Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Ingurumen dimentsioa
Produktuak eta zerbitzuak
EN26: Produktu eta zerbitzuetan ingurumen-kalteak arintzeko ekimenak, eta jasandako kalteen gutxitze-maila.
Ez da ingurumen eragin esanguratsurik antzeman finantza produktu eta zerbitzuetan.
Ingurumen eragin esanguratsuena paper kontsumoan dago, batez ere, marketin kanpainetatik eta posta zerbitzuetatik eratorria.
Kutxabankek bere aurrezki kutxa sortzaileetako paper kontsumoa murrizteari ekin dio. Horretarako gero eta posta elektroniko zerbitzu gehiago erabiltzen ari da eta internet bidez egindako eragiketen kasuan, beste hainbeste gertatzen da, 1.2 atalean deskribatzen denez. Kutxabank helburuak 2013:
- Zerbitzu Zentraletara egunero igortzen diren paper-zerrendak desagerraraztea
- Txartelen kontratuen aldaketak egiten direnean inprimatzen den papera murriztea
- Aldez aurreko kontratua duten aldizkako transferentzien kontratuak inprimatzean papera murriztea
EN27: Saldutako produktuen portzentajea, eta erabili ostean berreskuratzen diren horien bilgarrien materialak, produktu-kategorien arabera.
Erabil idiren bilgarri bakarrak promozioetarako erabili idira, eta kopuru hori ez da esanguratsua.