Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen azterketa
Salgai dauden finantza-aktiboak
Halaber, Kutxabank Taldearen finantza-aktiboen zorroa 7.000 milioi eurokoa izan da gutxi gorabehera. Horietatik 3.800 baino gehiago errenta finkoko tituluei dagozkie. Errenta aldakorreko tituluen artean, Partaidetuen zorroa da azpimarratzekoa, energiaren eta komunikazioen sektoreetan nabarmendu dena, batik bat. Tokiko industria eta gizartearekin hartua duen konpromisoaren isla da zorro hori. Inbertsioek, oro har, izaera estrategikoa dute, egonkor bilakatzeko helburu argiarekin. Hala ere, zorroa etengabe berrikusten da, parte hartzen duen proiektuen zikloen erritmo berean. Horren ondorioz, zorroak guztira %8,7 egin du behera 2015ean, batez ere zorra ordezkatzen duten baloreak mugaeguneratu direlako eta Partaidetzak gutxitu direlako. Azken partida horrek, lehenago ere adierazi dugun bezala, Euskaltel, S.A Burtsara irtetearen eragina izan du, izan ere, enpresa horretako akziodun nagusietako bat da Kutxabank Taldea. Hala ere, %4,3ko hazkundea izan du Beste kapital-tresna batzuk izeneko partidak. Inbertsio berriei ordez, errenta aldakorreko zorroa errebalorizatu izanari zor zaio hori, batik bat. Seihilekoaren amaieran, errenta aldakorreko zorroaren gainbalio gordina 580 milioi euro baino gehiagokoa zen, eta kotizatutako partaidetuen zorroaren gainbalio gordina, berriz, 250 milioi eurotik gorakoa.
Mila € | 2015 | 2014 | Δ% |
---|---|---|---|
Beste finantza-aktibo batzuk arrazoizko baliodunak galeretan eta irabazietan aldaketak | 38.380 | 44.910 | (14,5) |
Saldu daitezkeen finantza-aktiboak | 6.265.433 | 6.790.040 | (7,7) |
Zorra ordezkatzen duten baloreak | 3.870.764 | 4.494.387 | (13,9) |
Beste kapital tresna batzuk | 2.394.669 | 2.295.653 | 4,3 |
Epemugako inbertsio zorroa | 44.142 | 44.048 | 0,2 |
Partaidetzak | 499.297 | 618.212 | (19,2) |
FINANTZA-AKTIBOEN ZORROA | 6.847.252 | 7.497.119 | (8,7) |