Jarduera ekonomikoa
Berrikuntza produktuetan eta prozesuetan
Aurrerapen teknologikoek aldaketa mordoa eragin dituzte pertsonok beraien artean eta enpresekin harremanetan egoteko ditugun ohituretan, baita enpresek beraien artean ere. Eta, noski, Kutxabankek harremanetan egoteko bide berri horiekin bat egin du, bere bezeroei laguntza eskainiz eta haien oraingo zein etorkizuneko beharrei erantzunez.
Aldaketa hori dela eta, etengabe berritzeko erronka du Kutxabankek, eta horri aurre egiteko aukera teknologiko berriak gehitu ditu. Haien bidez, bezeroek erraztasun eta erosotasun osoz egin ditzakete eragiketak, erosoen iruditzen zaion kanala eta gailua erabiliz, eta berak nahi duen unean.
Gaur egun, Kutxabankeko bezeroen %29k Internet erabiltzen du soilik, edo hori da beren lehentasunezko kanala, ohiko finantza-eragiketak egiteko. Eta kopurua egunero areagotzen da. Bezeroak erosotasunari ematen dio garrantzia finantza kontuei dagokienean.
2015ean, Bankuak ‘appatxas’ izeneko aplikazioa merkaturatu du. Aplikazio horretaz baliatuz, bezeroek mugikorreko kontaktuak bakarrik erabiliz egin ditzakete ordainketak, mugikor batetik bestera, eta dirua berehala transferitzen da.
Horrez gain, ‘Kutxabank Sticker’ izeneko tresna ere sortu du. Gailu mugikorrera itsatsi eta contactless teknologiari esker erosotasun osoz egin daitezke zenbait eragiketa, adibidez, dendetan ordaindu eta gure kutxazainetan dirua atera. Dagoeneko 10.000 bezero inguruk erabiltzen dute sistema hori egunetik egunera.
Beste alde batetik, ‘V.me’ zorro digitala merkaturatu da 2015ean, eta jarraian ‘Iupay’ izenekoa ere bai. Horien bitartez, Internet bidezko erosketak egin daitezke Europako 40.000 denda baino gehiagotan, segurtasun eta erosotasun osoz.
Finantzazkoak soilik diren produktu berritzaileei dagokienez, Kutxabank izan da Estatuko lehen erakundea bonu sozialki arduratsuak jaulkitzen, baliabide ekonomiko gutxi dituztenei zuzenduak, etxebizitza publikoak erosteko, alokatzeko eta sustatzeko maileguei lotutakoak.
Jaulkipenak harrera ezin hobea izan zuen, izan ere, guztira 1.000 milioi euro esleitu ziren halako zeluletan (inbertitzaile instituzionalek erosi zituzten), Europa erdiguneko inbertsio-fondo espezializatuak barne.