Gobernu Korporatiboa

Erakundeko Gobernuaren egitura

Kutxabank eta Cajasur

Kutxabank eta Cajasurreko administrazioa, kudeaketa eta kontrola hurrengo Gobernu Organoei dagozkie:

Kutxabank
  • Akziodunen Batzorde Orokorra
  • Administrazio Kontseilua eta eskuordetutako batzordeak:
    • Batzorde Exekutiboa.
    • Arrisku Kontrolaren Batzordea.
    • Izendapenen Batzordea.
    • Ordainketen Batzordea.
    • Ikuskaritza eta Betetze Batzordea.
Cajasur
  • Akziodunen Batzorde Orokorra (Akziodun bakarra)
  • Administrazio Kontseilua eta eskuordetutako batzordeak:
    • Batzorde Exekutiboa.
    • Arrisku Kontrolaren Batzordea.
    • Izendapenen eta Ordainketen Batzordea
    • Ikuskaritza Batzordea

Jarraian, aipatutako Gobernu Organoen funtzio nagusiak deskribatzen dira, generikoki:

1) BATZORDE OROKORRA (AKZIODUN BAKARRA CAJASURREN KASUAN)

Batzorde Orokorra, behar bezala deitu eta osatutako akziodunen bilera da. Bertan hitzartutakoa akziodun guztientzat derrigorrezkoa izango da, disidenteak eta bertan ez daudenak barne, legeak akziodunei ematen dizkien eskubide eta jarduerei kalterik egin gabe.

Batzorde Orokorrak ohikoak eta ezohikoak izan daitezke. Ohiko Batzorde Orokorra, helburu horretarako aurrez deitua, nahitaez urtean behin elkartzen da, ekitaldi bakoitzeko lehen sei hilabeteren barruan.

2) ADMINISTRAZIO BATZORDEA

Administrazio Batzordea sozietatea zuzendu, administratu eta ordezkatzeaz arduratzen den organoa da, beti ere, Akziodunen Batzorde Orokorrari dagozkion atribuzioei kalterik egin gabe. Orokorrean, hilean behin elkartzen da.

Honela osatua dago:

Kutxabank
  • 10-20 kontseilari, Akziodunen Batzorde Orokorrak zehaztutakoaren arabera.
  • Iraupena: 4 urte (berrikuntza egon daiteke).
Cajasur
  • 5-15 kontseilari, Batzordeak erabakitakoaren arabera.
  • 6 urte karguan (berrikuntza egon daiteke)

Bi sozietateetako Administrazio Kontseiluak, bere gaitasun guztiak edo batzuk (lege eta estatu xedapenengatik edo Administrazio Kontseiluko Araudiagatik eskuordetu ezin direnak salbu), osatzen duten Batzordeei eskuordetu diezazkieke; era guztietako botere orokor edo bereziak (ordezkatzeko ahalmenarekin edo ez) emateko eta ezeztatzeko aukera ere izango dute.

Aurrekoa hala izanik, Administrazio Kontseiluak era guztietako botere orokor edo bereziak eskuordetu edo eman diezazkieke, zuzendaritzari, langile jakin batzuei edo hirugarren batzuei; kasu honetan, ekonomiarekin, ingurumenarekin eta gizartearekin lotutako gaietarako (Batzorde Exekutiboak ere, bere gaitasunen markoan, mota horretako botere orokor edo bereziak eman ditzake).

Kutxabank eta Cajasurreko Gobernu Organoen arauketa eta osaketa bakoitzaren web orrialdean ageri da, hurrengo helbideetan:

Azkenik, Kutxabank eta Cajasurreko Gizarte Estatutuetan aurreikusten denarekin bat etorriz, hurrengo kargu exekutibo edo ekonomia, ingurumen eta gizarte gaietan erantzukizuna duten kargu hauek daude, zuzenean Batzorde Exekutiboari helarazten zaizkionak:

Kutxabank
  • Lehendakari Exekutiboa (Gregorio Villalabeitia Galarraga jauna), Administrazio Kontseiluko hierarkian gainean dagoena.
  • Kontseilari Ordezkaria (Francisco Javier Garca Lurueña jauna), negozioaren ohiko kudeaketaz arduratuko da, funtzio exekutibo handienekin.
Cajasur
  • Lehendakari Exekutiboa (Miguel Angel Cabello Jurado jauna), Administrazio Kontseiluko hierarkian gainean dagoena.
  • Kontseilari Ordezkaria (Jose Alberto Barrena Llorente jauna), negozioaren ohiko kudeaketaz arduratuko da, funtzio exekutibo handiekin.


Administrazio Kontseiluak, urtero, Administrazio Kontseiluko Lehendakariaren jarduera ebaluatzen du eta, Kutxabanken kasuan, Kontseilari Ordezkariarena. Cajasurrek oraindik ez du bere Kontseilari Ordezkariaren jardueraren ebaluaziorik egin, izan ere, kargu hori 2018ko bigarren seihilekotik aurrera du. 2019ko ekitaldirik aurrera ekingo zaio bere funtzioen jarduera ebaluatzeari.

Kartera 1, S.L.ko Administrazio Kontseiluaren osaketa, Kutxabank, S.A.ko Batzorde Exekutiboaren berdina da.

Grupo Fineco

Fineco Taldearen administrazioa, kudeaketa eta kontrola –bakoitzaren gaitasunen arloan– sozietate bakoitzaren Akziodunen Batzorde Orokorrari (edo Akziodun Bakarrak) dagozkio; bakoitza bere Administrazio Kontseiluarekin eta Izendapenen eta Ordainketen Batzordearekin, Fineco Taldearen mailan ezarria.

Administrazio Kontseiluak Fineco Taldeko ordezkapenaren eta administrazioaren organo gorena osatzen du eta, baliozkoa den legediak eta Gizarte Estatutuek une bakoitzean ezartzen ditu bere ahalmenak. Finecoko Administrazio Kontseiluak barne funtzionamendu eta erregimen arauak zehazten dituen Araudi bat du, aplikagarriak diren lege eta estatuko xedapenen arabera, kideei aplikatu beharreko jokaera printzipioak eta eskubide eta betebeharrak zehazten dituena.

Kontseilua sozietatearen interesak eskatzen duen bezain beste eta bere funtzioak eta atribuzioak betetzeko beharrezkoa den beste elkartzen da; bereziki, sozietatearen kontuak eta hauen eboluzioa ikuskatzeko, kontrol neurriak gainbegiratzeko eta beharrezkotzat jotzen diren bestelako edozein gai lantzeko; gutxienez, hiru hilean behin elkartzen da.

Finecoko Gobernu Organoen araudia eta osaketa bere web orrialde korporatiboan jasota ageri da (www.fineco.com), Gobernu Korporatiboari eta Ordainketen Politikari dagokion atalean.

Finecoko Administrazio Kontseiluak, urtero, Administrazio Kontseiluko Lehendakariaren jarduera ebaluatzen du.

Kutxabank Kudeaketa

Kutxabankeko administrazioa, kudeaketa eta kontrola, bakoitzaren gaitasunen arloan, Akziodun Bakarrari, Administrazio Kontseiluari, Ikuskaritza Batzordeari eta Izendapenen eta Ordainketen Batzordeari dagozkie.

kutxabank Seguros

Kutxabank Aseguruetako administrazioa, kudeaketa eta kontrola Administrazio Kontseiluari, Ikuskaritza Batzordeari eta Izendapenen eta Ordainketen Batzordeari dagozkie.

Gesfinor

Gesfinorreko administrazioa, kudeaketa eta kontrola, bakoitzaren gaitasunen arloan, Akziodunen Batzorde Orokorrari eta Administratzaile Bakarrari dagozkie.

Grupo Harri

Hurrengoa da higiezinen taldeko sozietate bakoitzaren gobernu egitura:

SOZIETATEA ADMINISTRAZIO ORGANOA
HARRI HEGOALDE 2, S.A.U. Administrazio Kontseilua
HARRI IPARRA, S.A.U. Administrazio Kontseilua
HARRI SUR ACTIVOS INMOBILIARIOS, S.A.U. Administrazio Kontseilua
HARRI INMUEBLES S.A.U. Administrazio Kontseilua
CIA PROMOTORA DEL ESTRECHO S.L. Erkidetutako administratzaileak
YERECIAL S.L.. Erkidetutako administratzaileak
BINARIA XXI, S.A. Erkidetutako administratzaileak
INVERLUR GESTIÓN INMOBILIARIA I S.L. Erkidetutako administratzaileak
SEKILUR S.L. Erkidetutako administratzaileak
GOLF VALLE ROMANO S.L. Erkidetutako administratzaileak
GPS MAIRENA EL SOTO S.L. Erkidetutako administratzaileak
VIANA ACTIVOS AGRARIOS S.L. Erkidetutako administratzaileak

Halaber, Higiezinen Negozioaren zuzendariaren aldetik, Higiezinen Batzordeari eta Kutxabankeko Batzorde Exekutiboari dagozkien onarpenak jakinarazi eta eskatzen dira.

Norbolsa

Norbolsako administrazioa, kudeaketa eta kontrola Administrazio Kontseiluak burutzen ditu, hiru hilez behingo aldizkakotasunarekin elkartzen den sozietatearen gobernu organo gorenak. Gaur egungo Administrazio Kontseiluan Kutxabank, Ingeniarien Kutxa eta Laboral Kutxa daude.

Administrazio Kontseilua eta Zuzendari Orokorra dira sozietatearen zuzendaritza eta kudeaketaren azken erantzuleak, baita araudia betetzen dela gainbegiratzearen arduradunak ere.

Jarduera hauen azken erantzuleak dira:

  • Araudia betetzea.
  • Arriskuen Kontrola.
  • Kapital Zuritzearen Prebentzioa.
  • Produktuak merkaturatzeko dagoen Prozeduren gida Betetzea.
  • Bezeroaren Arreta Zerbitzua: gertakariak, kexak eta ebazpenak.
  • Portaeraren Barne Araudia betetzea (interes gatazkak, informazio pribilegiatua, etab...).
  • Merkatuaren gehiegikeria. Interes gatazkak.
  • Barne ikuskaritza

Administrazio Kontseiluaren aurkezpenaren aurretik, Zuzendaritza Batzordea (Zuzendari Orokorrak, Kontseiluko Idazkariak eta Norbolsako hainbat sailetako zuzendariek osatua) elkartzen da eta, Kontseiluak aztertu eta ebatzi beharreko betetzeari eta gainbegiratzeari buruzko txostenak eta dokumentuak heltzen die.

Kontseiluan aurkezten direnean, Zuzendari Orokorraren eta Zuzendaritza Batzordearen onespena dute.

Kontseiluko Idazkariak eta Zuzendari Orokorrak, Sozietatearen gainbegiratzeari buruzko gai guztiak Kontseiluari komunikatzen dizkie.

Kutxabank jesapenak

Kutxabank Jesapenakek akziodun bakarra du, Kutxabank, S.A. Halaber, bere Administrazio Kontseilua Kutxabankeko Batzorde Exekutiboa da eta hiru kidez osatutako Ikuskaritza Batzorde bat du.