Jarduera ekonomikoa
Marketin eta sustapen ekintzak / marketin arduratsua
Kutxabankek merkaturatutako produktu eta zerbitzu guztiak agintari eskudunek onartu dituzte lehenengo (CNMVk, Espainiako Bankuak, Aseguruen Zuzendaritza Orokorrak, Eusko Jaurlaritzak…). Publizitate kanpainek ere Autokontroleko arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzte. Lehen kasuan zein bestean, iritzi publikoak eta Bankuko interes-taldeek ez dituzte zalantzan jarri.
Zentzu horretan, 2013ko irailean, Produktu Berrien Batzordea martxan jarri zen bankuan. Horren helburua produktu eta zerbitzuei oniritzia ematea da, egokitzat jotzen direnean.
Bestetik, Komunikazio Komertziala Autoerregulatzeko Elkarteari atxikita dago Kutxabank, bere publizitate eta merkataritza politiketan legearen, sektorearen printzipio nagusien eta, bereziki, erakundearen printzipioen arabera jarduteko helburuz.
Banku zerbitzu eta produktuen publizitatea arautu eta kontrolatzearen gaineko EHA/1718/2010 Agindua onartzearen eta garatzen duen 6/2010 Zirkularraren ondorioz. Zirkular berri honi erantzuteko eta bere araudi-konpromisoak edo publizitate-kode mendean onartutakoak babesteko helburuz, Kutxabankek Autokontrolarekiko harremana sendotu egin du, copy advice edo aldez aurreko txostenen erabilera trinkoaren bidez bere publizitate kanpainetarako.
Jarraian xehatzen dira finantza produktu eta zerbitzuei buruzko informazioarekin zerikusia duten erreklamazio eta zigorrak:
FINANTZA PRODUKTU ETA ZERBITZUEKIN BATERA DOAN INFORMAZIOARI EGIN ZAIZKION ERREKLAMAZIOAK ETA ZIGORRAK | 2013 | 2014 | 2015 |
---|---|---|---|
Publizitateari dagokionez SACen jasotako erreklamazio kopurua | 0 | 4 | 0 |
Publizitateari dagokionez Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzuari aurkeztutako erreklamazio kopurua | 0 | 0 | 0 |
Espainiako Bankuak Kutxabanken alde ebatzi duen erreklamazio kopurua | 0 | 0 | 0 |
Sustapenetako produktuen informazioari eta etiketatzeari dagokienez SAC zerbitzuak bideratutako kexa / erreklamazio kopurua | 0 | 10 | 0 |
2015. urtean, kexa bakarra jaso da publizitatearen arloan, eta horren arrazoia ez zen arauak bete ez izana, baizik eta babesletza kontua.