Informazio ekonomiko-finantzarioa
Balantzearen azterketa
Kutxabank Taldearen Balantzearen tamaina osoa 63.780 milioi eurokoa izan da 2020ko abenduaren bukaeran, aurreko urtekoa baino % 7,0 gehiago.
- Finantza-aktiboen zorroa: %11
- Bezeroentzako maileguak eta aurrerakinak: %69
- Zergengatiko aktiboak: %13
- Aktibo ez-korronteak salgai eta izakinak: %1
- Diruzaintza aktiboa: %3
- Gainerako aktiboak: %2
- Diruzaintza pasiboa: %9
- Bezeroen gordailuak: %73
- Balore errepikariak Zorra + mendeko pasiboak: %5
- Gainerako pasiboak: %4
- Ondare garbia: %10
Aktiboaren aldetik, balantzearen % 69 bezeroen maileguei eta aurrerakinei dagozkie, hau da, 2019koa baino % 5,6 hobea. ‘Esku-dirua, banku zentraletako eta ageriko beste gordailuen esku-diruzko saldoak’ saila 1.376.3 milioi euro areagotu da. Horrek ‘Mailegu eta aurrekariak - Kreditu entitateak’ saldoen 308,9 milioi euroko jaitsiera orekatu du, eta entitatearen balantzean Diruzaintza Aktiboko portzentajea zertxobait igo du. Bestetik, errenta finkoko posizioen areagotzea nabarmendu beharra dago, ‘Zorraren balio adierazgarriak’ sailetan, zeina 1.000 milioi euro baino zertxobait gehiagotan igo den. Azkenik, ‘aktibo ukigarrien’ higiezin materialean eta ‘Aktibo ez arrunt eta salmentarako mantendutako gisa sailkatu diren elementuen talde besterengarri’ sailen jaitsiera nabarmena izan da, 2019ko abenduaz geroztik egiteke zeuden zalantzazko aktiboen zorroen salmenta bat behin betiko formalizatzeari lotuak, bereziki.
Alde pasiboan, bezeroen gordailuen pisua balantzearen ia hiru laurdenera iritsi da, aurreko urtekoaren % 1,3 gehiago. Entitatearen diruzaintza pasiboaren pisua nabarmen areagotu da, banku zentralen posizio handiagoek eraginda gehienbat. Hipoteka zedulen bitartezko handizkako finantzazioa % 8,9 jaitsi da, eta hipoteka zedula bizien guztirako erorikoa 944tik 860 milioi eurora izan da. Azkenik, balantzetik kanpoko bezeroen baliabideak barneratuta, gure bezeroen kudeatutako baliabideen totala 70.236 milioi eurokoa izan da, aurreko ekitaldikoa baino % 6,8 gehiago.
Mila € | Abe 2020 | Abe 2019 | Δ% |
---|---|---|---|
Eskudirua, banku zentraletako eskudirutako saldoak eta ageriko beste gordailu batzuk | 6.988.147 | 5.611.843 | 24,5 |
Negoziatzeko gordetako finantza-aktiboak | 77.954 | 80.534 | (3,2) |
Negoziaziora bideratzen ez diren aktibo finantzarioak, emaitzetan aldaketak dituzten arrazoizko balioan nahitaez balioztatuak | 66.870 | 74.817 | (10,6) |
Arrazoizko balioan izendatutako aktibo finantzarioak, emaitzetan aldaketekin | 0 | 0 | n.a. |
Arrazoizko balioko aktibo finantzarioak, beste emaitza global batean aldaketekin | 6.117.410 | 5.536.060 | 10,5 |
Kostu amortizatuko aktibo finantzarioak | 46.260.533 | 43.668.366 | 5,9 |
Zorra adierazten duten baloreak | 1.695.995 | 1.157.742 | 46,5 |
Maileguak eta aurrerakinak | 44.564.538 | 42.510.624 | 4,8 |
. Maileguak eta aurrerakinak – Kreditu-erakundeak | 305.533 | 614.430 | (50,3) |
. Maileguak eta aurrerakinak – Bezeroak | 44.259.005 | 41.896.194 | 5,6 |
Deribatuak – estaldura-kontabilitatea | 81.878 | 100.570 | (18,6) |
Baterako negozioetako eta kidetuetako inbertsioak | 174.714 | 186.612 | (6,4) |
Aseguru- eta berraseguru-kontratuek babestutako aktiboak | 24.901 | 42.557 | (41,5) |
Aktibo ukigarriak | 825.285 | 958.369 | (13,9) |
Aktibo ukiezinak | 377.766 | 366.561 | 3,1 |
Zergen ondoriozko aktiboak | 1.786.329 | 1.846.082 | (3,2) |
Beste aktibo batzuk | 219.450 | 238.953 | (8,2) |
Horietatik izakinak | 102.215 | 104.610 | (2,3) |
Salmentarako gordetzat sailkatu diren elementuen aktibo ez-korronteak eta talde besterengarriak | 778.293 | 869.010 | (10,4) |
AKTIBOA GUZTIRA | 63.779.530 | 59.580.334 | 7,0 |
Negoziatzeko gordetako pasibo finantzarioak | 80.377 | 83.148 | (3,3) |
Kostu amortizatuko pasibo finantzarioak | 55.437.045 | 51.634.558 | 7,4 |
. Gordailuak – Banku zentralak | 5.673.287 | 1.930.408 | 193,9 |
. Gordailuak – Kreditu-erakundeak | 154.535 | 350.237 | (55,9) |
. Gordailuak – Bezeroak | 46.356.345 | 45.755.911 | 1,3 |
. Zorra adierazten duten balore jaulkiaK | 2.832.773 | 3.144.417 | (9,9) |
. Bestelako pasibo finantzarioak | 420.105 | 453.585 | (7,4) |
Deribatuak – estaldura-kontabilitatea | 237.760 | 199.495 | 19,2 |
Aseguru- edo berraseguru-kontratuek babesturiko pasiboak | 618.226 | 610.695 | 1,2 |
Hornidurak | 481.419 | 475.892 | 1,2 |
Zergen ondoriozko pasiboak | 419.087 | 345.782 | 21,2 |
Bestelako pasiboak | 217.897 | 226.263 | (3,7) |
PASIBOA GUZTIRA | 57.491.811 | 53.575.833 | 7,3 |
Funts propioak | 5.626.450 | 5.431.123 | 3,6 |
Bestelako emaitza global metatua | 650.710 | 561.460 | 15,9 |
Interes minoritarioak | 10.559 | 11.918 | (11,4) |
ONDARE GARBIA GUZTIRA | 6.287.719 | 6.004.501 | 4,7 |
ONDARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA | 63.779.530 | 59.580.334 | 7,0 |