Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Giza eskubideak
Herri indigenen eskubideak
HR8: Erakundearen jardueretarako garrantzitsuak izan daitezkeen giza eskubideen alorreko politika edota antolaketa-prozeduretan prestakuntza jaso duten segurtasun-arloko langileen ehunekoa.
Kutxabankek azpikontratatu egiten ditu segurtasun-enpresak, eta hauetan zaindari guztiak Barne Ministerioak homologatuta daude, eta bizitzarekin, osotasunarekin, askatasunarekin eta pertsonen segurtasunarekin, besteak beste, lotutako oinarrizko eskubideen inguruko prestakuntza berezia jasotzen dute.
Segurtasun-enpresa horien prestakuntza erakundearen zuzeneko eskumena ez bada ere, Kutxabankek bere hornitzaileei EGE Kodearen eta, Munduko Itunaren 10 printzipioen atxikitzearen berri ematen dio.
HR9: Indigenen eskubide-urratzeekin zerikusia duten gertakariak, guztira, eta hartutako neurriak.
Kutxabankek indigenen giza eskubideak urratzeko arriskua sor lezakeen jarduerarik ez du egiten.