Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Giza eskubideak
Inbertsio-praktikak eta hornikuntza
HR1: Giza eskubideen inguruko klausularen bat gehitu edota arlo horretan analisiren bat egin duten inbertsio-akordio garrantzitsuenen ehunekoa eta kopurua.
2013an ez da inbertsio-akordio esanguratsurik egon. Hala ere, Kutxabanken erronketariko bat, inbertsio helburu izango diren enpresen aukeraketan aurrera egitea da, partaidetza arrazoi baztertzaileen azterketaren bidez, baita enpresaren kapitalean parte hartzeko aintzat hartu behar diren EGE alderdi positiboena ere, gizarteari begira arduratsua den bere kudeaketa eredua jarduera eremu ahalik eta zabalenera hedatzeko helburuz. Halaber, Mundu mailako Hitzarmenaren 10 printzipioak betetzea eskatzen ditu.
Horrela, lerro horri eustea aurreikusten da, zuhurtzia printzipio orokorra aintzat hartuta, enpresa partaidetuen inbertsio irizpidetan mailaz maila sartzea, errentagarritasun-arrisku irizpideez gain, inbertsioak ditugun enpresen Erantzukizun Sozialaren eragiketen gaineko kontratu-klausulak.
HR2: Giza eskubideen alorrean aztertu ostean, horren inguruan neurriak ezarri zaizkien banatzaile eta kontratista garrantzitsuenen ehunekoa.
Kutxabankek zerbitzuak kontratatzeko prozedura bat egituratu du, eta esleipen-prozesuan gizarte-betekizunak eta Kutxabanken EGEren inguruko Politika jotzen dira balore positibotzat. Horrela, Munduko Itunaren printzipioak hornitzaileen katearen %100ean bultzatu nahi dira.
HR3: Langileen jardueran garrantzitsuak diren giza eskubideei buruzko aldeekin lotutako politika eta prozedurei buruzko prestakuntza-orduak, guztira, prestakuntza jasotzen ari den langileen ehunekoa barne.
Kutxabanken sartzen diren langile guztiei EGEri buruzko prestakuntza berezia ematen zaie harrera jardunaldietan. 2013an ez da inor berririk sartu.
Etengabeko Prestakuntza Planaren barruan, 2013an, Banku Zerbitzuen Gardentasunari buruzko ikastaroa eraiki zen online. Ordu beteko iraupena zuen eta 3.693 pertsonek egin zuten (langileen %81,2k).
Aipatu behar da, Kutxabankek Espainiako lurraldean baino ez diharduela, eta bertan Espainiako Konstituzioak bermatzen dituela giza eskubideak.