K Kutxabankeko markaren simboloa

Bulego sarea

Bezeroak ezagutzera bideratutako bulegoak

Traspaso eta transferentzien %70etik gora Online Bankaren bidez egiten dira, bezeroen %53k erabiltzen baitu sistema hori

Arreta pertsonalak, hurbilak eta zuzenak definitzen du Kutxabanken bulego-eredua. Kudeatzaile adituen lehentasuna euren bezeroen epe ertain eta luzerako beharrizanak ezagutzea da, horrela, pertsona bakoitzak behar dituen aurrezki eta finantzaketa irtenbide onenak zehazteko, irtenbide operatiboetatik haratago.

Kutxako eragiketa-mota guztietarako, Kutxabanken bezeroek orotarako kutxazainak dituzte, zenbait eragiketa egitea ahalbidetzen dutenak, erosotasun, segurtasun eta arintasun osoz.

2014ko itxieran, Kutxabankeko kutxazain sarea 1.632 unitatek osatzen dute, eta horietatik, 159 orotarakoak dira. Gainera, bulego sareak 523 libreta eguneragailu ditu guztira. Autozerbitzurako gailu horiek 2014 eragiketa burutu dituzte, 80 milioi euroko balioaz orotara.

2014an ahalegin handia egin da EAEko bulego guztiek izan ditzaten gutun-azalik gabeko diru-sarrerak ahalbidetzen duten kutxazainak. Izan ere, diru-sarrera horiek berehala geratzen dira baliozkotuta eta eskuragarri. Barik, Mugi eta Bat garraio-txartelak ere birkarga daitezke edozein kutxazain egokitutan. Ikusmen desgaitasuna duten pertsonek badituzte, gainera, ahotsaz diharduten kutxazain berriak.

Online Bankaren eta Banka Mugikorraren etengabeko bilakaerak bere bezeroekin etengabeko hartu-emana izatea ahalbidetzen dio Kutxabanki; bezeroek ia-ia bulego osoa baitaramate poltsikoan. Azken teknologiei esker, ohiko banku kudeaketak gero era errazagoak eta egingarriagoak dira, eskuko telefonoen eta tableten bidez, eskura baitako Android nahiz iphone eta ipaderako aplikazioa.

Etengabeko hobekuntza prozesu horretan, Kutxabanken Online Bankak hainbat erraztasun eratu ditu maileguak eta gordailuak kontratatzeko, zabaldu egin du kontuei buruz eskura dagoen informazioa eta eskubideen kobrantzarako aukera berriak ditu kapital zabalkundeetan. Halaber, sinplifikatu egin da sortak bidaltzeko prozedura enpresetarako, eta eskuko telefonotik berehala transferi daiteke dirua, baita erreziboak itzultzea eta nazioarteko baloreekin eragiketan egitea ere.

Gero eta bezero gehiagok dute konfiantza Online Bankaren erabil aniztasunean eta segurtasunean: Kutxabanken bezero partikularren %53k dute kontratua Urruneko Bankarekin; 3,3 milioi konexiotik gora burutzen dira hileko eta traspaso nahiz transferentzien %70etik gora egiten dira kanal horren bidez.

Erabiltzaile gehienak ordenagailu bidez konektatzen dira, %33k, ordea, smartphonak edo tabletak erabiltzen dituzte Banka Mugikorrera sartzeko. Urte osoan, 150.000 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute ‘app’ delakoa.

Kontsumoaren berpiztea eta gune nahiz ekitaldi gehiago Kutxabanken ‘ticketing’ sisteman sartu izanak fakturazioaren hazkunde esanguratsua ekarri du, Finantza-taldearen sarreren salmenta-sisteman, igoera %29ra iritsi baita iazkoaren aldean. Internet izan da biderik erabiliena kultura eta kirol ikuskizunetarako ticketak erosteko. Gainera, Kutxabanken Banka Mugikorrak aplikazio berezia sartu du 2014an, jarduera kulturalen bilaketarako eta sarrerak erosteko.

Bulego sarea – Bulego-motaren arabera
Kutxabank TALDEA Kutxabank CajaSur
- Xekekako sarea eta Hedapen bulegoak 1.007 661 364
- Enpresa eta Erakunde bulegoak 18 14 4
GUZTIRA BULEGO MOTAREN ARABERA 1.025 675 368
Bulego sarea - Autonomia Erkidegoen arabera
Kutxabank TALDEA Kutxabank CajaSur
Andaluzia  AE 364 - 364
Kordoba 152 - 152
Jaen 63 - 63
Andaluziako gainontzekoa 150 - 150
AragoiAE 10 10 -
Kantabria  AE 13 13 -
Gaztela-Mantxa  AE 6 6 -
Katalunia  AE 34 34 -
ErrioxaaAE 7 7 -
Madrid AE 85 85 -
Murtzia  AE 4 4 -
Extremaduraa 10 - 10
Nafarroa  AE 10 10 -
Euskal Autonomia Erkidegoa 418 418 -
Araba 80 80 -
Bizkaia 208 208 -
Gipuzkoa 130 130 -
Asturias AE 3 3 -
Galizia AE 10 10 -
Gaztela-Leon  AE 14 14 -
Valentzia AE 41 41 -
Frantzia 5 5 -
GUZTIRA 1.025 661 364