Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Dimentsio ekonomikoa
Kudeaketa ikuspegia
2012ko urtarrilaren 1ean, lege-izapide guztiak bete eta dagozkion baimenak lortu ostean, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatu ziren BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren finantza-negozioen Kutxabank, S.A.ren aldeko banantzea bideratzen zuten eskritura publikoak. Une horretatik aurrera BBK – eta CajaSur bere Taldearen kide den aldetik-, Kutxa eta Vital Kutxa kreditu-erakundeen talde bateragarri berrian integratu ziren. Talde horren buru Kutxabank, S.A. da. Horrela, Kutxabank banku-talde gisa eratu zen, 1.250 bulegotik gora zuen jarduerari ekin zionean (1.211 2012ko ekitaldiaren itxieran). Bere jatorrizko eremuetan %37ko merkatu-kuota du, 69.400 milioi euroko aktiboak eta %11,5eko kaudimen-ratioa. Integrazio honen bidez, Espainiako finantza-sistemako hiru aurrezki kutxa onenetarikoen tokiko bankaren eredu sendoa eta arrakastatsua finkatu da, txikizkako negozioan ardaztuta eta gizarte-eduki indartsua duena, bere kaudimen altuan, higiezinen arloko arriskuan parte-hartze baxuan eta likidezia posizio bikainean oinarrituta. Erakunde berria aktiboen eta pasiboen balorazio-ariketa oso zuhurra eginda abiarazi da eta laguntza publikoetara jo gabe, integrazio-prozesu gehienetan ez bezala.
Sektore ekonomiko guztietako krisialdia orokorra bada ere, negozioaren kudeaketa egokiak bere aktiboen onbideratze-maila igotzea ahalbidetu dio Kutxabank Taldeari eta zuzkidura handiak egin izan behar baditu ere, emaitza positiboak lortzen jarraitu du. Emaitza horiek ondare-egoera sendoan mantentzen dute etorkizunari begira.
2012ko magnitude esanguratsuenen laburpena honako hau da:
- 84.560 mila euroko mozkina lortu du, %65,5eko murrizketa iazkoaren aldean.
- Core Tier I %10,1 eta %10,8 kaudimen-koefizientea.
- Eraginkortasun-ratioa %56,18.
- Berankortasun-ratioa %9,57 (%6,11 Kutxabank indibiduala), estaldura-ratioa %73,22
Kutxabank Taldeak mozkin positiboak lortu ditu 2012an, Espainiako finantza-erakundeen tokiko negozioaren atal esanguratsuan galera gogorrak gertatu diren testuinguruan. Mozkin bateratua 84.560 mila eurokoa izan da, hau da, %65,5eko jaitsiera euren negozioa Kutxabanki transferitu zioten hiru Kutxen2011ko baterako emaitzetan. CajaSurrek ia 5 milioi euroko ekarpen positiboa egin zuen. Emaitza baxuagoa horniketen zuzkiduran zuhurtzia goreneko irizpidea ezartzeari zor zaio, bereziki, eta horren barne dago, urteko lehen seihilekoan argitaratutako 2/2012 eta 18/2012 Errege Lege Dekretuek xedatutako horniketa-betebeharrak erabat bete direla. Gainera, epealdi horretan, banku-marjinak nabarmen narriatu dira finantza-merkatuen bilakaeraren eraginez.
Kudeatutako Bezeroen Baliabideen Bolumena 62.360 milioi eurokoa da, hau da, 2012an %6,1eko murrizketa izan du, iaz bezala, handizkako eta kapitalen merkatuak eraginda. Xehekako Negozio Sareek %0,9 handitu dituzte haien Baliabideak. Inbertsio Fondoetan %7,4ko hazkunde nabarmena izan dute eta %8,4koa Pentsio Planetan.
Desapalankatze handia izan duen epealdian, Kutxabank Taldearen Kreditu Inbertsio Garbiak %6,1eko jaitsiera izan du, 48.881 milioi eurora iritsi arte (52.334 termino gordinetan). Balorazioarengatiko doiketen bilakaera isolatuz, Bezeroentzako Kreditu Gordinaren murrizketa %6,6an dago. Kredituen murrizketa askoz esanguratsuagoa da Handizkako Sareetan, integratutako hiru Kutxen posizioak gehitu ostean, arrisku-mailen birkokatze berariazko estrategiaren ondorioz. Xehekako Sareetako kreditua neurri txikiagoan murrizten den arren (%3,9), ordea, kaudimen eskaeraren ahultasunak ez du kredituaren urteko amortizazioak eta murrizketak konpentsatzea ahalbidetu. Izan ere, erorketa izan bada ere, Kutxabank Taldeak %37tik gertu mantendu du kontratazio-kuota, eta horrek Euskadin eta Kordoban duen lidergoa finkatzen du. Kutxabank Taldeak betiko bezeroenganako duen zerbitzu estrategiari eutsi dio, produktu-sorta lehiakorraren bidez.
Beraz, 2012tik aurrera Kutxek finantza-jarduera izateari utziko diote eta bere erantzukizuna Gizarte Ekintza gauzatu eta garatzea besterik ez da izango, baita Kutxabanken duten partaidetza kudeatzea ere. Partaidetza honek ahalbidetuko baitio, sozietate horrek emango dituen dibidenduen bidez, gizarte ekintza mantentzea.