Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kontratu honen bidez, Kutxabankeko bezero batek (igorleak) diru-baliabideak lortzen ditu, kobratzeko dituen eskubideak aurreratuta (bezero-zorroa), betiere mugaeguneratuta ez badaude eta gehienezko muga euskarri elektronikoaren bidez hitzartu bada (C-58).
Kontratu honen bidez, Kutxabanken bezeroak (igorleak) diru-baliabideak lortuko ditu, "agindura" kanbio-tituluan (letra, ordaindukoa...) sartutako kredituak lagata, beti ere mugaeguneratuta ez badaude eta gehienezko muga hitzartu bada.
Finantzaketa-sistema honen bidez, bezero-zorrotik enpresarentzako likidezia lortuko duzu. Horretarako, mugaeguneratu gabeko fakturak laga beharko dituzu, beti ere merkataritza-jardueraren ondorioz sortu badira.
Hornitzaileei ordaintzeko lehentasunezko finantzabidea lortu nahi duten enpresei zuzendutako produktua da. Horren bidez, euren kontura bidalitako fakturen ordainketa aurreratu dezakete eta ordainketa-agindu horien kudeatzeko eta administratzeko lan guztiak bermatu.
Finantzaketarako produktua da eta zenbateko zehatza edo mugatua erabiltzea ahalbidetzen dio bezeroari, bere enpresaren ziklo produktiboen diruzaintzako tentsioei erantzun diezaien. Interes-tasa eta indarraldia aurrez adosten dira.