Informazio ekonomiko-finantzarioa
Balantzearen azterketa
Bere baliabideak
Kutxabank Taldearen Ondare Garbia 6.288 milioi eurokoa izan zen jardunaldiaren bukaeran, hau da, 2019an baino % 4,7 handiagoa. Berariazko funtsek % 3,6 egin dute gora.
Jarrera sendo honek Kutxabank Taldea Europako entitate kapitalizatuenen artean jartzen du. Izan ere, Europar Banku Zentralak sektoreko SREP errekerimendu baxuena ematen jarraitzen dio Kutxabanki, Europar Bankuen Agintarien gardentasuneko azken gertakaria, eta Estatuan kaudimen handieneko entitate gisa sailkatu zuen seigarren urtez. % 17,1eko MREL errekerimenduak finantza Talde hau espainiar eta europar finantza sektorearen buruan jartzen du.
Mila € | Abe 2020 | Abe 2019 | Δ% |
---|---|---|---|
Funts propioak | 5.626.450 | 5.431.123 | 3,6 |
Kapital soziala | 2.060.000 | 2.060.000 | 0,0 |
Erreserbak | 3.386.191 | 3.152.487 | 7,4 |
Taldeari esleituriko emaitza | 180.259 | 352.165 | (48,8) |
Konturako dibidendua | 0 | (133.529) | (100,0) |
Bestelako emaitza global metatua | 650.710 | 561.460 | 15,9 |
Interes minoritarioak | 10.559 | 11.918 | (11,4) |
Ondare garbia | 6.287.719 | 6.004.501 | 4,7 |