Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Ingurumen dimentsioa
Arlo Orokorrak
EN30: Ingurumen-gastu eta inbertsioen zenbatekoa, guztira, motaren arabera.
Ez da inbertsiorik egin instalazio berrietan edo zeudenen berrikuntzetan. 2013an, zegoen ingurumen eraginkortasun mailari eusteko beharrezko konponketak baino ez dira egin.
Hala ere, Bilboko Kale Nagusiko 30eko eraikin zentraleko aire girotuaren eta argiztapen instalazioak berriztatzeko azterketa egin da, 2014an ezartzeko asmoa baitago. Inbertsio aurrekontua 2,3 milioi eurokoa da.