Informazio ekonomiko-finantzarioa
Balantzearen azterketa
Saltzen jarriko diren finantza aktiboak
Kutxabankek 8.052 milioi euroko finantza aktiboen zorroa du, horietatik 5.938 errenta finkoko tituluak, zeinak % 20,5eko igoera izan duten Taldeak sortutako gehiegizko likideziaren zati bat inbertitzearen ondorioz. Bestetik, kapital tresnei dagokienez, bai saltzekoak bai ‘Elkartutako negozioen inbertsioetan’, 2.115 milioi eurora iritsi dira eta zertxobait areagotu dira, aurreko urtearekiko % 4,4 hain zuzen ere.
Zorro hau entitateak inguruko industria ehunarekin eta gizartearekin duen konpromisoaren emaitza da. Oro har inbertsioek izaera estrategikoa eta iraunkortasun asmo argia badute ere, horrek ez du eragozten etengabe berrikusia izatea, parte hartzen duten proiektuen zikloekin batera eta kapitalen mailei doituta, kontzentrazio arriskua kudeatzen den bitartean.
Mila € | Abe 2020 | Abe 2019 | Δ% |
---|---|---|---|
Negoziaziora bideratzen ez diren aktibo finantzarioak, emaitzetan aldaketak dituzten arrazoizko balioan nahitaez balioztatuak | |||
Ondare-tresnak | 39.055 | 40.515 | (3,6) |
Zorra adierazten duten baloreak | 25.145 | 31.632 | (20,5) |
Arrazoizko balioko aktibo finantzarioak, beste emaitza global batean aldaketekin | |||
Ondare-tresnak | 1.900.809 | 1.797.480 | 5,7 |
Zorra adierazten duten baloreak | 4.216.601 | 3.738.580 | 12,8 |
Kostu amortizatuko aktibo finantzarioak | |||
Zorra adierazten duten baloreak | 1.695.995 | 1.157.742 | 46,5 |
Baterako negozioetako eta kidetuetako inbertsioak | 174.714 | 186.612 | (6,4) |
FINANTZA-AKTIBOEN ZORROA | 8.052.319 | 6.952.561 | 15,8 |