K Kutxabankeko markaren simboloa

Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardun Ekonomikoaren Adierazleak

Gizartea

Kudeaketa ikuspegia

Kutxabank eta bankuaren jabe eta akziodun bakarrak diren hiru Kutxen (BBK,Kutxa eta Vital) artean dagoen harremana oso estua da. Finantza-jarduera, Kutxabankek baino ez du burutzen, eta zenbait eremutan burutzen gizarte ekintzak eta jarduerak (laguntzakoa, gizarte bazterketa ekiditera zuzendutakoak, osasunekoa, kulturala, prestakuntzakoa, kirolekoa … ) hiru Kutxek garatzen dituzte nagusiki, haien Gizarte Ekintzen bidez.

Jarduera plano horretan, eta gizarte eremuarekin konprometituta, Kutxabank eta hiru Kutxak zenbait printzipio partekatzen dituztela adierazi dute, solidaritatea, gizarteratzea, laneratzea, etika eta jasangarritasuna, besteak beste, baita komunitatearen garapenean laguntza emateko asmoa, eta gizarte ekintzaren abangoardia izatekoa ere.

Jarduera ildo horretatik, BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren gizarte inbertsio bateratua, taldekatua, 120 milioi eurokoa izan da 2012an, era honetara banakatuak:

  • Kultura eta aisialdia: 43,9 milioi euro
  • Gizarte laguntza eta osasunekoa: 55,2 milioi euro
  • Hezkuntza eta ikerketa: 15,1 milioi euro
  • Ondare historikoa, artistikoa eta naturala: 5,8 milioi euro.

Krisi ekonomikoak gizartean orokorrean duen eragin larriak, eta zenbait gizarte taldetan bereziki, eraman du Kutxabank – hiru Kutxekin elkarlanean – ezohiko neurriak hartzera, eragin horiek leuntzera bideratuak. Horrela, "Etxelan" ekimena abiarazi da, bazterketa arriskuan izan eta hipotekaren ordainketari aurre egin ezin dioten bezeroentzako hainbat neurri bideratzen dituen programa. 

Ezohiko neurri horretaz gain, Kutxabankek gizarte eduki argia duten finantza-produktuak merkaturatzen ditu, esaterako, Gordailu Solidarioa eta BBK Solidarioa Inbertsio Fondoa, baita Gizarte Finantzaketarako Maileguak eta gazteen eta langabetuen Auto-enplegurako Laguntzak ere.

Era berean, Kutxabankek eta hiru Kutxek Global Trainning bekak sustatu dituzte Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. 1,3 milioiko ekarpena egin dion programa horren helburua, lanik ez duten gazteen gizarteratzea eta laneratzea erraztea da. Beste 916 unibertsitariok ere, Kutxabankek bultzatuta Erasmus bekei ematen zaizkien laguntza osagarriak jaso dituzte, 618.000 euro orotara.

Finantza Taldeak gizartearen ingurumen, kultura eta kirolaren garapenari egin dion ekarpena, lehen Kutxek garatzen zuten egiten duen babes-lan handia mantentzean ere islatzen da. Zentzu horretan, Kutxabankek laguntza ekonomikoa eman die kirol probei, esaterako, txirrindularitzako SS-SS Klasikoa eta Distantzia Luzeko Triatlon Munduko Txapelketa Gasteizen, musika jaialdiak, esaterako, BBK Live Bilbon eta Jazzaldia Donostian, eta kultura ekitaldiak, esaterako, Nazioarteko Zinemaldia Donostian.