Lan ekonomikoa
Kutxabanken Taldearen negozio eredua
Kutxabank eta Cajasur
Kutxabank eta Cajasurren negozio ereduek bankuko negozioetan jartzen dute arreta, merkatuko kuota altuko retail tokiko frankizien ustiapenean, partikularren eta ETEen negozioan oinarrituta funtsean, baina Banku Pertsonala eta Banku Pribatua ahaztu gabe. Euskadin eta Kordoban jarduten dute gehienbat, eta presentzia nabarmena du Estatuko beste hainbat zonatan.
Merkatuko arrisku maila baxuko entitatea da, gehienbat, ETEak eta partikularrak finantzatzeko beharretan zentratutako negozio eredua delako. Lehiakortasun maila altua emaitzen kontuaren kalitate onean oinarritzen da, bankuen negozio tipikoaren mendekoa.
Finantza indarreko eta kreditu kalitate handiko ereduari eusten dio, zienak arrisku esparruan proposatutako kapital eta helburuen betekizunak betetzen dituen.
Baldintza horietan oinarrituta, Kutxabankek krisialdia laguntza publikorik gabe gainditu du. Gainera, sektorearen bihurketan modu nabarmenean lagundu du, 2011n Cajasur Taldean sartzea (Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Córdoba zena), SAREBen parte hartzea eta berme funtsen eta ebazpenetan esku hartzea barne. Horrez gain, uneoro lagundu die erakundeei, enpresei eta familiei, haiek finantzatzeko.
Kutxabankek iragan historiko luzea du, Aurrezki Kutxei lotua, egun Banku Fundazio, Taldearen jabetzari eusten diotenak.
Hori guztia dela eta, banku bakarra da nolabait, Erantzukizun Sozial Korporatiboan liderra, emaitzen zati handi bat -2018an lortutako onuraren % 50- dibidendu sozialari zuzentzen dio BECk zehaztutako kapitalen betekizun guztiak betetzen dituela.
Jarraian, negozio ildo bakoitzaren zorroen portzentajeak bildu ditugu, zonetan bereizia:
KUTXABANK ETA CAJASUR BANKU KOMERTZIALA Kudeatutako negozioaren bolumen osoa (Milioika eurotan) |
% NEGOZIOA ZONEN ARABERA | |||||
---|---|---|---|---|---|---|
EUSKADI | ANDALUZIA | HEDAPENA | ||||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | ||||
2016 | 98.033 | 9,55 | 34,18 | 19,96 | 17,28 | 19,03 |
2017 | 99.792 | 9,42 | 34,35 | 19,64 | 17,10 | 19,48 |
2018 | 100.817 | 9,27 | 34,45 | 19,57 | 17,27 | 19,45 |
*Kutxabank banakoen eta banako CajaSurren baturaren emaitzak.
KUTXABANK eta CAJASUR handizkako negozioa (*) Kudeatutako negozioaren bolumen osoa (milioika euro) | |
---|---|
2016 | 9.622 |
2017 | 8.065 |
2018 | 7.044 |
(*) Handizkako Negozioa Finantza Merkatuak eta Partaidetza Negozio gisa, enpresetako partaidetzen salmenta eragiketak eta BBK Gestión-en jarduera barne.
** Kutxabank banakoen eta banako CajaSurren baturaren emaitzak.
Fineco Taldea
Finecoren negozio ereduak milioi erdi euro edo gehiagoko ondarea duten bezeroen ondarea kudeatzeko negozioan jartzen du arreta, baina inbertsio bolumen txikiagoko bezeroei ere eman ahal izango die zerbitzua, potentzial handia badute.
Euskadin, Nafarroan, Madrilen, Andaluzian eta Mediterraneo inguruan jarduten dute gehienbat, eta presentzia nabarmena du Estatuko beste hainbat zonatan.
Finantza merkatuen martxak eragina duen entitatea da, baina bezero gehienen profil kontserbadorea dela eta, arrisku hori nahiko arintzen da. Lehiakortasun maila handia langileen errotazio txikiaren bitartez lortzen du, eta baita kudeaketan (produktu diferentzialekin, kudeaketa programatuko produktuen sorta esaterako) zein bezeroen hurbileko etengabeko aholkularitzan ibilbide luzeko esperientziaren bitartez ere. Horrez gain, langileen zati handi bat konpainiako akziodunak izateak interesak lerrokatzen ditu eta konpromiso maila handiagoa ematen die enpresaren bilakaerarekin.
Finantza sendotasun ereduari eusten dio, kapitalaren eskakizunak beteaz.
Oinarri horiekin, Finecok laguntza publikorik gabe gainditu du krisialdia, eta hazkuntza zifra oso nabarmenak lortzen ari da gero eta lehiakorragoa den ingurunean. Bezeroek eskatuta administratutako ondareen kudeaketa arduratsuarekin, uneoro lagundu die erakundeei, enpresei eta familiei, enpresa eta bizitza helburuak lortzen.
Finecok hogeita hamar urtetik gorako historia du eta 1989an sortutako balioen eta burtsen sozietate eta agentzietatik bizirik iraun duten gutxienetako bat da, garai berriei egokitzeko eta bezeroek oso ongi baloratzen duten zerbitzua dela agerian utziz.
Hori guztia dela eta, entitate berezia da, eta Kutxabanken atal gisa, bere onurekin taldearen dibidenduei laguntzen die, eta matrizeari BCEK ezarritako kapital betekizun guztiak betetzen laguntzen die.
Esan beharra dago Fineco Nazio Batuek sustatutako inbertsio arduratsuko printzipioekin konpromisoa duen erakundea da UNPRI ekimenaren arabera eta, horregatik, hurrengo konpromisioa hartzen dugu:
- ESG gaiak inbertsioekin lotutako gure analisi eta erabakiak hartzeko prozesuetan barneratzea.
- Aitzindariak izatea ESG gaiak gure jabetza praktika eta politika berrietan barneratzeko.
- Inbertsioak jasotzen dituzten entitateek ESG gaien zabaltze gardena bilatzea.
- Printzipioak onetsi eta aplikatzea sustatzea inbertsioen sektorean.
- Elkarrekin lan egitea Printzipioak aplikatzen den bitartean gure eraginkortasuna hobetzeko.
- Gure jardueraren eta Printzipioak aplikatzean aurrera pausoen berri ematea.
2018An zehar ESG irizpideak bere inbertsioetan barneratzearekin lotuta egiten ari diren praktikekin eta aurrerapenekin lotutako aurrera pausoen lehenengo txostena egiten ari da. “Strategy and Governance” eremuan PRIk emandako nota “A” izan zen.
Gainera, Finecok Bizkaiko Foru Aldundiaren aholkulari gisa jardun du “Biscay ESG Global Summit” delakoaren antolaketan (2017, 2018). Halaber, Deustuko 2017ko “ESG Investment and Finance Summer Programme” izeneko Business School udako ikastaroa antolatzen lagundu du. Bi ekimenak Inbertsio Arduratsuko Printzipioak sinatzearekin bat datoz.
Kutxabank Gestión
Kutxabank Gestiónen negozio eredua inbertsio kolektiboko ibilgailuen kudeaketan eta administrazioan oinarritzen da retail bezeroari Kutxabanken taldeko sarearen bitartez banatuko dena gehienbat.
Espainian % 4,5etik gorako merkatuko kuota du, Euskal Autonomia Erkidegoan kuota eta bolumen oso garrantzitsua du, talde osoaren presentziarekiko simetrikoa, eta Estatuko beste zona batzuetan ere badu presentzia, eta hazkuntza handiena haietan ari da lortzen azken urteotan.
Hornitzailearen gertutasunean, gardentasunean eta etengabeko laguntzan oinarritutako eredua da, produktua bezeroari modu gardenago eta efizienteagoan heltze aldera.
Taldeko inbertsioko ibilgailuen saldoen gaineko kudeaketa komisioak kobratuz lortzen dira diru-sarrera gehienak, eta gasturik handiena haien sareen bitartez gure produktuak banatzeagatik gure banatzaileei ematen zaien ordainsaria da.
Mifid 2 araudiak aldaketa handia eragin du bi parametroetan, 2018an kobratutako komisioetan, eta ordaindutako banaketa gastuetan.
Gainera, ibilgailu instituzionalen kudeaketako eta kontroleko zerbitzuak ere ematen dituzte.
Bestetik, aipatu beharra dago Kutxabank Gestiónek ere, Finecok bezala, UNPRI ekimenaren arabera, erantzukizun sozialeko inbertsio printzipioak sinatzen dituela.
Kutxabank Gestiónen ASG irizpideen inguruko 2018ko jarduera nagusia inbertsio arduratsuko printzipioarekin bat datozen inbertsioen gidalerroak diseinatzean, bozkatzeko gidalerro aktiboak zehaztean eta inbertitzen dugun konpainiekin elkarrizketa aktiboko gidalerroak zehaztean datza.
2018an, Kutxabank Gestión erantzukizun sozialeko inbertsioarekin lotutako hainbat ekitalditan hartu du parte, besteak beste::
- Biscay ESG Summit (Bilbao).
- Seminario Allianz AM (Frankfurt).
- Safra Sarasin AM lan saioa (Zurich).
- Inverco lantaldea.
Bukatzeko, 2-3 urterako ISR eremuko ekintza plana diseinatu da, eta horrek aurretik aipaturiko puntuak garatzeaz gain (inbertsio politika, bozketa politika eta eztabaidatze politika), barneko zein kanpoko prestakuntza eta komunikazio planak ere hartzen ditu.
Kutxabank Seguros
Kutxabank Aseguruek bankuko aseguruen eredu “purua” dute, zeinak, Kutxabank eta Cajasur bulegoen sarearen bitartez, bi banku entitateen produktuen katalogoa osatzen duten aseguruak saltzeko helburua duten.
Bizitza aseguruaren kasuan, negozio ildo nagusia Banakako Bizitza Arriskua da. Proiektu horren inguruan eraiki da merkataritza apustua eta garapenekoa, eta egungo eta azken negozio planen oinarria da. Vida Riesgo Individual delako aseguruaren barruan, mailegu pertsonalei edo hipoteka maileguei lotutako bizitza aseguruak eta Kutxabank Taldeko bezeroen sareari haien babes beharrei erantzuteko saldutako beste aseguruak ere sartzen dira.
No Vida aseguruari dagokionez, produktuen eskaintzak etxeko arrisku anitzeko aseguruak, ordainketak babesteko aseguruak eta ehorzketa aseguru hartzen ditu. Etxe aseguruari eta ordainketen babesari dagokienez, hipoteka maileguekin eta mailegu pertsonalekin konbinatutako aseguruak hartzen ditu eskaintzak, bigarren kasuan gehienbat, eta baita konbinatu gabeko beste produktu batzuk ere. Duela gutxi aseguruen eskaintzan sartu dugun ehorzketa asegurua saltzeak ere du lehentasuna.
Kutxabank Aseguruek No Vidaren beste hainbat aseguru ere banatzen dituzte beste aseguru etxe batzuekin banatzeko akordio bitartez. Hauen dira aipagarrienak: auto asegurua, osasun asegurua, merkataritza asegurua edo ETE asegurua, besteak beste.
Kutxabank Segurosen banku eta aseguru esklusiboko bi eragileren bitartez merkaturatzen dira eta, negozio estrategia bi bankuen produktuen katalogoa osatzea da, bezeroen babes beharrei erantzuna emateko.
Harri Taldea
Sozietate higiezinen negozio eredua zorroko aktibo higiezinen salmentari dago zuzenduta, haien balioa babestuz.
Higiezinen aktiboen kudeaketarako, taldeak servicingen kontratu bat du hitzartuta Neinor Homesekin, aktibo higiezinen kudeaketan espezializatutako sozietatea. Servicerrak egindako jarduera Higiezinen Negozio Arloak gainbegiratzen du. Hainbat batzordek aholkuak ematen diziote servicer horri eta hark egindako kudeaketak kontrolatzen dituzte hainbat arlotan: zorroaren balorazioa, arlo komertziala, teknikoa eta aktiboen saneamendu juridiko.
Kartera 1
Kartera 1, S.L. S.A. Gisa eratu zen 1993ko uztailaren 30ean, eta helbide soziala eta fiskala Bilbo du, Kale Nagusia Vía 30-32. 1999an, erantzukizun mugatuko sozietate bihurtu zen, martxoaren 23ko eskritura publiko bitartez. Bere xede soziala bere konturako balioen, higiezinen eta partaidetza sozialen erosketa, jabetza, gozatzea, administrazioa eta negoziazioa da.
Sozietatea Kutxabank Taldearen barruan dago, zeinak bere kapital sozialaren % 100 duen, egun 786.674 mila euro.
Gesfinor
Gesfinorren negozio ereduak arreta sozietateak administratzeari eta Kutxabank Taldea administrazio eta kontabilitate arloetan aholkuak emateari ematen die.
Gesfinor Kutxabank Taldearen partaide da, eta bere akziodun nagusia Kutxabank, S.A. Da, taldearen goiburua. Haren laguntza du negozio zifra egokia lortzeko.
Norbolsa
Norbolsa burtsa bitartekaritzan eta goi balioko finantza zerbitzuetan espezializatutako enpresa da (errenta finkoko eta aldakorreko merkatu primarioa, zorroen kudeaketa, zaintza eta likidazio globala, burtsa analisia, korporazio negozioa, jaulkipenei zerbitzua eta finantza aholkularitza.
Berariazko puntako garapen teknologikoa du finantza merkatuen arloan: Norline+ eta Norbolsa Broker sistema, informazioa unean bertan atzitzeko, kontrolatzeko, likidatzeko eta nazioko zein nazioarteko finantza erakundeen gordailua da.
Norbolsa behar bereziak dituzten erakundeetako bezeroen segmentu batzuei zerbitzuan balio erantsia emanaz inbertsio zerbitzuak ematen espezializatutako enpresa da (finantza entitate eta bankuak, inbertsio funtsen eta pentsio funtsen kudeatzaileak- BGAE, enpresak...).
Negozio ildo nagusiak
- Bitartekaritza (Errenta aldakorra):
- Espainiako Burtsaren kide eta nazioarteko merkatuetarako sarbide zuzena.
- Bezero partikularrei eta erakundeei zuzendua.
- Bitartekaritza Errenta Finkoa:
- 30 urteko eskarmentua errenta finkoko merkatuetan.
- Zerbitzu globala, likidezia eta kontrapartida bilatzea, errenta finkoko aktiboen ebaluazioa eta aholkularitza.
- Merkatu primarioa, OPVak eta bonuen harpidetza:
- Errenta aldakorreko zein errenta finkoko merkatu primarioan parte hartzea.
- Likidazio eta Zaintza Zerbitzuak:
- Nazioko eta nazioarteko likidazio eta zaintza zerbitzuen sistema integratua.
- Prozesu oso automatizatuak izanik ere, malgutasun eta moldaerraztasuna eskaintzen dutenak.
- Banku Agente Zerbitzua:
- OPVen Banku Agentea, kapital areagotzeak, dibidenduak akzioetan.
- Zerbitzu osoa: laguntza teknikoa eta legala, parte hartzaileen arteko koordinazioa, etab.
- Zorroen kudeaketa:
- Bezero instituzionalen zorroen kudeaketa: pentsio funtsak, aseguru etxeak, etab.
Gaitasunak
- Analisia:
- Analista independenteen talde trebatua, nazioko konpainietan aditua.
- Garapen teknologikoa:
- 30 urteko eskarmentua finantza zerbitzuei aplikatutako garapen teknologikoan.
- Gailu eta kanal anitzeko egikaritze, likidazio eta zaintza plataforma.
Kutxabank Jesapenak
2018an sozietateak izandako negozioaren bilakaerak argi uzten du interes tasak negatiboan jarraitzearen ondorioak zein diren, termino errealetan zein nominaletan. Finantza merkatuen egoera egokia da sozietatearen jarduera garatzeko arriskuaren aldetik, baina, egun, matrize sozietatearen finantzazio gidalerroak dira jarduera zehazten dutenak.
Bankuen arteko merkatuko kurbaren osotasunean interes tasa negatiboak orokortzeak eta egonkortzeak zailtasun handiak ekarri ditu ordaindukoak jaulkitzeko orduan, finantza produktu horretako erabiltzaileei etekin negatiboak islatzeko zailtasuna eragiten duelako.
Erakundeetako inbertitzaileei saldutako ordaindukoen batezbesteko saldoak hutsean jarraitu dute jardunaldi osoan zehar, sozietate matrizearen likidezia malguaren ondorioz finantzaziorik behar izan ez delako.
Matrize sozietatearen finantzazio gidalerroak, jaulkipen programaren berme gisa, merkatuaren egoerara eta ordaindukoen merkatuari errekurtsoa egokitzen jarraitzen du iraungitze datan salduz pasiboa jasotzeko eta repos bidez, zordunketa baliabide desberdinen btiartez epe/kostu onenen araberako gorabeheren bitartez.
Ordaindukoen reposak Kutxabanken bezero instituzionalen artean jartzen jarraitu da diruzaintzaren puntak gauzatzeko helburuarekin, baina jarduera maila ia nuluekin, bezeroei interes tasa negatibo horiek pasatzeko zailtasun handiarengatik. Jarduera eza horren ondorioz, sozietateak ezin izan ditu sortu hura mantentzeari lotutako gastu finkoen karga konpentsatzeko adina sarrera sortu.
Aipatu beharra dago, jartzeko epeak ezarrita bazeuden ere, sozietateak ez dituela bere gain hartzen interes tasen arriskuak bere balantzean, Kutxabank Jesapenakek arrisku horiek matrize sozietateari pasatzeko diseinatu delako bere kudeaketa, jarritako ordaindukoen epeak eta interes tasa berberak dituzten Kutxabankeko gordailuak kontratatuz, sozietatearentzat finantza marjinaren sorrera iturria eratzen duen diferentzial txikia salbu.
Uztailean, Kutxabank Jesapenaken ordaindukoen programa berritu zen, eta 2.000 milioi euroko mugari eustea erabaki zen (2012an murriztu zen), nahikoa zela ikusi baitzen aurreko urteetako emaitzak eta merkatuko etorkizuneko iragarpenak aintzat hartuta. Muga horri esker, jarduera ongi burutu da, erabilgarritasun tentsiorik gabe, eta, aldi berean, koltxoi handi bat izatea ahalbidetzen du, erakundeen merkatuan zein txikizkako merkatuan gerta daitezkeen ezustekoei aurre egin ahal izateko.
Ordaindukoen nominalaren ezaugarriak ez dira aldatu (1.000 euro), baina gutxienez 100.000 euroko nahitaezko baldintzari eutsi zaio, sozietate matrizearen helburua produktu hori bezero instituzionalen beharrei erantzuteko erabiltzea baita.
Kutxabankek gizarteak jaulkitako ordaindukoak jartzeko jarduerak egiten ditu, eta azken bezeroekin zehazten ditu baldintzak haien interes tasa eta epeen arabera.