Gira tu dispositivo a modo "landscape"
ABANTAILAK
Eragiketa ohikoenak egiteko aukera ematen du:
Oinarrizko ordainketa-kontua kontratatzeko, Kutxabankek ez du eskatuko beste produktu edo zerbitzu batzuk ekuratzeko. Nolanahi ere, nahi izanez gero, titularrak ondokoak eska ditzake:
ESKAKIZUNAK
Kontu hau kontratatu ahal izateko, bezeroak ez du beste konturik izan behar, ez Kutxabanken ez beste ezein erakundetan. Aitzitik, eskakizun hauetakoren bat bete beharko du:
Eta, gainera:
KONTUA NOLA KONTRATATU
KOMISIOAK
Bezeroak oinarrizko ordainketa-kontuarekin lotutako beste edozein produktu edo zerbitzuren inguruan galdetzen badu, produktuon ezaugarri nagusiak jasotzen dituen kontratua sinatu aurreko informazioa emango zaio aldez aurretik.
Oinarrizko ordainketa-kontua doakoa izan dadin aitorpena lortzeko, nahitaezkoa izango da 2019ko martxoaren 22ko 164/2019 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzea. Errege Dekretu horren arabera, oinarrizko ordainketa-kontuen doako erregimena ezartzen da finantza-bazterketa arriskua duten edo urrakortasun-egoeran dauden pertsonen onurarako.
(1) UTB - % 1,19, urtebetez eta aldi oro kontuko eguneroko saldoa 3.000 eurokoa bada, % 0ko urteko interes-tasa nominalarekin eta urtean 36 euroko mantentze-lanen komisioarekin (hiruhileko bakoitzean 9 €). Kontuaren likidazioa hiru hiletik behin egiten da.
(1) UTB - % 3,55 urtebetez eta aldi oro kontuko eguneroko saldoa 1.000 eurokoa bada, % 0ko urteko interes-tasa nominalarekin eta urtean 36 euroko mantentze-lanen komisioarekin (hiruhileko bakoitzean 9 €). Kontuaren likidazioa hiru hiletik behin egiten da.
Begiratu komisioei buruzko dokumentua hemen.
Oinarrizko Ordainketa Kontuen Eskaria (Eskuratu dokumentua)
Oinarrizko Ordainketa Kontuaren Doakotasunaren Eskaria (Eskuratu dokumentua)
BEZEROARENTZAKO ARRETA ZERBITZUA
Kontuarekin edo zerbitzuekin lotutako edozein gairekin ados ez badaude, bezeroek idazki bat bidali ahal izango dute helbide honetara:
Kutxabank - Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua
Kale Nagusia 30-32, 4. solairua
48009 Bilbo
Ebazpenarekin ados ez badago edo, behin aplikatu beharreko araudian ezarritako epeak igarota, ebazpenik egin ez bada, titularra Espainiako Bankuaren Erreklamazioen Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan; hala ere, aldez aurretik erreklamazioa erakundeko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren aurrean aurkeztu beharko du nahitaez.