K Kutxabankeko markaren simboloa

6. Jarduera ekonomikoa

6.4. Berrikuntza produktuetan eta prozesuetan

Banka erabateko aldaketa digitalean dago. Prozesu horrek bezeroen erosotasun, soiltasun eta berehalakotasun itxaropenei erantzuten dieten zerbitzu eta tresna berriak eskatzen ditu.

Pertsonen artean eta enpresekin erlazionatzeko moduak, aldaketaren abiadurak eta erabiltzaileak eta teknologia berriak integratzeko erraztasunak eragin handia dute bilakaera horretan. Esperientzia digitalera ohituta daude, eta laguntza proaktibo eta pertsonalizatu handiagoa eskatzen dute urrutitik egindako kudeaketetan.

Horregatik, agenda digitala eta kalitatea, erosotasuna eta zerbitzua hobetzeko helburuarekin teknologia berriak erabiltzea da Kutxabank Taldearen lehentasun nagusietako bat.

2017. urtean hainbat irtenbide eta ekimen atera dira, bezeroarengana hurbiltzeko helburuarekin, erlazionatzeko modu berrietara egokituz, haiek hartutako erabakietan lagunduz, gaur egungo eskaerei erantzunez, esperientzia pertsonalizatu onarekin eta bere bizitza-estilora egokituz (beti konektatuta).

Etengabeko berrikuntza hori nabarmenki gertatzen ari da ordainbideetan. Horietan, Internetera konektatuta dagoen smartphoneak ia unibertsala den erabilgarritasuna eskaintzen du.

Kutxabank Taldeak mugikorretarako aplikazioa hobetzen jarraitu du. Aplikazioak hainbat eragiketa egiteko aukera ematen du, hala nola aztarna digitalarekin edo aurpegia ezagutuz sartzea, mailegu pertsonalak formalizatzea, txartelekin egindako ordainketak geroratzea, traspasoak eta transferentziak formalizatzea, saltegietan ordainketak egitea, telefono mugikorraren kamera digitalaren bidez ordainagiriak ordaintzea, postontzira sartzea edo baloreak salerostea.

Aplikazio mugikorretik bertatik txartelak askatasun eta autonomia osoz "piztu eta itzal" daitezke, haien segurtasun-mugak kudeatu, edo kreditu-muga handitu.

Horrez gain, partikularren artean ordainketak egin daitezke, Bizum bidez, edo zuzenean telefono mugikorraren bitartez ordaindu, NFC duten Android telefonoen bidez.

Halaber, elkarrizketa digitalak barne hartu dira kanalen prozesu desberdinetan, "bezeroaren ahotsa" entzuteko, eta online laguntza-sistemak, ohiko galderak eta txata sartu dira.

Horrela, eragiketak online nagusiki egiten dituzten bezero kopuruak etengabeko hazkundea izaten jarraitzen du. Kutxabank Taldearen bezeroen % 34,3 dagoeneko bezero digitalak dira, eta bisiten % 66 gailu mugikorretatik egiten da.

Halaber, nabarmendu behar da gero eta handiagoa dela kanal digitalek negozio trafikoa eta bolumena lortzeko egindako ekarpena, esaterako hipoteken esparruan. Horretan ‘Kutxabank etxebizitza gida’ interaktiboa abian jartzeak lagundu du.

Horrez gain, enpresetarako "Magazine Kutxabank Empresas" izeneko bloga abian jarri da, eta bere helburua sektorearekin zerikusia duen informazio interesgarria ematea da. Eta enpresetarako online Bankak, etengabe aldatzen ari denak, berritasun garrantzitsuak barne hartzen du arlo hauetan: confirming, nazioarteko merkataritza edo ordainagirien kudeaketa besteak beste.