Gira tu dispositivo a modo "landscape"
“Autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programak, energia-iturri berriztagarriak dituztenak” energia berriztagarrien instalazioetan enpresek, partikularrek, administrazio publikoek eta hirugarren sektoreak egiten dituzten inbertsioei laguntzeko dira.
Programa horiek autonomia-erkidegoek kudeatzen dituzte, eta, beraz, laguntzak haien bidez eskatu behar dira. Guk https://kutxabanknext.eus plataformatik izapideak egiten lagundu ahal dizugu.
Laguntzen edo pizgarrien zenbatekoa onuradun eta instalazio motaren arabera ezarri da (eguzki-energia fotovoltaikoaren edo eolikoaren potentzia instalatua, kontagailuaren atzean dagoen biltegiratzearen tamaina eta teknologia berriztagarria duten girotze-sistemak). Gainera, proiektua erronka demografikoko udalerri batean kokatzen bada, diru-laguntza handiagoa jasoko du. Kutxabanken finantzaketa gehigarriarekin lagundu ahal dizugu.
Orain dela gutxi iragarri da pizgarri-programa horiek indartuko direla, eta neurri batzuk gehituko dira, hala nola autonomoek beren etxebizitza ez den lantoki batean autokontsumorako laguntzak jasotzeko aukera, eta, are gehiago, kupo bat gorde ahal izango zaie autokontsumorako programen aurrekontua handitzerakoan. Biltegiratzeko gehieneko edukiera ere handituko da (5 kWh/kW-ra iritsi ahal izango da), eta hasierako inbertsioa beren gain hartu ezin duten enpresa edo partikularrentzako autokontsumorako instalazioen inplementazioa erraztuko da, Energia Zerbitzuetako Enpresen (EZE) edo beste batzuen inbertsioaren bidez.
Aldaketa horiek oraindik ez daude indarrean. Gure https://kutxabanknext.eus plataformaren bidez jakiten lehena izan zaitezke, erregistroa eta laguntzaile birtualaren datuak osatu badituzu.
Pizgarri-programa horiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, xehetasun gehiago emango dizkizugu hemen.
Horrez gain, hainbat sektore ekonomikotan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko laguntzak daude. Guztira 150 milioi euroko aurrekontua dute, handitu daitekeena.
Kasu horretan, diru-laguntzak erreferentziazko kostuen %35-%45era irits daitezke, enpresaren tamainaren arabera (eta %70era onuraduna sektore publikoa bada). Era berean, demografia-erronkako eremuetarako laguntza ehuneko bost handitu da.
Esteka honen bidez, sistema termiko berriztagarrietarako laguntza-programei buruzko informazio gehiago lor dezakezu.
Gainera, zure profilerako eta interesetarako egokiak izan daitezkeen Next Generation fondoen beste laguntza batzuk identifikatu ahal izango dituzu gure plataforman: https://kutxabanknext.eus