediku-asistentzia eta osasun aseguru pribatuetan Espainian, ia 2 milioi bezero du, 517 ospitale eta osasun-zentro, osasun arloko 27.279 profesional eta bezeroak artatzeko 193 bulego.

Ordainbideak

Araban ‘contactless’ ezartzea arrakasta izan zen, Bizkaira eta Gipuzkoara hedatu baino lehen

Behin produktuen bateratzea eta txartelen irudia osatu ostean, contactless ekimena merkaturatu zuen Kutxabankek, VISArekin elkarlanean.

Ekimen hori garatzeko, Arabako bere bezero guztien txartelak berritu zituen eta ‘ukitu gabe’ funtzionaltasuna dutenek ordezkatu zituzten txartel zaharrak. Txartel berritzaile horiek ohikoek zituzten segurtasun maila berberak dituzte, eta ordainketa-transakzioak askoz azkarrago burutzea ahalbidetzen dute. Horrela, Kutxabanken contactless orain arte ‘plastikozko dirua’ erabiltzea ohikoa ez zen sektoreetan erabil daiteke. Kutxabanken kreditu-txartelen abantaila askotariko bat, saltokietan nahiz Online Bankaren bidez egindako erosketen ordainketa epe erosotan geroratzea ahalbidetzen duela da, beti ere, behin eragiketa onartu ondoren.

Taldeak, ekitaldi osoan, zenbait kanpaina abiarazi ditu, finantza-txartelen bidez kontsumoa sustatzeko. Txartel horien bidez erosketak egin dituzten pertsonek oparien eta bidaien zozketan parte hartu ahal izan dute, eta puntu eta oparien katalogo bateratua baliatu ahal izan dute

Kutxabank txartelek mantenu kuota oso lehiakorrak dituzte, hobari berezidunak loturadun bezeroentzat. Era berean, iruzurraren aurkako neurri ugari dituzte, telefono bidezko alerta zerbitzua doan eta estaldura zabaleko aseguruak dituzte. Kutxabank Taldeak1,9 milioi txartelez osatutako parkea du gaur egun.