Ekonomia eta Finantza Informazioa

Balantzearen azterketa

Saltzeko erabilgarri dauden finantza-aktiboak

Kutxabankek, halaber, 6.953 milioi eurokofinantza-aktiboen zorroa du, eta horietatik 5.000 baino gehiago errenta finkoko tituluak dira. Partida horrek %8,6ko hazkundea izan du, eta Taldearen soberako likideziaren zati bat inbertitzea ahalbidetu du. Kapital-tresnak, bestalde, hala saltzeko erabilgarri daudenak nola "Baterako negozioetan eta elkartuetan egindako inbertsioetan" daudenak 2.025 milioi eurokoak dira. Zorro hori erakundeak inguruko industria- eta gizarte-ehunarekiko duen konpromisoaren emaitza da. Nahiz eta, oro har, inbertsioek izaera estrategikoa duten, iraunkortasun-bokazio argiaz, horrek ez du eragozten zorroa etengabe berrikustea, betiere partaide duten proiektuen zikloekin bat etorriz eta kapital-mailetara egokituz, eta, gainera, kontzentrazio-arriskua kudeatuz.

Aktibo finantzarioak
(milaka euro) 2019ko abe. 2018ko abe. %Δ
Negoziaziora bideratzen ez diren aktibo finantzarioak, emaitzetan aldaketak dituzten eta nahitaez VRra baloratuta daudenak 72.147 83.336 (13,4)
     Ondare tresnak 40.515 48.571 -17
     Zorraren balore adierazgarriak 31.632 34.765 (9,0)
Beste emaitza global batean aldaketak dituzten arrazoizko balioko aktibo finantzarioak 5.536.060 5.000.429 10,7
     Ondare tresnak 1.797.480 1.234.596 45,6
     Zorra adierazten duten baloreak 3.738.580 3.765.833 -0,7
Kostu amortizatuko aktibo finantzarioak 1.157.742 735.499 57,4
Zorra adierazten duten baloreak 1.157.742 735.499 57,4
Inbertsioak baterako negozioetan eta negozio elkartuetan 186.612 408.748 (54,3)
FINANTZA-AKTIBOEN ZORROA 6.952.561 6.228.012 11,6