K Kutxabankeko markaren simboloa

Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak

Produktuen erantzukizuna

Kudeaketa ikuspegian

2012 urtea krisi ekonomikoak markatu du. Krisi honek produkzio-sare osoari eragin dio (enpresak, autonomoak, profesionalak eta saltokiak). Zentzu honetan Kutxabankek erantzun dinamikoa bideratu du, enpresa-sektore guztiei erantzunak ematera zuzendua. Horretarako, hainbat jarduera burutu dira, beti ere finantza Taldeak bere lan jarduna garatzen duen lurraldeen garapenarekiko konpromisoaren premisapean.

FS15: Finantza-produktu eta zerbitzuak diseinatzeko eta merkaturatzeko bidezko eraren gaineko politikak.

Kutxabanken merkataritza-arauak Sare osoari helarazten zaizkio "Ur-jauzi" erako prestakuntzaren bidez: Marketin Sailetik honako arauak jakinarazten zaizkie Eskualdeetako Buruei, eurek bulegoetako zuzendariei helarazi behar dizkiete, amaieran bulegoetako langile guztietara heldu arte informazioa. Horrela, sare osoak informazio bera eta merkataritza-irizpide berak jasotzen ditu.

Gainera, Kutxabankek saiakera berezia egiten du hainbat bezero talderi finantzaren arloan soluzioak emateko, eta hauetariko batzuek gizarte-orientabide argia dute, esaterako:

  • Gordailu Solidarioa
  • Kontu Hurbila
  • BBK Solidarioa IF
  • Baldintza eskuragarriak dituzten hipoteka maileguak
  • Hipoteka maileguak Herri Administrazioarekin Hitzarmenak
  • Maileguak Unibertsitatearekin Hitzarmena
  • Gizarteratze eta Gizarte-ekonomiaren arloko Enpresei finantzazioa.
  • Etorkinen bidalketak

Informazio gehiago izateko ikusi FS7 atala.