Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Ez zaizu inoiz gertatu etxetik edo bulegotik ateratzean hainbat gauza hartzea ahaztu duzula? Adibidez, diru-zorroa, betaurrekoak, poltsoa, giltzak, euritakoa… Hala ere, dagoeneko ohituta gaude mugikorrarekin beti irtetera. Smartphonea gure bizimoduan txertatu denetik, lan egiteko era eta harremanetan jartzeko modua aldatu dira. Nola?
Bada, aurreko funtzioez eta beste hainbat aukerez gain, Kutxabankek Ordainketa Mugikorra ere plazaratu du. Haren bidez, erosketak egiteko eta esku-dirua ateratzeko aukera duzu, soinean kreditu- edo zordunketa-txartelik ez badaramazu ere: telefono mugikorra soinean eramatea nahikoa da eta, hain modu seguru zein errazean egingo duzunez, laster utziko diozu plastikokozko txartela erabiltzeari.
Kalean barrena zabiltzala, bat-batean paregabeko prezioan dauden sandalia eder-ederrak ikusi badituzu, aktibatu mugikorra eta hurbil ezazu saltegiko TPVra, jantzita eraman ahal izateko.
Kontuan hartu behar duzun baldintza bakarra mugikorrean daukazun sistema eragilea izango da: iPhone bat badaukazu, erabili Apple Pay app-a; Android sistema eragilea duten mugikorrekin KutxabankPay edo Google Pay app-ekin ordain dezakezu; eta zure gailua Samsung sistemakoa baldin bada, Samsung Pay app-a ere erabil dezakezu. Horretarako, identifikazio biometrikorako sistemaren edo PIN zenbakiaren bitartez modu errazean ordaintzeko txartela erregistratu behar duzu.
Esku-dirutan ordaindu behar baduzu eta soinean esku-dirurik edo txartelik ez badaukazu, dirua ateratzeko, Android mugikorrarekin nahiz iOS gailuarekin kutxazain automatikora jo dezakezu eta bertan aktibatu. Horretarako, hurbildu gailua contactless irakurgailura eta sartu kutxazainean txartelaren PIN zenbakia. Kalean adiskide min batekin topo egin baduzu eta menua erdibana ordaindu nahi baduzue, Bizumekin egin dezakezue. Batek ordainduko du eta besteak dagokion traspasoa egingo dio Bizum eta KutxabankPay app-en bidez. App honekin, adiskide bati dirua bidali ahal izango diozu edo berarengandik jasotzeko aukera izango duzu, dohainik eta berehala.
Mugikorrarekin ordaintzeak erraza dirudi, baina zer egin behar duzu horretarako? Hiru gauza baino ez: telefono mugikor bateragarria erabiltzea; NFC aukera prest edukitzea; eta KutxabankPay app-a instalatzea. Darabilzun sistema eragilea Android izanez gero, Google Pay app-a erabili Google-rekin ordaintzea nahiago baduzu, Samsung Pay app-a Samsung gailurako, edo Apple Pay app-a iPhone gailurako.
Eta nola konfiguratzen da? Oso erraza da, begiratu mugikorrarekin ordaintzeko erabiltzen duzun sistema bakoitzaren arabera dauden jarraibideak: KutxabankPay, Apple Pay, Samsung Pay edo Google Pay.
Baina, segurua ote da? Bai, beti bezala. Mugikorra txarteletako bati lotuta eduki arren, datu horiek ez dira inoiz partekatzen eta, beraz, ezin dira ez kopiatu ezta lapurtu ere. Eta smartphonea galduz gero, txartela galdutakoan jarraituko zenukeen prozedura bera bete behar duzu: Banka Mugikorretik edo Online Bankatik blokea dezakezu edo 900 44 55 66 doako telefonora deituta. Apple, Samsung eta Google sistemekin, berriz, zerbitzu hauen gailu eta webguneak ere erabil ditzakezu urrunetik txartelak baliogabetzeko.
Gogoan izan KutxabankPay gailuarekin ordaintzeko Online Banka aktibatuta eduki behar duzula, izan ere, gako horiexek erabiliko dituzu identifikatzeko. Alta esteka honetan edo Kutxabanken bulegoetan egin dezakezu. Mugikorrez ordaintzeko beste metodoetarako smartphone bateragarria prest eta eguneratuta eduki behar izango duzu.