Informazio ekonomiko-finantzarioa
Balantzearen azterketa
Bezeroen baliabideak
Esperotakoa hobetu da Administrazio Baliabideetan
Kudeatutako Bezeroen Baliabideak, handizkako jaulkipenak ezik, 70.236 milioi eurora igo dira, % 6,8ko igoerarekin 2019ko abenduarekiko. Bezeroen gordailuek % 1,5 egin dute gora, sektore publikoaren eboluzioan eta ageriko gordailuen jarrera bikainean oinarrituta.
Horrela, eperako gordailuen ohiko erorikoa eta inbertsio funtsen, pentsio planen eta EPSVen gordailuen negozioari lotutako jarrerak CECABANKi lagatzeak eragindako inpaktua konpentsatu dira.
Bestetik, Burtsak pandemiak eragindako joera zuzendu du azken hiruhilekoan, eta metatutako balorazioak positiboan amaitu dute. Izan ere, kaptazioaren eboluzio bikainak, bai inbertsio funtsetan bai pentsio planetan, baliabideen saldo gordinen urteen arteko balantzetik kanpoko % 9,6ko areagotzea eragin du.
Hori guztia, gainera, interes-tasa minimo historikoetan dagoenean eta bezeroek errentagarritasun erakargarriagoen bila balantzetik kanpoko produktuekiko aldeko jarrera hautematen denean. Hala da, inbertsio funtsen saldoek % 7,4 egin dute gora, eta eskuordetutako zorroen sisteman kudeatuak % 17,1 hazi dira.
Emaitza bikain horren ondorioz, Taldea 2020an inbertsio funtsen harpidetza garbien sailkapenaren buruan jarri da. Gainera, pentsio planek % 5,8ko igoera nabarmena izan dute. Entitateak egindako inbertsio eta aurreikuspen funtsen aldeko apustu sendoak, kudeaketa lanen bikaintasunarekin batera, Kutxabank Taldea Estatuko bosgarren kudeatzaile handiena bilakatu du.
Mila € | Abe 2020 | Abe 2019 | Δ% |
---|---|---|---|
BESTELAKO SEKTORE PRIBATUAK | 42.133.498 | 42.039.670 | 0,2 |
Ageriko gordailuak | 34.899.521 | 32.451.702 | 7,5 |
Eperako gordailuak (hipoteka-zedula ohiak) | 7.231.584 | 8.361.597 | (13,5) |
Aktiboen aldi baterako lagapena | 1.264 | 1.225.042 | (99,9) |
Balorazioagatiko doikuntzak | 1.129 | 1.329 | (15,1) |
SEKTORE PUBLIKOA | 3.362.620 | 2.772.041 | 21,3 |
BEZEROEN GORDAILUAK, HANDIZKAKO FINANTZAKETA OHIA | 45.496.118 | 44.811.711 | 1,5 |
Hipoteka-zedulak | 860.227 | 944.200 | (8,9) |
Mendeko gordailuak | 0 | 0 | n.a. |
BEZEROEN GORDAILUAK | 46.356.345 | 45.755.911 | 1,3 |
Mila € | Dic 2020 | Dic 2019 | Δ% |
---|---|---|---|
Inbertsio-funtsak | 11.631.572 | 10.827.330 | 7,4 |
BGAEak eta pentsio-funtsak | 7.797.116 | 7.366.486 | 5,8 |
Diskrezional kudeaturiko bezero-zorroak | 8.223.185 | 7.020.712 | 17,1 |
Merkaturatuak baina taldeak kudeatzen ez dituenak | 184.898 | 183.355 | 0,8 |
KUDEATURIKO BALIABIDEAK BALANTZETIK KANPO | 27.836.771 | 25.397.883 | 9,6 |
(*) Taula honetan, bikoiztutako inbertsioen balantzetik kanpoko baliabide gordinak sartu dira, eta beheko koadroan, berriz, garbiak.
Mila € | Dic 2020 | Dic 2019 | Δ% |
---|---|---|---|
Bezeroen gordailuak, handizkako finantzaketa ohia | 45.496.118 | 44.811.711 | 1,5 |
Balantzetik kanpo kudeaturiko baliabideak (**) | 24.739.597 | 20.926.809 | 18,2 |
KUDEATUTAKO BEZEROEN BALIABIDEAK | 70.235.715 | 65.738.521 | 6,8 |
(**) 2020ko ekitaldian, RFBren zenbateko gordin eta garbien hazkunde-portzentajeen arteko alde handiaren arrazoia zera da batez ere, martxoan CECABAKi eginiko gordailuzaintza-negozioaren transferentziak nabarmen jaistearen ondorioz, zenbateko gordinetatik kendu beharreko inbertsio bikoiztuak. Hori horrela, 2020an bikoiztutako inbertsioak 3.101.145 mila eurokoak izan dira guztira, eta 2019an 4.475.859 eurokoak.
- Balantzetik kanpo: %32
- Agerikoa Beste sektore pribatu batzuk : %49
- Epea Beste sektore pribatu batzuk Hip. Zed. Izan ezik : %13
- Sektore publikoa: %4
- Bezeroen gainerako gordailuak: %2
- Balantzetik kanpo: %35
- Agerikoa Beste sektore pribatu batzuk: %50
- Epea Beste sektore pribatu batzuk Hip. Zed. Izan ezik: %10
- Sektore publikoa: %5
- Bezeroen gainerako gordailuak: %0