Debit Profesional txartela autonomo eta profesionalei zuzenduta dago. Harekin, dirua zordunketan jaso eta saltokietan nahiz Interneten erosketak egin ditzakezu.
- Dirua zordunketan jasotzeko aukera.
- Visa marka onartzen den munduko edozein tokitan erabil daiteke.
- Contactless teknologia dauka. Sistema berri honekin, erosketak kontakturik gabe ordain daitezke. Horretarako, txartela ordaintzeko terminalera hurbildu behar da.
- Kutxabank Sticker zerbitzua, atxikitzen den mini txartelaren formatuarekin, telefono mugikorraren bidez zein edonon ordaintzeko eta kontakturik gabeko erosketak egiteko eta kutxazainetatik dirua ateratzeko, eroso-eroso eta beste moduen segurtasun berarekin.
- Berehalako deskontuak zure erosketetan, Kutxabank "Privilegios EURO6000" onurei esker.
- Iruzurreko erabilera eta eragiketen aurkako alerta-sistema.
- Mugikorrarekin ordain dezakezu hurrengo aplikazioen bidez: Kutxabank Pay, Apple Pay, Samsung Pay edo Google Pay.
Autonomoen kuota helbideratzeagatik hobariak ere daude.
Visa Debit Profesional txartelak urtean 35 euroko mantentze-kuota dauka txartel nagusiari dagokionez, eta 20 eurokoa txartel onuradunaren kasuan.