Etika eta zintzotasuna
Etika eta portaera kodeak
Kutxabank eta Cajasur
Kode Deontologikoa langile eta zuzendari guztientzat aplikagarria da, beraz, intranet ezberdinetan argitaratua dago. Lanean berriak diren langileak, iristen diren unean bertan, Kode horrekin bat egiten dute.
Arlo espezifikoetako baldintzak eta arauak betetzea ahalbidetzen duten beste kode batzuk ere badaude, esaterako:
- Balore merkatuen arloan, portaeraren barne araudia.
- Kutxabank eta Cajasurren betetze funtzioaren estatutua.
- Kapital Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioaren Prebentzio eskuliburua.
- Zigor Arriskuak Saihesteko Araudia.
- Datuen babesari buruzko politikak.
- SCIIFren Barne Araudia.
- Interes gatazkei buruzko politikak.
- Funtzioak eta Zerbitzuak azpikontratatzeari buruzko politika.
- Gobernantza eta Produktuak Zaintzeari buruzko politika.
-
Inbertsio zerbitzuak eskaintzearekin lotutako politikak:
- Bezeroen Aginduen Tratamenduaren politika
- Aktiboak Zaintzeko Politika
- Aginduen Betetze Onenaren Politika - Best Execution
- Erregistroak Mantentzearen Politika
- Pizgarrien Politika
- Interes Gatazken Politika
- Funtzioak Azpikontratatzeko Politika
- Merkataritzako Politika.
- Bezeroak Sailkatzeko Politika.
Fineco Taldea
Fineco Taldeko Sozietateek Araudia betetzeaz arduratzen diren unitateak dituzte, besteak beste, erakunde osoari aholkatzeko helburuarekin.
- Portaeraren Barne Araudia.
- Araudia Betetzeko Eskuliburuak.
- Kapital Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzazioaren Prebentzio eskuliburua.
- Zigor Arriskuak Saihesteko Araudia.
- Datuen babesari buruzko politikak.
- SCIIFren Barne Araudia.
- Interes gatazkei buruzko politikak.
- Funtzioak eta Zerbitzuak azpikontratatzeari buruzko politika.
- Gobernantza eta Produktuak Zaintzeari buruzko politika.
- Inbertsio zerbitzuak eskaintzearekin lotutako politikak
Kutxabank Kudeaketa
Azaroaren 4ko 35/2003 Legeak ezarritakoa betez, Inbertsio Kolektiboaren Erakundeena, eta bere garapen arauetan, eta, aplikagarri denean, Balore Merkatuaren Legean eta bere garapen arauetan, sozietatearen Portaeraren Barne Araudiak bere jardueran zehar betetzeko portaera arau batzuk ezartzen ditu.
Arauak betetzeko Unitateak, PBAn ezarritakoaren arabera, Derrigortutako Pertsonen zerrenda bat sortu eta eguneratua mantentzen du.
Arauak betetzeko Unitateak, gainera, zorroen kudeaketaren eragiketa kontrolatzen du; horretarako, Erakundeekin eta kudeatutako zorroekin eta bezeroekin sinatutako kontratuak egiaztatzen ditu.
Hiru hilez behin, Ikuskaritza Batzordeari, pertsonen operazioen berrikusketan eta prozeduraren betetzean hautemandako gertakariak jakinarazten zaizkio. Batzordeak prozesu hauek perfekzionatzeko edo hobeto betetzeko beharrezkoak ikusten dituen neurriak proposa ditzake.
Gutxienez hiru hilez behin, kontseilari guztiei, burututako lanaren inguruan eta kontroletan hautemandako gertakariei buruz jakinaraziko zaie, idatziz. Gainera, Administrazio Kontseiluari urteko txosten bat igorriko zaio eta BMBNren esku geratuko da.
Kutxabank Seguros
Langileen portaera, derrigorrez betetzekoak diren Kode eta Araudi zehatz batzuen bitartez arautzen da. Langileei lanean hasten diren unean ematen zaizkie, eguneratuta egoten dira eta nahi dutenerako eskuragarri izaten dituzte.
- “Informatika baliabideen erabilera arauak eta DBLO betetzea” dokumentua betetzeko konpromisoa.
- 10/2010 Legeak eta 304/2014 Errege Dekretuak kapital zuritzea eta terrorismoaren finantzazioa saihesteari buruz eskatzen dituen etika estandar altuak betetzen diren adierazpena.
- Zigor Arriskuak Saihesteko Eskuliburua-Barne Araudia.
- Finantza Ohorearen eta Sendotasunaren Adierazpena.
Harri Taldea
Kutxabank eta Cajasurreko langileriaren parte den Higiezinen Negozioaren Saileko langileak banku horietan indarrean dagoen portaera kodearen menpe daude.
Sozietate higiezinetako langileei dagokienez, gaur egun, ez daukate portaera kode propiorik.
Norbolsa
Norbolsak Portaeraren Barne Araudi bat du, BMBNk onartua eta web orrialde korporatiboan argitaratua.
Araudi hau oinarritzen duten printzipioak langileriaren inpartzialtasuna, fede ona, zaintza eta diligentzia dira. Testuinguru batzuetan abstentzioa burutzea eta ez kontratatzea nabarmentzen da. Beste atal batean, Portaeraren Barne Araudiaren menpe dauden pertsonen betebeharrak, arlo bereizietako ezarpena, arlo bakoitzaren eta gainontzeko erakundearen arteko informazio eragozpenak eta arlo bakoitzeko erabaki hartzea deskribatzen dira.
Portaeraren Barne Araudia Norbolsako langile guztiek jaso eta sinatu dute.