Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen Analisia
Kreditu-inbertsioak
Hipoteka-maileguen kontratazio-bolumena xehekako sareetan %31 hazi da
Kutxabanken kreditu-inbertsio garbia %4,9 jaitsi da, 43.467 milioi eurora iritsi arte (46.167 milioi euro termino gordinetan). Sistemaren desapalankatzea leundu egin bada 2014an, eta ondorioz, inbertsioaren erorketa-erritmoak moteldu egin badira ere, oraindik era negatiboan eragin dio bolumenen urte-arteko bilakaerari. Eragin negatibo hori sustapen-kredituarekiko esposizio-murrizketari metatu zaio eta zalantzako aktiboen murrizketari.
Hala ere, urte osoan kreditu-eskaeraren eta mailegu kontratazioen berpizte zantzu argiak ikusi dira, eta oraindik kredituaren amortizazioak eta murrizketa naturalak konpentsatzen ez badituzte ere, inbertsioaren bilakaeran inflexio puntu argia erakutsi dute. Horrela, eta bere jatorrizko lurraldeetan duen hipoteka-kuota altuan oinarrituta (%35 inguru EAEn eta %29 Kordoban) baita emandako arriskuen kontrol zorrotzean oinarrituta ere, hipoteka-maileguen kontratazioen bolumena xehekako sareetan %31 hazi da 2013koaren aldean. Era berean, kontsumorako mailegu pertsonalen igoera nabarmena izan da, %26 gehiago, Kutxabankek kontsumoaren eta komertzioaren berpiztearekin duen konpromisoaren erakusgarri ere. Horretarako, bezeroaren ezagutzan eta kredituaren analisian, kontrolean eta esleipen arduratsuan oinarritutako bere eredu historikoa ezartzen du.
Inguruaren garapen ekonomiko eta sozialarekiko konpromiso ildo honetan, Kutxabankek enpresa txiki eta ertainen jarduera komertziala dinamizatzen ere lagundu du. Segmentu horretan, finantzaketa berrian ere nabaritu dira hobekuntzak. Izan ere, zirkulatzaileari dagokionez, 2014an %26ko igoera izan da zenbateko deskontatuetan, eta horrek, bere aldetik, saldoen %31ko igoera ekarri du. Kanpoko merkataritzaren finantzaketa-saldoak ere aipagarriak dira, aurreko urtekoak baino %28 hobeak baitira.
Mila € | 2014 | 2013 | 2013 aj | %Δ | %Δ aj |
---|---|---|---|---|---|
SEKTORE PRIBATUA | 44.029.830 | 46.943.436 | 46.943.436 | (6,2) | (6,2) |
Berme errealeko zordunak | 34.195.303 | 36.115.239 | 36.115.239 | (5,3) | (5,3) |
Eperako beste zordun batzuk | 3.683.926 | 4.188.708 | 4.188.708 | (12,1) | (12,1) |
Ageriko zordunak | 736.084 | 846.060 | 846.060 | (13,0) | (13,0) |
Kreditu Komertziala | 351,714 | 215.396 | 215.396 | 63,3 | 63,3 |
Finantza-errentamenduak | 101.701 | 100.117 | 100.117 | 1.6 | 1,6 |
Zalantzazko aktiboak | 4.961.102 | 5.477.916 | 5.477.916 | (9,4) | (9.4) |
SEKTORE PUBLIKOA | 2.137.387 | 1.777.177 | 1.777.177 | 20,3 | 20,3 |
KREDITU NEZERIARI GORDINA | 46.167.217 | 48.720.613 | 48.720.613 | (5,2) | (5,2) |
BALOARAZIOGATIKO DOIEKTAK | (2.700.450) | (3.026.327) | (3.026.327) | (10,8) | (10,8) |
KREDITU BEZERIARI GARBIA | 43.466.767 | 45.694.286 | 45.694.286 | (4,9) | (4,9) |
Beste finantza-aktibo batzuk | 135.417 | 233.472 | 160.214 | (42,0) | (15,5) |
KREDITUA BEREZIARI | 43.602.184 | 45.927.758 | 45.854.500 | (5,1) | (4,9) |