Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen azterketa
Bezeroen baliabideak
Inbertsio-fondoak merkatuko liderrak dira, bolumenaren eta errentagarritasunaren arabera
Kudeatutako Bezeroen Baliabideak, handizkako jaulkipenak kontuan hartu gabe, 65.738 milioi eurora iritsi dira, hau da, %7,7ko gehikuntza 2018ko abenduarekin alderatuta. Bezeroen gordailuak (hipoteka-zedulak alde batera utzita) %6,4 hazi dira, ageriko gordailuen portaera bikainean oinarrituta (+%10,7). Gainera, interes-tasak gutxieneko historikoetan mantendu diren testuinguruan, bezeroek balantzetik kanpoko produktuen alde egiten jarraitu dute, errentagarritasun erakargarriagoak bilatzeko. Inbertsio-fondoei eta pentsio-planei eta BGAEei egindako ekarpen garbiak positiboan mantendu dira, eta %12,6ko eta %9,7ko hazkunde nabarmenak izan dituzte, hurrenez hurren. Horrela, balantzetik kanpoko baliabideen guztizkoa %11,3 hazi da. Ekitaldi honetan, garrantzi handia izan du, berriz ere, zorroak kudeatzeko eskuordetutako sistemak, erakundearen funtsezko tresna baita, eta jardueran hasi zeneko lehen hamar urteak bete zituen iaz. Erakundeak inbertsio- eta aurreikuspen-fondoen aldeko apustu irmoa egin du, fondo horiek kudeatzeko lan bikainarekin batera, eta horri esker, Kutxabank Taldea da Estatuko bosgarren kudeatzailerik handiena, laugarrena aurreikuspen-sistemetan eta merkatu-kuota irabazi du urtean.
Ildo horretan, saldoak balantzetik kanpoko produktuetara eraman dira nabarmen, eta ondorioz, epeko gordailuek %10,0 egin dute behera. Likidezia-tentsiorik egon ez denez, erakundearen finantzaketa-egitura orekatuta geratu da, partida hori murriztu arren eta epealdian izan diren handizkako finantzaketaren epemuga garrantzitsuak gorabehera.
(milaka euro) | 2019ko abe. | 2018ko abe. | %Δ |
---|---|---|---|
BESTE SEKTORE PRIBATU BATZUK | 42.039.670 | 39.548.975 | 6,3 |
Ageriko gordailuak | 32.451.702 | 29.316.384 | 10,7 |
Eperako gordailuak (hipoteka zedula ohiak) | 8.361.598 | 9.292.116 | (10,0) |
Aktiboen aldi baterako lagapena | 1.225.042 | 938.996 | 30,5 |
Balorazioagatiko doikuntzak | 1.329 | 1.479 | (10,1) |
SEKTORE PUBLIKOA | 2.772.041 | 2.436.432 | 13,8 |
BEZEROEN GORDAILUAK, HANDIZKAKO FINANTZ. IZAN EZIK | 44.811.711 | 42.103.801 | 6,4 |
Hipoteka Zedulak | 944.200 | 1.128.789 | (16,4) |
BEZEROEN GORDAILUAK | 45.755.911 | 43.232.590 | 5,8 |
(milaka euro) | 2019ko abe. | 2018ko abe. | Δ% |
---|---|---|---|
Inbertsio-fondoak | 17.920.970 | 15.974.186 | 12,2 |
BGAEak eta Pentsio Fondoak | 7.366.485 | 6.712.306 | 9,7 |
Aseguru mistoak eta bestelakoak | 115.214 | 128.440 | (10,3) |
BALANTZETIK KANPO KUDEATUTAKO BALIABIDEAK | 25.402.668 | 22.814.932 | 11,3 |
(*)Taula honetan inbertsio bikoiztuen Balantzetik Kanpoko Baliabide Gordinak sartzen dira; beheko taulan, berriz, garbiak agertuko dira.
(milaka euro) | 2019ko abe. | 2018ko abe. | Δ% |
---|---|---|---|
Bezeroen gordailuak - Handizkako finantzaketa izan ezik | 44.811.711 | 42.103.801 | 6,4 |
Balantzetik kanpo kudeatutako baliabideak | 20.926.809 | 18.971.156 | 10,3 |
KUDEATUTAKO BEZEROEN BALIABIDEAK | 65.738.521 | 61.074.957 | 7,6 |
- Balantzetik kanpo: %32
- Agerikoa Beste sektore pribatu batzuk : %49
- Epea Beste sektore pribatu batzuk Hip. Zed. Izan ezik : %13
- Sektore publikoa: %4
- Bezeroen gainerako gordailuak: %2
- Balantzetik kanpo: %31
- Agerikoa Beste sektore pribatu batzuk: %48
- Epea Beste sektore pribatu batzuk Hip. Zed. Izan ezik: %15
- Sektore publikoa: %4
- Bezeroen gainerako gordailuak: %2