Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 
  • Logotipo de Kutxabank
  • Partikularrak
  • Jakin ezazu zergatik komeni zaizun orain aurreztea hipoteka amortizatzearen ordez

Jakin ezazu zergatik komeni zaizun orain aurreztea hipoteka amortizatzearen ordez

ahorrar o amortizar con Kutxabank

 

Aparteko diru-kopurua edo espero ez zenuen zenbatekoa jaso baduzu, seguraski, hasiera batean, poz handiaz eskuratu duzu eta, beharbada, zure gustuko zerbait erosi duzu, izan ere, horrelakoak ez dira egunero ematen. Baina, handik gutxira, agian honako galdera egin diozu zure buruari: Zer egingo dut diruarekin? Hipoteka amortizatzeko ala aurrezteko baliatuko dut?

Egia aitor dezagun: ia inork ezin du etxebizitza bat erosi hipoteka eskatu gabe. Hari esker, gure kabuz bizi gaitezke eta bizi-proiektu bati ekin diezaiokegu, beste modu batera ezinezkoa litzatekeena. Baina, era berean, hipoteka lehenbailehen gainetik kendu nahi dugun zama bat da; izan ere, zorretan egotea ez da kontu gozoa inorentzat.

Hala ere, horrelakoetan zentzuz jokatzea komenigarria izaten da, hau da, kalkuluak atera eta etorkizunari tentuz begiratzea erabaki garrantzitsua hartu behar dugulako: Gure maileguaren zati bat amortizatzea komeni zaigun ala aurrezteko formularen batera bideratzea hobeto datorkigun jakin behar dugu.

Gaur egun aurrezkiak eta likidezia edukitzea lasaitasun handia eskaintzen digun onura bat da, hainbat arrazoirengatik:

Ustekabeei aurre egiten laguntzen digu.

Bizi-proiektuei ekiteko aukera eskaintzen digu.

Aurrezkiek errentagarritasuna dakarte.

Gure aurrezkiak hipoteka amortizatzera bideratzen baditugu, ustekaberen bat izateko arriskua izan dezakegu eta, haren ondorioz, mailegu pertsonala eskatzera behartuta egon gaitezke, jakinda aurreko hauetan interes-tasak askoz handiagoak direla hipoteka-maileguetan baino, edo hipoteka-mailegu berria eskatzera, horrek dakartzan gastuekin. Eta hori guzti hori, gure aurrezkiak eskuragarri edukitzeak gastuei berehala aurre egiteko aukera izan gabe.

Gainera, gaur egungo finantza-egoera kontuan hartu behar dugu: hipoteka-maileguetan finantza-kostu txikieneko garaian bizi gara. Edo bestela esanda: Diruaren prezioa inoizko txikienetakoa da eta, horrek interes oso murritzak egotea dakarrenez gero, hipoteka da finantzatzeko aukeren artean onuragarriena.

Datu guzti horiek erakusten dutenez, aurreztea komeni zaigu gure hipoteka-mailegua amortizatu ordez. Eta orduan, zer egingo dugu diruarekin? Beti dago aukera dirua kontu korrontean edo aurrezki-kontuan erabiltzeko moduan lagatzeko, baina zerga-onura handiak edukitzeko aukera eskaintzen diguten beste figura batzuk daudela jakin behar dugu. Horietako bat da etxebizitzarengatiko urteroko gehieneko kenkaria gainditzen duen diru-kopurua Pentsio Planetara edo Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetara (EPSV) bideratzea.

Edonola ere, komenigarriena Kutxabankeko bulegoko kudeatzaileei aholkularitza eskatzea da. Hala, dauzkagun aukerak, arrisku-maila eta abar guri azalduko dizkigute eta gehien komeni zaigun aukera hartzen lagunduko digute.

 

 

Doitu zure hipoteka Kutxabank

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago