K Kutxabankeko markaren simboloa

Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak

Ingurumen dimentsioa

Kudeaketa ikuspegia:

EGE eta Berdintasun arlotik, Kutxabanken jardueraren lehenengo urte honetan, ingurumen eremuko gaiak garatzeko proposamen marko bat eratzeko egin da lan. Irizpideak bateratzen eta erakunde sortzaile bakoitzean erabilitako praktika onenak erabiltzen saiatu gara, Kutxabanken ingurumen estrategian integra daitezen.

Horretarako, zuzendaritza nagusiari helaraziko zaion Ingurumen Politika definitu da, berrikusi eta onar dezan, eta horren ostean Interes Talde guztiek izango dute eskura, erakundearen web gunearen eta intranetaren bidez.

Halaber, Ingurumen Praktika Onen Gida egiten ari gara, Kutxabanken lanean diharduten pertsona guztiek ingurumenarekiko euren jardueraren gainean sentsibilizatu daitezen eta hobetu dezaten. Gida honek ingurumen eragina murrizten duten neurriak bultzatuko ditu, zenbait ekimenen bidez, eraginkortasun energetikoa, hondakinen banatzea eta kudeaketa, baliabideen eta materialen erabilera murriztu, eta abar. Gida langileriaren esku izango da erakundearen intranetaren bidez.

EGE jarduera antolakuntzaren eremu guztietan, eta haien artean, bultzatzeko batzorde bereziak eratu arte, EGE Kudeaketa atalak bere gain hartu du ingurumen jasangarritasunarekin zerikusia duen funtzioa. Garatu ahal izateko, harreman erraza du erakundearen ingurumen kudeaketarekin zerikusi zuzena duten erakundearen atalekin. Aldizka, bankuko zuzendaritzari garpenari buruzko informazio osoa helarazten dio.

Iaz, LAND proiektua abiarazi zen, gizarte osoan ingurumena, natura eta jasangarritasuna bultzatzeko sortua.

LAND k Kutxabanken plataforma bat da, sormenerako abiapuntu diren aldetik, ingurumenarekin, horren gaineko ezaguerarekin eta erabilerarekin zerikusia duten ekimenak sustatzera bideratua.

Eremu naturaletatik gero eta urrunago dagoen gizarte honetan, LAND k hiri jasangarritasuna sustatzeko helburuz jaio da, zenbait arlotan burututako jardueren bidez, esaterako, kulturan, berrikuntzan eta abenturan. Horretarako, LAND k lau zutabetan aritzen da, nagusiki.

  • Prestakuntza
  • Talentua
  • Partaidetza
  • Zabalpena

LAND jarduera guztiak, deialdiak eta, bereziki, LAND egunkariak ekimen interesgarrien bozgorailua izan nahi dute, ideia onak, talentua duen jendea eta giza ibilbide eta ibilbide profesional interesgarriak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Txosten honetako 1.2 atala.