Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen azterketa
Norberaren baliabideak
Oraindik ere erakunde kaudimentsuena da, Core Tier I %14,6koa izanik eta Core Capital I ‘fully loaded’ %14,3koa
Kutxabank Taldearen Ondare garbia 5.338 milioi eurokoa izan zen 2015 ixtean, aurreko ekitaldia itxi zenean baino %6,2 gehiago, norberaren fondoak %2,4 hazi zirelarik. 2014. urtean, kapitalari buruzko araudi berria (CRD IV / CRR) sartu zen indarrean, Basilea III-ko akordioak Erkidegoko araudian barne hartuz. Araudi berria zorrotzagoa da kapital kopuruari eta horren kalitateari dagokionez. Horri lotuta, Taldearen kaudimen-ratioa 2015 ixtean sektore horretako onenak izan ziren: %14,71eko Core Tier I eta, guztira, %14,61eko kaudimen koefizientea. Emaitza sendo horiei esker, finantza-sistemako erakunderik kapitalizatuenen artean dago oraindik Kutxabank Taldea. Eta hori lortzeko ez du laguntza publikorik eskatu, kapitala erakarri edo tresna hibridoak jaulki behar izan, ezta bezeroen artean ere. Gauzak horrela, 2015ean Europako Banku Agintaritzak egindako Gardentasun Ariketako emaitzei erreparatuta, kaudimenari dagokionez Espainiako finantza-sektoreko buru izan da berriro ere Kutxabank.
2015eko abenduan aditzera eman zen Europako Banku Agintaritzak hark gainbegiratzen dituen erakundeei eskatzen dien CT1 kapitala. Kutxabanken kasuan zenbateko hori %9,05 da, Espainiako finantza-erakundeen bigarren txikiena. Hortaz, Espainiako finantza-sisteman koltxoi ekonomikorik zabalena du Taldeak.
Mila € | 2015 | 2014 | Δ% |
---|---|---|---|
Norberaren fondoak | 4.757.984 | 4.646.848 | 2,4 |
Kapital soziala | 2.060.000 | 2.060.000 | 0,0 |
Erreserbak | 2.558.016 | 2.449.023 | 4,5 |
Taldeari egotzitako emaitza | 218.782 | 150.325 | 45,5 |
Konturako dibidendua | (78.814) | (12.500) | 530,5 |
Balorazioagatiko doikuntzak | 568.359 | 365.352 | 55,6 |
Gutxiengodunen interesak | 11.262 | 12.295 | (8,4) |
Ondare garbia | 5.337.605 | 5.024.495 | 6,2 |