Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Giza eskubideak
Kudeaketa ikuspegia
Kutxabanken jardueraren barruan, Giza Eskubideekiko errespetua jardunbide printzipioetariko bat da, baina izan dezakeen eragin positiboa ere garrantzitsua da eta, egia esan eragiten du bi kolektiboekiko bere jardueretan -hornitzaileetan eta enpresa partaidetuetan- hauekin harreman garrantzitsua baitu ezarrita.
Kutxabankek bere EGE Kodean eta bere kode deontologikoan adierazten du bere asmoa dela oinarrizko portaera-printzipioak hornikuntza-kate guztiari zabaltzea eta horiek bultzatzeko eragilea izatea, Nazio Batuen Munduko Itunari atxikitzean hartutako konpromisoekin bat etortzeko.
Hori bermatzeko, zerbitzuak kontratatzeko prozedura bat egituratu du, eta esleipen-prozesuan gizarte-betekizunak eta Kutxabanken EGEren inguruko Politika jotzen dira balore positibotzat.